Mostrando entradas con la etiqueta mcs. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta mcs. Mostrar todas las entradas

2007/03/29

Hazkunde morala hezi egiten da

Manuel Segura bere ereduaren azalpenean (MCS edo giza-gaitasunen eredua) moralaren hazkundea azaltzen digu.
3 ikuspegi osagarri azaltzen dizkigu:
  • erlijoarena
  • arrazoiarena (arrazionalista)
  • Piaget eta Kohlbergen estadio moralena.
Jarraian banan banan garatzen ditu, adibideak emanez:
  1. heteronomia
  2. norberekeriarena (egoismo mutio delakoa)
  3. pertsonen arteko espektatibena
  4. ardura eta konpromisoa
  5. denok dute eskubidea
  6. denok gara berdinak edo nebarrebak
Bukatzeko berri on bat ematen digu: "ikasleak lagundu ditzakegu hazkunde moral honetan hobetzen eta hazten". Bideo guztiak ikusteko sakatu MCS etiketa.

Ikusi dezakezu post honen erreferentzia Docencia atarian, eta zeure botoa eman, ondo baderitsozu!

2007/03/16

5 modu pentsatzeko MCS-en

Manuel Segurak 5 modu pentsatzeko azaltzen dit. Eta Lehen Hezkuntzan nola landu daitezkeen komentatu ere. Ikusi MCSren bideo guztiak.

2007/03/14

Harremanetan kontu gehiago

Manuel Segura, MCS edo giza-konpetentziaren ereduaren defendatzaileak, beste gai bat jorratzen du guretzat: Lehen Hezkuntzan, nola zaindu giza-harremanak? Bere ideia oinarrizkoa da: kontu handiz.
Hau da, gure arteko harremanetan kontu eta arreta handia jarri dezakegu, besteokin hobeto ulertzeko eta konpontzeko. Ariketa polita jartzen digu adibide bezala.

2007/03/07

Asertibitatea morala eta kognizioaren batuketa

Manuel Segurak asertibitatea erdibidean marrazten du:
  • inibizioa eta agresibitatearen artea,
  • juztizia eta efikaziaren batuketa bezala ulertzen du.
Bere MSC azaltzeko laugarren zatia da.
Beste guztiak ikusi ahal izateko MCS kanal osoa aukeratu

2007/02/22

MCS 4 bolada psiko-pedagogikoak

Manuel Segurak azken 20 urteetako psiko-pedagogi arloan egon diren ekarpenak, lau boladatan biltzen ditu. Aurreko bien osagarria da:
Oraingoan banan banan deskribatzen ditu:
  1. Pentsatzen ikastea (Lipman, Feurstein, Gardner, Harvardeko Unibertsitatearena, de Bono)
  2. Giza Trebezien Garapena
  3. Golemanen Emoziozko Adimena
  4. Balore Moralen Hezkuntza


MCS hezkuntzan 4 bolada izan dira

Manuel Segurak azken urteetako teoria eta ekarpenin garrantzitsuenak 4 bolada ezberdinetan elkartzen ditu. Jarraian zehatzago aipatuko dituen arren, bideo hoentan sarrera orokor bat egiten du, "Cuatro Oleadas" delakoak ezagutzeko:
  • Pentsatzen ikastea (Lipman, Feurstein, Gardner, Harvardeko Unibertsitatearena, de Bono)
  • Golemanen Emoziozko Adimena
  • Balore Moralen Hezkuntza
Baina laugarrena non dago? Laugarrena bere ustez, beste guztiak ahalbideratuko dituena da: Giza-trebezien Garapenarekin etorriko dena. Iraupena 9:28

MCS Gizarte Gaitasunen Eredua

MSC zera da: Modelo de Competencia Social, nik nire kabuz, Gizarte Gaitasunen Eredu bezala bateatu dudana. Oker banago jakinarazi iezadazue.
Baina niretzat funtsezkoena zera da: Manuel Segurak ematen duen ikuspegi orokor integratzailea gaitasun guzti hauetaz. Horregatik Eredu izatearen garrantzia.
Leioako Mertzedarien prestakuntza ekintza batetan grabatuta dago eta oso mamitsua delakoan, zati ezberdinetan argitaratzen joango naiz. Denon hobekuntzarako delakoan:
  • pertsonal mailan, gogeta eragiten dizulako
  • teori mailan, zenbait ikuspegiren integrazioa eroso egiten duelako eta
  • pedagogi arloan ere, azken 20 urteetako teoriak berrikusten dituelako.
Hona hemen lehen zatia: Ereduaren sarrera orokorra. Iraupena 11:39