2008/12/12

Atletismoa kirol garrantzitsua

Neskak eta mutilak, kirola ikasten dute atletismo frogetan. Galdakaoko Atletismo taldeak Bizkaiko eskolen arteko lehiaketetan parte hartzen du.

2008/11/20

Kurtso bukaera kiroletan ere

Bilboko Zorrozan, 07/08 kurtso bukaerako frogak Eskola Kiroletan. Galdakaoko Atletismo taldeak parte hartu zuen banakako frogetan, maila ona lortuz.

2008/11/19

Gipuzkoan berrikuntza emozioarekin

Jose Ramon Guridik Heziberrin azaldu du Gipuzkoan berrikuntza adime emozionalarekin egiten direla.
Hezkuntzan garrantzitsua baldin bada emozioak lantzea, enpresak aurrera eramateko ezinbestekoa ikusten du Foru Aldundiko Berrikuntzaren arduradunak, gai hau kontutan izatea. Iraupena: 3:26

Arkatza zorroztu berrikuntza lortzeko

Alfons Cornellak gomendio hau ematen digu: dauzkagun arkatz ezberdinak zorrotu!
Heziberrin egon da Inaki Murua eta Derly Narvaezekin solasean.

HEZIBERRIri buruz GEHIAGO EGIN/JAKIN nahi baduzu:
* Alfons Cornellaren profila ikusi
* Ikusi ditzakezu argazkiak Flikcr-en
* Eman zure iritzia blogean edo/ta antolatzaileen web orria bisitatu
* Heziberriren berria Aupatu blogosferan
* Bilatu Heziberri Googlen

Berrikuntza Heziberrin by Cornella

Heziberriren irekiera ekitaldian Alfons Cornella egon da. Derly Narvaezen galderei erantzunez, berrikuntza hezkuntza munduan nola ikusten duen azaldu digu. Iraupena: 1:38 min


HEZIBERRIri buruz GEHIAGO EGIN/JAKIN nahi baduzu:
* Ikusi ditzakezu argazkiak Flikcr-en
* Jarraitu Heziberri etiketa Technoratin edo etiketatu Delicious-en Heziberri bezala
* Eman zure iritzia blogean edo/ta antolatzaileen web orria bisitatu
* Heziberriren berria Aupatu blogosferan
* Bilatu Heziberri Googlen

Belaunaldi berriko gazteak 3.0 dira

Alfons Cornellaren ikuspuntutik belaunaldi berriko gazteak beste trebezi batzuekin datoz. Jolasti hauen (gamers edo jugones berak esaten duen bezala), trebezi apartak dituzte. Eta aprobetxatu daitezke ikastetxeetan eta lan munduan ere. Ea asmatzen dugun nola.


HEZIBERRIri buruz GEHIAGO EGIN/JAKIN nahi baduzu:
* Jarraitu Heziberri etiketa Technoratin
* Etiketatu Delicious-en Heziberri bezala
* Eman zure iritzia blogean edo/ta antolatzaileen web orria bisitatu
* Heziberriren berria Aupatu blogosferan
* Irakurri Inaki Muruak Deian argitaratutako artikulua

Alfons Cornellaren 3 L-ak

Inaki Muruak Heziberriko irekiera hitzaldia eman duen Alfons Cornellari bere hiru L-ak azaltzeko eskatzen dio. Hona hemen bere erantzuna. Iraupena: 3 min.

HEZIBERRIri buruz GEHIAGO EGIN/JAKIN nahi baduzu:
* Ikusi ditzakezu argazkiak Flikcr-en
* Begiratu bideo guztiak HezkunTB-n
* Jarraitu Heziberri etiketa Technoratin
* Etiketatu Delicious-en Heziberri bezala
* Eman zure iritzia blogean edo/ta antolatzaileen web orria bisitatu
* Bilatu Heziberri Googlen

2008/11/15

Alfons Cornella Heziberrin

Infonomiako Alfons Cornella, Heziberriko irekiera ekitaldian egon da. Ondoren Inaki Muruarekin elkarrizketa hau izan du.

2008/11/14

Heziberri hasi da Bilbon

Luis Otano, Forumeko lehendakariak, Heziberriren helburuak kontatzen dizkigu. Bideoa Youtuben ere ikusi dezakezu.

2008/11/12

Ekonomiaz hitzegiteko modua

Umorearekin eta argi hitz eginez, munduko arazo guztiak azaldu daitezke. Konpontzea zailagoa izango da. Baina jakin zer pasatzen den, Leopoldo Abadiaren moduko jendearekin.... lortuko genuke.
La Sextan Buenafuenterekin egin zuen elkarrizketa bere osotasunean ikus-entzun dezakezu.
LEHEN ELKARRIZKETA

HANDIK GUTXIRA BIGARREN ELKARRIZKETA (AZALPENEKIN)

2008/11/11

Negroponteren hitzak Bilbon entzun ziren

Nicholas Negroponte Bilbora etorri da Zientzia Asteari hasiera emateko.
Eitb-n elkarrizketatu egin zuten bere ikuspuntua argi azaltzeko.
Hona hemen bere hitzak.

2008/10/30

Arbela digitala interaktiboa denon esku

Arbela digitala aurrerapen handia izan daitekeela denok pentsatzen dugu:
  • interkatiboa da,
  • gela irekitzea ahalbideratzen du,
  • ormak gaindituz Interneteko leihoa irekitzen du...
Baina prezioan dago gakoa: garestia omen zen ikastetxe askotan, eta gela guztietan jartzeko are gehiago.
Baina aitzaki hori gainditu dute eskola honetan. Ikusi nola:

2008/10/23

Zer nahi dute ordenagailuek?

Gaur goizean ikusi dut bideo xarmangarri hau, Ordiziako Jakintza ikastolan egina.
Ordenagailuekin gauza asko egin daitezke, besteak beste "tratu ona" eman, sistema eragile ireki & libre bat jarriaz. Helduko al da momentua pizterakoan, askatasuna izango dugula... aukeratzeko?
Ikusi & ikasi!

2008/09/15

Politika 2.0 Gasteizen

Gasteizko Legebiltzarrean politika egiteko modu berri batez aritu dira Irailaren 13an (laburpen bat Komunika blogean ikus dezakezu).
Politika 2.0 ekitaldia topaketa ospatu da, komunikazioa beste modu batez egin daitekeela adierazteko, politika munduan ere.
Euskal Telebistako Gaur Egun saioan berria honela laburtu dute bi minututan.

2008/09/11

Gerra Zibilaren atarian

Xabier Lizardiren Asaba Zaarren Baratza olerkian oinarrituta, Josi Sierrak metafora poetiko bat egiten saiatu da Galdutako Udabarria bideo-dokumentalean.
Bilboko Zinebi lehiaketan aurkeztu berri du; eta zorte ona beharko du bertan aukeratu dezaten.
Begira bere lehen atala: ATARIAn.

2008/08/08

Iruinean omenaldia nafar militarrei

Gerra Zibilaren erdian, Franco Iruñera etorri zen, Ipar aldeko Frontean borrokan ibili ziren soldaduei zorionak emateko. Udaberri Galdu hura bultzatu zuten gudarosteen "lana" lau minutu terdian laburtuta ikusi dezakezu "Brigadas de Navarra" delako dokumentala, TVE-2ko La Guerra Filmada saioan emitituta, 2.006ko udan.

2008/07/18

World Cafe en Educacion

David Hudnut dinamizó el World Café en Educación, organizado por el Forum Europeo de Administradores educativos; se celebró en Durango el 5 de Junio del 2008. En este video podemos conocer sus características, los elementos distintivos de otras metodologías comunicativas, y el reto que quiere reseñar a l@s educador@s.

2008/07/16

Praktika inklusiboak Ikaskom kongresuan

Ikastetxeen praktika inklusiboak azaldu dira Ikaskom kongresuan. Bilboko Euskalduna jauregian:
  • Karrantzako institutuko Mari Sol Antolin
  • CEIP Montserrateko Susana Acosta eta
  • Mungia BHIko Luis Mari Landaluze
egon dira euren esperientzia azaltzen. Hona hemen bideoa.

Gehiago jakiteko/egiteko:

* Jarraitu Ikaskom etiketa Technoratin
* Bisitatu antolatzaileen web tokia

Irakurketa dialogikoaren praktikak

Ikaskom kongresuan irakurketa dialogikoa posiblea dela adierazteko hiru ikastetxeen adibideak eman dituzte:
  • Catalunyako CEIP Dr. Fleming, Belinda Silesen partaidetzarekin
  • Sevillako CEIP Andaluciaren eredua Angela Molinarekin
  • La Vernedako esperientzia Adelaida Morteren ahotik.
Posiblea dela frogatuta gelditu da. Ikusi bestela.

Gehiago jakiteko/egiteko:

2008/07/15

Irakurketa dialogikoa Ikaskom kongresuan

Marta Soler, Bartzelonako Unibertsitateko CREAko kideak eta Josebe Alonso EHUko Bilboko Magisteritza eskolako irakasleak, irakurketa dialogikoaren hitzaldia eskaini zuten Ikaskom kongresuan. Hona hemen beraien aurkezpena.
Gehiago jakiteko/egiteko:

2008/07/14

Baserriaren kultura zer zen

Txabi Ikoblatzetak baserriaren kultura zer zen azaldu dio Josi Sierrari, etnologiaren ikuspegitik.
Udaberri Galdua izeneko blogean argitaratzeko, Galdakaoko apaiz etnologoak 30eko hamarkadan gertatzen zena ulertzeko giltzak ematen ditu.

2008/07/09

Ingelesez Etxebarrin blogeatzen

Etxebarriko San Antonio Eskolan ingelesa ikasteko blogak erabiltzen dituzte.


GEHIAGO JAKITEKO/EGITEKO:

2008/07/07

Zabala ikastetxean, denon artean

Galdakaoko Ikasblogak 08 topaketan, Getxoko Zabala ikastetxea egon da. Miguel Luis Vidalek aurkeztuta, Denon Artean blog kolektiboaren esperientzia kontatu dute. Ikusi bidea arretaz.

GEHIAGO JAKITEKO/EGITEKO:

Aixerrotako Blogosfera

Adela Fernadezek aurkeztu bezala, Getxoko neskak Aixerrotako blogosfera aurkeztu dute Galdakaoko Ikasblogak 08 tiopaketan.
Hona hemen bere aurkezpenaren bideoa.

GEHIAGO JAKITEKO/EGITEKO:

2008/07/02

Ikasblogak: bi klik zugandik

Josu Garro Ikasblogak 08 topaketan egon da, Urdaneta ikastetxeko blogen esperientzia kontatzen: a2clickdeti delakoa. Hona hemen bere azalpena, Iñigo Merino ikaslearen laguntzarekin.

GEHIAGO JAKITEKO/EGITEKO:

Ikasblogak 08: zerbait aldatu behar?

Juan Miguel Muñoz, Catalunyako irakasleak galdera hori bota zigun Galdakaoko Ikasblogak 08an:
Gauzaren bat aldatu beharko dugu...? Irakasle analogikoak versus ikasle digitalak.
Hona hemen bere hitzaldiaren bideoa.
Ordu bat era laurden irauten du baina merezi du osorik entzutea.

GEHIAGO JAKITEKO/EGITEKO:

Fisika + kimika blog batean

Jose Luis Vega El Salvador ikastetxeko irakasleak, Josue Tonelli ikaslearen laguntzarekin "Un blog de fisica y quimica" esperientzia aurkezten du Galdakaoko Ikasblogak 08 topaketan.

GEHIAGO JAKITEKO/EGITEKO:

2008/07/01

Pretextos blog baten aitzakia

San Jose de Calasanz ikastetxeko Ricardo Martinez irakasleak blogen erabilpenaren adibide bat kontatzen, Galdakaon ospatu berri den Ikasblogak 08 topaketan. Gehiago jakiteko jo antolatzaileen blogera.

GEHIAGO JAKITEKO/EGITEKO:

Alkartu Ikastola Ikasblogak 08an

Berta Martinez irakasleak Alkartu Ikastolako esperientziaren berri ematen digu.

GEHIAGO JAKITEKO/EGITEKO:

2008/06/30

Blog kolektibo bat: 3 tizas

3 klarionak izango litzateke euskaraz? Ez dakit baina 3 Tizas bloga aurkeztu zuten Patxo Landak eta Marcos Cadenatok. A zelako 3 hanka eserleku bat eusteko!
GEHIAGO JAKITEKO/EGITEKO:
Bisitatu dezakezu beraien bloga edo irakurri Ikasblogean idatzi dutena.

GEHIAGO JAKITEKO/EGITEKO:

Azken Samuraia

Fray Juan de Zumarragako azken samuaraiaren bloga aurkeztu du Ana Belen Vegak.

GEHIAGO JAKITEKO/EGITEKO:

Ikasblogak 08 hasi da Galdakaon

Galdakaoko Elexalde Institutoan Ikasblogak 08 hasi da, Juan Miguel Muñoz Catalunyako irakaslearen hitzaldiarekin.
Bere lehen bideoa Blip.tv-n ikusi daiteke. Datu gehiago antolatzaileen blogean dauzkazu.

GEHIAGO JAKITEKO/EGITEKO:

2008/06/23

Ikasblogak 08 martxan dago

Ekainaren 30ean Galdakaoko Andra Mari Institutoan, Hezkuntza munduko blogen topaketa egongo da: Ikasblogak 08. Aurreko urtean Getxon egin zen moduan, aurten Galdakao-Zaratamoko Berritzegunea izango da antolatzailea.

Jarraitu dezakezu etiketa hau Technoratin, zer gertatzen den jakiteko

2008/06/19

Arkeologia ikus eta ikasi daiteke bideoan

Euskal Telebistako IkusIkas saioan Arkeologia gaia aztertu zuten 1989 urtean.
Biasteriko La Hoya hirixkan egiten ziren indusketak bisitatu zituzten, ikerlari gazteekin hitz eginez.
Ordu erdiko bideoan 17 urteetako lanen ondorioak azaltzen dira.

2008/06/18

Anorexia & Bulimiaren kontra

"Ana & Mia" deitzen omen dira anorexia eta bulimia Interneten, neska gazteen artean.
Kanpaina bat zabaltzen ari da, AnayMia izenarekin, guraso eta hezitzaileen eskutik, gazteek Googlen bilaketa bat egiten dutenean, ez dadin azaldu pro-ana edo pro-mia, gaixotasun horien aldeko orriak direlako. Beraz zuk irakurle, lagundu nahi baduzu zure ekarpenarekin, idatzi testu bat bi hitz horiek erabiliz, (eta ahal baduzu etiketatu ere), zure posta.
Anibal de la Torreren blogean (Adelat.org) bideo hau ikusi dut eta ona iruditu zaidanez, ona ekartzen dut, kanpaina horrekin bat eginez.

GEHIAGO JAKITEKO/EGITEKO
* Bisitatu dezakezu Ana y Mia bloga
* Kontsultatu Wikipedian kontzeptu hauek: anorexia eta bulimia
* Zure postari "anaymia" etiketa jarri egiozu eta jarraitu Technoratin bere eboluzioa

Euskal Zinema aztertuz

Euskal Zinemaren inguruko azterketa lan bat argitaratu du Josi Sierrak Komunika blogean.
Ikusentzunezko Komunikazioaren Teorian lantzen den gaia izanik, zalantzagarria eta eztabaidagarria da asuntua: ba al dago euskal zinemagintzarik?
Hizkuntza, historioa, ekoizpen sistema, hainbat aldetatik aztertu du Komunikazioan Ikasle nekaezinak. Merezi du 7 minutu ematea bideo hau ikusten.
Gogokoa baldin baduzu, Aupatu dezakezu blogosferan.

2008/06/15

Surfa Mundakan Ikus-ikasteko

Olatu ospetsurik bada munduan, Mundakakoa da. Eta surf ikasteko aparta delako, Ikus Ikas saioak bertara jo zuen 1989.ko udazkenean.

Ekologia ikus-ikasteko Urdaibain

1989.ko udazkenean, etb-1eko Ikus Ikas saioa Urdaibaira hurbildu zen.
Sukarrietako borda eskolako gazte batzuk topatu ziten bertan, Belen Mellado irakaslearekin.
Eta natura zaintzeko azalpen baliotsuak eman zizkioten saioaren aurkezleari. Ikusi bestela bideo hau.

GEHIAGO JAKITEKO/EGITEKO:

Eguraldia nola asmatu?

Eguraldia nolakoa izango den jakiteko Metereologia beharrezkoa da. etb-1eko Ikus Ikas saioak programa bat dedikatu zion gaiari 1989.ko udazkenean.
Eskoletan gaia nola lantzen duten ikusteaz gain, Igeldoko metereologi zentrura ere joan zen Iñaki Iturriaga aurkezlea. Hona hemen bideoa.

Irratia nola egiten zen ikus-ikasteko

1989. urtean Ikus Ikas saioan irratia nola egiten zen ikustera joan zen; besteak beste, Euskadi Irratiak Alderdi Ederren zituen estudiotara. 12/16 urteko gazteentzat egiten zen saio hau, udazkenean hasi zen emititzen. Eta urriko azken astean, Gernikako azoka bezala, irratigintzari buruzko saio hau egin zuten:
  • modu profesionalean nola egiten zen, Martxelo Otamendiren eskutik, Euskadi Irratiak Donostian zituen estudioetan
  • eskola batean nola egiten zen, Durangoko Ikastetxe batean
Hona hemen bideo ikus-entzungarri hura.

GEHIAGO JAKITEKO/EGITEKO:

2008/06/14

Berrikuntza umore askorekin

Gaur goizean umorea beharrezkoa dela konturatu naiz.
Bizitzan orokorrean; baina berrikuntzei aurre egiteko are beharrezkoagoa.
Lula Towandaren bideo bat da Seccion Femenina blogean ikusi dudanak eman dit aukera hau baieztatzeko. Hainbeste gustatu zait, hemen ikusteko moduan jartzea erabaki dudala.
Gustatzen al zaizu/e?

2008/06/13

Zuazako udalekuak IkusIkasen

1989. urtean Euskal Telebistako IkusIkas saioan Zuazako irlan ospatu ohi diren udalekuak agertu ziren.

2008/06/09

Tiscarren gustorako Internet

Pablo Garaizar, Aprendices taldeko kideak, Moot08an galdetu dio Tiscarri:
Zein da zure gustoko Internet?
Eta hauxe Tiscar Lara-ren erantzuna. Iraupena 8 min.

GEHIAGO JAKITEKO/EGITEKO:
Gaia jarraitu dezakezu:

2008/05/30

Inaki Arenaza Moot08an

Mondragon Unibertsitatean Moodle Moot08 jardunaldia antolatu berri dute. Julen Iturbe artesanoa, David Sanchez eta Iñaki Arenaza pragmatikoa izan dira motoreak. Iñakiri giltzak laburbiltzeko eskatu diogu; lau minututan laburtu dizkigu.

2008/05/27

Interneten bi aurpegiak Tiscarrekin

Tiscar Larak Interneten bi aurpegiak ikusten eta azaltzen ditu: gauza onak eta alde txarrak. Moot08an esan zuen bezala, biak euki behar dira kontutan, erabiltzaile kritikoa izateko.


Gehiago jakiteko/egiteko:
* ikusi Moodle Moot-en bideo gehiago Youtuben
* bisitatu Tiscarren bloga (tiscar.com)
* jarraitu Moot08 etiketa Technoratin

Tiscar Lara Moot08an

Tiscar Lara Mondragon Unibertsitatean egon da Moot08 jardunaldian. Carlos III unibertsitateko irakasle honek ireki zuen ekitaldia hitzaldi argi eta esanguratsu batekin: "Cuestiones críticas de la alfabetización digital".

Pablo Garaizar, Deustuko irakasleak laburpen bat eskatu zion. Hona hemen Tiscarren erantzuna. Iraupena: 6'

2008/05/23

Moot08an ikusita

Moot08an Jende askorekin elkartu naiz: aprendices taldeko batzuk, unibertsitateko fakultate ezberdineko irakasleekin, eta abar luze bat (Tiscar barne).
Mikel Garmendiak Ikideren partaide, Moodlen aditua eta aritua, bideo hau gomendatu dit. Zer deritsozue?

2008/05/21

Hable con ella dio Almodovarrek

Pedro Almodovarren Hable con Ella pelikula aztertu dugu gaur Zinearen Historian, Iñigo Marzabal irakaslearekin.
Azterketa sakonago bat aurkitu dezakezu Googleren dokumentuetan
Gehiago jakiteko ikusi dezakezu:SINOPSIA: Bi gizonen arteko adiskidetasunaren istorioa da, bakardadea eta pasioak uzten dituen zauriak osatzeko behar den denbora luzeaz gogoeta eginez. Baina komunikazioa, eta bikoteen inkomunikazioa ere, pelikularen muinean dago. Zinemaz ere hitzegiten da; eta gaixorik konortea galduta dagoen pertsona bati hitzegitea zein garrantzitsua den.
Almodovarrek pelikula honetan, besteetan bezala, pastitxearen estetika erabiltzen du, beste pelikulen erreferentziak eginez.

2008/05/20

Saioa Etxebarria Camargon

Saioa Etxebarria, eitbko grafismo saileko artistak Camargon erakutsi du "A-tik B-ra" multimedia instalazioa. Koldo Etxebarriaren lankidea, eta erakusketa areto honetan lagun ere izan da Saioa oraingoan. Versión 2.1 izeneko erakusketan aprte hartu du, Camargo herriko La Vidriera kultur gunean. Bere lanaren zergatiak eta giltzak azaltzen dizkigu bideo honetan.

2008/05/19

Koldo Etxebarria Camargon ikusgai

Santander ondoko Camargo herrian, Koldo Etxebarria ikusgai dago.
Version 2.1 ekintzaren barruan, ziber-artearen erakusketan Koldoren lanak toki berezia dauka. Bideo honetan bere hitzetan entzun dezakegu zergatik aurkezten duen "La Belleza del Ser" izeneko irudi bikoitza.

2008/05/13

Eskola inklusiboa Ikaskomen

Ikaskom kongresuan Eskola Inklusiboaren gaia jorratzeko, bi aditu/aritu etorri dira:
Ikas Komunitateak ondo ezagutzen dutenak:
Hona hemen bion elkar-hizketa dia-logikoa.

2008/05/08

Bonbardaketak hemen eta han

1936.an hasitako Gerra Zibilean bonbardaketa ugari izan ziren: hemen, Euskal Herrian, eta Espainiako beste leku guztietan.
Adibidez Madrilen, hainbat gertatu ziren, hiriburua hartzeko asmoz. "Bombardeamiento de Madrid" Francoren tropek Madril eskuratzeko ahaleginetan grabatutako irudiekin egindako dokumentala izan zen.


GEHIAGO JAKITEKO/EGITEKO:

2008/05/07

Bizkaia erasotzeko frontea

1937. urteko udaberrian altxamendu nazionalean parte hartu zuten tropek, Bizkaia eraso egin zuten, "el frente norte" zeritzon ekimenarekin. Gerra Zibilaren lehen urtean, Lekeitio, Markina, Zornotza eta nola ez Gernika eta bere bonbardaketa... ez parkatu: gorriek erre zutela! Bere bertsioa gezurtia kontatzen dute lehenengo minutuan, atzekaldean Iparragirreren Gernikako Arbolaren soinua entzuten den artean.
BURDINAZKO GERRIKOA
Erasoen artean, Bilbo defenditzeko zegoen Burdinazko Gerrikoa ere agertzen da, eman zioten tratamendua irudietan argiro agertuz. TVE2ko La Guerra Filmada saioan eimititu zuten España Heroica dokumentaletik hartutako zati hoentan, Gerra Zibilaren sortzaileek, zinema bere interesetarako propaganada gisa nola erabiltzen zuten ikusi daiteke, honela kontatzen bait zuten bere bertsio ofiziala.

Gehaigo jakiteko/egiteko:

2008/04/28

Errepublikaren alde Terueleraino

Gerra Zibilean negu krudela pasatu zuten 1937. urtean Errepublikaren alde borrokan zebiltzanak.
Teruel ber-eskuratzera joan ziren gudariek, Francoren tropaz gain, negu hotz eta krudela pasatu behar izan zuten, erreportai honetan ikusi daitekeenez.

2008/04/25

Gerra Zibilean Catalunyan babes

1937. urtean, Agirre lehendakaria, penintsulako iparraldean Gerra Zibila aurrera egin ahala, Euzkadiko Gobernuaren ordezkari bezala, Catalunyara joan zen, babes bila.
Zein harrera ona euki zuen eta Generalitateko President-a zen Lluis Companys-ek eman zion babesa, bideo honetan ikusi daiteke. TVE2ko La Guerra Filmada saioa emititu zuten 2006.ko udan. Gerra Zibilari buruz gehiago jakiteko Technoratin etiketa jarraitu dezakezu; edo gustokoa baduzu berri hau Aupatu dezakezu eitb-ren ingurunean

Berrikuntza egiteko telebista behar

Euskadin berrikuntza puri-purian dago: 2.008 izendatu dute helburu horren aldeko urtea.
Eta zein izango da bide garratzitsu bat? Telebista bat martxan jartzea!
Begira bestela toki hau: Euskadi Innova programaren ekintza garrantzitsu bat da.

IDEIA BIKAINA!
Bi puntu positibo oso garrantzitsu ikusi ditut, toki horretan ongi uztartuta:
  1. berritzaileek lehen pertsonan hitzegiten dute, eta beraien aurpegiak, ahotsak eta adierazpenak ikus/entzun ditzakegu
  2. adibide eredugarriak azaltzen dira, nondik joan daitekeen erakusteko.
Hori gutxi balitz, umore toke bat ere aurkitzen dugu, Vaya Semanitako aktoreekin eginda.
Ongi etorria izan dadila berrikuntza, komunikazioaren mundura ere!

GOMENDIO BAT
Ez dakit kasu egingo didaten, baina nik ideia bat gomendatuko nieke:
dauzkaten bideoak beste toki batzutan "enbebitu" ahal izatea. Seguru batek baino gehiagok sartuko genituzkela gure blogetan bideren bat edo beste. Denborak esango!

Ikastetxeetan portaera txarra betidanik

1933. urtean, portaera "ez-egokia" eukitzeagatik, nota txarrak jartzen ziren ikastetxeetan. Hemen eta Frantzian ere!
Kasu honetan Jean Vigo zuzendariak egindako filma daukagu: Zero de Conduite izenarekin, ikastetxe batean mutikoek duten portaera "kritikoki" islatzen da.
Hementxe ikusi dezakegu.

2008/04/24

Nafarroako brigadak erasoan Bizkaian

Gerra Zibilean "Ipar Frontea" eraotzen Mola generalaren agindupean, Nafarroako Brigadak etorri ziren.
Agirreren gobernua menperatu ondoren, Franco beraren omenaldia jaso zuten, Iruñan bertan: Homenaje a las Brigadas Navarras izenarekin, hona hemen orduko erreportai bat, Noticiario Españolek egina.

2008/04/23

Sestaoko CIPa gizartea kohesionatzen

Sestaoko CIPean kohesio soziala lantzen dute; eta soldadura zikloan bezala, gizartean ere, gauzak (eta pertsonak ondo lotu nahi dituzte.
Begira bestela!

2008/04/21

Errezeta bat bazterketa gainditzeko

Sestaoko CIP delakoan, errezeta berezia asmatu dute bazterketa soziala saiesteko eta ezberdintasunak gainditzeko. Iratxe Molinuevok kontatzen digu.

Gaia jarraitu dezakezu CIP+Sestao etiketa Technoratin begiratuz

2008/04/18

Sestaoko CIPa kalean dago!

Iratxe Molinuevok kontatzen digu zergatik gaurko egunez, Sestaoko CIPa kalean dagoen (Julen Iturbe ere, bertan egon zen arratsaldean.
Ahala baduzu, ez galdu aukera bertara joateko, eta zure begiekin ikusteko.
::::::::::::::::::::::::::::::

Technoratin jarraitu dezakezu CIP+Sestato etiketa.

2008/04/17

Genero biolentziari aurre egiteko Ikaskomen

Luisa Mari Puertas eta Lidia Puigvert Ikaskom kongresuan Generoen arteko bortxakeria prebenitzeko gaia jorratu dute. Tailer bat bezala landu dute "Emakumearen kontrako biolentziaren prebentzioa eredu komunitariotik abiatuta" gaia

Pelikula zaharrak ikusgai

Errepublika garaiko dokumentalak bezala, Errusiar Iraultzako pelikular Google Videon daude ikusgai.
Adibide bezala Potemkin akorazatu jarriko dut, Sergei Eisensteinen maixu lana.

Lekeitioko eskola Ikaskomen

Lekeitioko eskolan IKTen erabileran esperientzi ikusgarria daukate. Ikasketa Komunitateen ikuspegian integratuta, Ikaskom kongresuan aurkeztu dute Bilbon.
Peru Ibañez de Aldekoaren aurkezpen eta koordinaziopean:
  • Iñaki Uskola eta
  • Jesus Diez irakasleak hitzegiten dute
Hona hemen kontakizuna.

2008/04/09

Etxebarriko San Antonio Ikaskom kongresuan

Etxebarriko San Antonio Eskolak bere esperientzia azaldu du Ikaskomen, Ikasketa Komunitateen kongresuan.

John Comings Ikaskom kongresuan

Estatu batuetako Harvard Unibertsitateko John Comings Bilbon egon da Ikaskom kongresuan. Comings irakaslea NCSALL-eko zuzendaria da gaur egun (National Center for the Study of Adult Learning and Literacy).
Bere hitzaldian "Irakaskuntza hobetzeko familiakoen prestakuntza eta partehartzea" izan da.
Hona hemen 30 minutuko aurkezpena.
GEHIGARRIAK
Jarraitu Ikaskom etiketa Technoratin.

Mungiako Institutoa Ikaskomen

Lorea Aretxagak Mungia BHIko esperientzia kontatzen du Ikaskom kongresuan.

Galdakaon bonbardeo bat... duela 71 urte

1937. urteko Apirilaren 9an Galdakaon bonbardaketa bat egon zen. Victor Bengoetxeak ondotxo gogoratzen du: bere urtebetetze eguna izan zelako. Opari ederra jaso zuen berak; eta garai latz haiek jasan zituzten guztiek. Galdutako udaberri bat dela uste dut nik: haurtzaro gabe, gaztaro gabe, askatasunik gabe gelditu ziren pertsona haiek. Opari gisan, Victorri eta beste guztiei ere oroimen hau:

GEHIAGO JAKITEKO

2008/04/08

1936. urtean nola zegoen Espainia?

Erreportai paregabea topatu dut 1936. urtean Espainia nola zegoen jakiteko. TVE2ko La Gerra Filmada saioan emititu zuten 2.006ko udan. Beste batzuen artean Luis Buñuelen ekarpenarekin kontatu zuten gidoia egiteko.
Merezi du horrenbesteko aipamena? Zuek esan horrela den ala ez.

Lekeitioko eskola Ikaskom kongresuan

Xabier Iturbe, Lekeitio LHIko zuzendaria Ikaskom kongresuan egon da.

2008/04/07

Gerra Zibilean gertatutakoak

1936. urtean Buenaventura Durruti hil zutenean, hileta jendetsuak egin zizkioten. Ordukoa da dokumental hau.

2008/04/04

Jonan Fernandez Ikaskom kongresuan

Jonan Fernandez, Baketik zentruaren zuzendariak Ikaskom kongresuan egon da. "Elkarbizitza hobetzeko komunitatean egindako oinarrizko lau ikaskuntza" aurkeztu ditu insistentzialista bakezale honek. Hona hemen bere hiztaldia. Iraupena: 39 min.

2008/04/03

Ignasi Vila Kulturaniztasunaz ikaskom kongresuan

Ignasi Vila Kultur-arteko Hezkuntzaz hitz egiten Maria Luisa Juassirekin.
Ikaskom kongresuan izan da Bilbon.

Gerra Zibilaren irudiak

1936. urtean Gerra Zibila dokumentaletan ikusi dezakegu:
  • orduko baliapide zinematografikoekin egindako erreportaiak
  • gaur eguneko bideo digitalaren abantailekin
  • Web 2.0ak interneten bidez eskaintzen dituen aukerekin.
Errusiar ekoiztetxeak eginak 10 eta 11. entrega deritzonak ikusi ditzakezu orain.
ERREPORTAIEN ITURRIA
Bi bideo hauek Soyuz Kino errusiar ekoiztetxeak egidakoak dira, TVE2ko La Guerra Filmada saioan emanda, Julian Casanovak aurkeztuta, 2.006ko udan.

2008/04/02

Eskola Demokratikoa by Apple

Michael Apple Eskola Demokratikoari buruz hitz egin du Ikaskom kongresuan, Ikasketa komunitateen kongresuan, Bilbon.

2008/03/27

Ikaskom Ramon Flecharekin

Ikaskom kongresuan, Ikasketa Komunitateen elkargunean Ramon Flecha CREAko kidea, egon zen Ikasketa Dialogikoari buruz hitzegiten.
Miguel Lozaren aurkezpen paregabearen ondoren, (lagun onak direlako edo?) Flecha irakaslearen hitzaldi aparta entzuteko aukera daukazu. 54 minutu dira denetara: ez galdu bat ere!

2008/03/18

Ortuellan morphing: ezberdinak gara?

Patxo Landa Ortuella BHIko irakasle bat da; eta ia-ia laguna. Bideo hau gomendatu dit "telebista honetan" agertzeko nahiko a ote zen galdetuz: izango ezda ba?
Zeuek ikus eta iritzia eman.

BIDEOAREN GAKOAK
Ikasleek aukeratu dute abestia.
Mota guztietako ikasleek (onak eta txarrak deitutakoak) parte hartu dute.
Morphing programak arrakasta ziurtatzen du.
Eta mezua argi geratzen da: Ez gara ezberdinak!

2008/03/13

Koldo Etxebarria elkarrizketan Vortex saioan

Koldo Etxebarria margolaria Vortex telebista-saioan.

2008/03/12

IkusIkas informazio bila

Etbko IkusIkas saioan, 1990. urtean, informazio bila atera zen Joseba Olaskoaga aurkezlea.
Diru gutxiago gastatzeko asmoarekin, beharrezkoa eta komenigarria zaion informazioa eskuratzen saiatu zen gazte hau.

Jarraitu IkusIkas etiketa Technorati atarian

2008/03/06

Gazteak eta Telebista

Ikus Ikas saioak 1990ko uztailan bukatu zuen bere ibilbidea, Gazteak eta Telebista gaia eztabaidatzen. Hona hemen haren lekukoa:

Ikus Ikas gazteekin gaztetxean

Ikus Ikas 1989/90 kurtsoan emititu zen telesaio bat izan zen. 36 programatan gazteen gaiak jorratu zituen era zabal eta ireki batez. 16. saioan Gaztetxeen egoeraz hitzegiteko Azpeitira joan zen, bertako gazteekin hitzegitera.

2008/03/05

Jazz y Literatuta

Un vídeo con Luis Cernuda y Duke Ellington con la colaboración de vario profesores y profesoras.

Bideogile berriak ziber-espazioan

Azken asteetan esperientzi berri bat bizitzen ari naiz: Web 2.0ren ikasle berriak ekoizten hasi/ari dira ziberespazioan. Ikasten ari diren gehiena "EspacioWePersonal" izeneko blogean ikus daiteke: Webespaziora etorri berriak izan arren, kalitatezko lanak burutzen dituzte. Ikusi bestela.

ABIBIDEZ
Adibide moduan Celia Ullak egin duen bideo hau: "space invaders" izenburuarekin. Blogea bideo bat nola txertzen den ikasteko, gida hau kontsultatu dezakezu laguntza moduan. Gustatzen al zaizue?

2008/03/04

IkusIkas ikusgai

Euskal Telebistaren gazte-saio zahar bat da gaur berri.
1989-90 kurtsoan, etb-1eko saio bat egiteko aukera aparta izan nuen: Ikus Ikas telesaioa, Deliriums Tremens taldearen abesti ospetsuaren sintonia zeramana.
Urte askotan etxean gordeta eduki ondoren, blogosferan konpartitzea pentsatu dut, jende askoren lana islatzen duelako. Eta bide batez, nire unibertsitateko ikasketak aurrera ateratzeko! Zer deritzozue?

LANTALDE OSO BATEN FRUITUA
Euskal telebistaren ekoizpen bat izan zen, kurtso oso batez (36 saio). Talde oso baten fruitua izan zen saio hau:
  • Durangoko Megavideok grabatuta,
  • Iñaki Zabalak errealizatuta Miramongo lantalde tekniko osoarekin
  • Ikustek (Eduardo Barinaga eta Josi Sierra) zuzenduta eta gidoituta,
  • Delirium Tremens musika taldearen Ikusi eta Ikasi abestiaren sintoniarekin
  • Koro Lasarte gazte era umeen saioen arduradun bezala zenean, Inigo Zubizarretaren aholkularitzarekin
Hementxe duzue lan guzti horren fruitua: hasteko eta bat, Gabonetako Umeen Parkean grabatutako mahai-inguru interesgarri bat, gazteen aisialdiari buruz.


OHARRA: audioaren kalitatea eta bideoaren tamaina eta pixelizazioa VHS zinta batetik digitalizatuta daudelako dira. Gabezi hau barkatuko didazuelakoan nago, dokumentu bezala duen balioa handia delako, nire uste apalean.

2008/02/26

Lamiakoko Adelaida Joserrarekin elkar-hizketan

Adelaida, zorioneko egunean, Joserrarekin hizketan Ikaskom, Ikasketa Komunitateen kongresuan.
Bilbon aurkeztu dute Lamiakoko esperientzia, modu umoretsu eta alai batean. Zorionak Adelaidari eta bere ikastetxeko guztiei! Gaia jarraitzeko segi Ikaskom etiketa Technoratin.

2008/02/22

Miguel Loza Ikaskom komentatzen

Miguel Loza, Gasteizko Berritzeguneko Pertsona Helduen Aholkularia, Ikaskom kongresuaren gorabeherak komentatzen ditu Amparorekin. Ikasketa Komunitateen kongresua jarraitu Technoratiren Ikaskom etiketarekin

2008/02/21

Luisma & Ignasi elkarrizketan

Luisma Landaluze eta Ignasi Vila Ikaskom kongresuan elkarrizketan egon dira, Mungiako BHIko esperientziaren punturik gordinenak aipatuz. Ikasketa Komunitateen kongresuaren informazioa jarraitu dezakezu Technoratiren Ikaskom etiketarekin.

2008/02/20

Joserra Orcasitas Ikaskom kongresuan

Jose Ramon Orcasitas, EHUko irakaslea Ikasketa Komunitateen kongresuan egon da.Punturik interesgarrienak azpimarratzen dizkigu.
Kongresu honi buruz, gehiago jakiteko IkasKom etiketa Technoratin begiratu

Ignasi Vila ikaskom kongresuan

Kulturartekotasuna lantzeko Ignasi Vila etorri da Ikasketa Komunitateen kongresura.
Gironako Unibertsitateko irakasle honek hainbat adibide jarri ditu talde interaktiboak, ikasketa dialogikoa eta esanguren negozioazioa adierazteko.

2008/02/19

Bilbon Ikas Komunitateen kongresua

Eskola Kontseiluko lehendakaria den Konrado Mugerzak parte hartu du ikas.kom kongresuan.
Ikas Komunitateetaz duen iritzia honela azaldu digu.
<

2008/02/17

Ikas Komunitateak Bilboko Euskaldunan

Aste honetan Bilboko Euskalduna jauregian interes handiko kongresu bat ospatzen da: Ikasketa Komunitateen kongresua.
Jende askok parte hartuko du:
  • Ikasketa Komunitateen taldea sortu duten eskoletatik
  • nazioarteko adituek ere
Posiblea duzu blogosferan jarraitzea etiketa hau ikaskom Technoratin bilatuz.
Irekiera hitzaldia Michael Apple, Wisconsin-eko Unibertsitateko irakasleak eman du. Hona hemen 5 minutuko laburpena bere hitzetan.

2008/02/09

Jantziak tolestea errezagoa da bideorekin

Zenbat lixkar izan dituzu jantziak ondo tolestu ez dituzulako?
Bideo digitalari esker, hemendik aurrera ez duzu bronkarik izango.
Begira hau!

How To Fold A T-Shirt In 2 Seconds

2008/01/23

Rober Schank hezkuntzari buruz

Rober Schank Eduard Punsetekin elkarrizketan TVE2ko Redes saioan.
Egiten ikasten al da? galdetzen dio aurkezleak; eta erantzuna garbia da: ez dago ikasteko beste modurik! Egiten bakarrik ikasten da; behin eta berriz egiten ikasten dira gauzak.
Nol iristen da leku batera? Praktikarekin noski.

2008/01/15

Beethoven bideo digitalean

Beethovenen lanak ere bideo digitalean aurkitzen dira.
Sorpresa handia hartu dut Karajanek zuzendutako orkestra lan hau topatu dudanean.


1804 urtetik 1808 urtera konposatu zuen maixu-lan hau oso ezaguna da bosgarren sinfonia hau "del Destino" edo "La Llamada del Destino" izenarekin. Estreinaldia Vienako Theater an der Wien delakoan egin zen 1808ko Abenduaren 22an.
Bere hasierako lau notak oso bitxiak dira: "labur-labur-labur-luze" (ta-ta-ta-taa) pentagrama honetan ikus daitezkeen moduan.

2008/01/14

Gazteen kirola aurrera doa korrika!

Gazteen kirola aurrera doa, geldiro ezezik, korrika!
Galdakaoko Atletismo taldea, Bizkaiko Foru Diputazioarekin batera, zenbait ekintzetan parte hartzen du, gazteengan kirola sustatzeko. Urte osoko lana da: nekea gogoarekin eta entrenamenduarekin gainditzen da! Begira neska-mutil hauen adibidea.