2007/07/05

Abentura Antzokian Lluis Pasqualekin

Arriaga Antzokian abentura paregabe bat bizi izan da aurten: antzoki guztia umeen zerbitzura egon da. Lluís Pasqualen idea bat jarraituz, Haurrentzako Antzerkia egin dute espreski: "Abentura Antzokian". Hona hemen lekukoa. Iraupena 17 min.

PRENTSA OHARRA
Europa Press atarian aurkitzen dugu prentsa ohar bat, antzezlan honi buruz datu positiboak emanez:

* 85 ikastetxeetako ikasleak antzokira joan ondoren,
* 1277 gutun eta marrazki bidali dituzte haurrek,

antzerkiaren bukaeran ematen zitzaien gidaren gomendioak jarraituz.
Bertan ikusi zuten ikuskizunaren zergatiak eta izkutuko giltzak guk hementxe ikus/entzun ditzakegu.

2007/07/03

CEPA GERNIKA-LUMO HHIren XX. urtemuga

Urte honetan 20 urte bete dira gure ikastetxea sortu zenetik. Hau dela eta, ikasturteari agurra emateko 1986. urteko gertakizun aipagarrienak batzen dituen bideoa proiektatu zen



Eta ondoren, sekulako lunch-a dastatu genuen.

2007/07/02

Jordi Adell etorkizunaz & erronketaz hitz egiten

Jordi Adell, UJIren CENTeko zuzendaria, Ainhoa Ezeizarekin solasean egon da, Moodle Moot ekitaldien egunean. EHUko irakasleak, unibertsitateak dituen erronkak eta aukeretaz galdetzen dio Castellongo irakasleari.
Jordi 5 minututan Internetekiko harremanak eta ahalbideratuko dituen aukerak azaltzen ditu:
  • Flickr argazkien inguruan komunitateak sortzeko tresna dela uste du
  • Wikipedia esate baterako crowd sourcing bezala azaltzen du: jendeak tresna kultural interesgarriak sortu ditzakeela baieztatzen du, denon artean zertxobait jarrita.
Gauza publikoak eta pribatuen arteko uztarketan sinisten du Jordik, irakasle askori beldura azalduko zaiela, klasean egiten dituzten gauzak "kanpoan" ikusiko direlaz ohartzen direnean.

Anibal de la Torre Isidrorekin dia-b-logean

Getxo Ikasblogak jardunaldian, Anibal de la Torrek (www.adelat.org) gogoeta eta prospekzioa egin du Isidro Vidalekin dia-b-logeatzen:
  • zer erabili behar den gaur egun
  • zer egin dezakegun eta zer lantzen dugun
eta batez ere, nola aplikatu berriztapenak klasean.
5 minututan argitzen dute gaia.

Zibereskolaren izenean Getxo Ikasblogak jardunaldian

Miguel Luis Vidal, Sestaoko Berritzeguneko IKT aholkulariak, Zibereskolaren izenean hitz egin du Getxo Ikasblogak jardunaldian. Blog kolektiboak zuen izenburu bere aurkezpenak eta 22 minututan gaia jorratuz. Miguel Luis Zibereskolako blog-masterra izateaz gain, Bitacora del Galeon delakoaren jabea da.