2007/11/22

Zerbait egin behar da

Amaia Rascon, Iratxe Gomez, Maddi Motxales, Nagore Gomez & Nerea Ganzarian ikasle & bideogile porrokatuak dira. Zerbait egin behar dela pentsatu zuten ta... hauxe ekoiztu dute!

2007/11/21

Zinebiren abentura hasi da

HezkunTBn argitaratzeko sortu zen Abenturantz bideo-erreportaia, aurtengo Zinebin ikusiko da.
Hasiera batean Josi Sierrak Interneterako sortu zuen dokumentala, Bilboko Zinema laburren lehiaketan aukeratuta izan da: Zinebiko Informatibo sailean ikusteko.
Abentura berria izan zen Arriaga Antzokiko lantaldearentzat umeentzako lan arriskutsu hau egitea; eta abentura makala da bideogilearentzat, pantaila handian lehen aldiz dokumental hau estrenatzea! Zorte on denori!

2007/11/20

Wikipedian saritutako David Esteban

Zientzia Astearen lehiaketan, Wikipedia Euskaraz Blain, David Esteban sarituta izan zen. Bere ekarpena Wikipedian, Egoitza Espaziala izan da:
  • nola landu duen,
  • zeintzuk izan dira oztopoak eta batez ere
  • ze etorkizun ikusten dion ikasteko modu honi
galdetu diogu. Hona hemen bere gogoeta eta lanerako pistak.