2007/06/19

Leioako esperientzia Bizikidetzan

Leioako Mertzedarien ikastetxean egin duten Bizikidetza esperientzia kontatu dute Miñaoko Jardunaldian.

Urretxuko Gainzurin bizikidetza behatokia

Urretxuko Gainzuri ikastetxean, esperientzi berritzaile bezala, Bizikidetzaren behatokia martxan jarri dute kurtso honetan. Eta Miñaon antolatutako Bizikidetza Planaren Esperientzien artean aurkeztu dute. Hona hemen azalpena. Iraupena: 16 min

Bizikidetzaren haziak eskolan ereinda

Urretxuko Gainzuri eskolako gurasoen elkarteko burua den Pellok, Bizikidetza Planaren jardunaldietan kontakizun goxo bat egin zuen. Bizikidetzaren haziak erein egiten dira, bai familian, baita eskolan ere.
Bere amari idatziz kontatzen du poesiaz beteriko kontutxo hau. Iraupena: 15 min

2007/06/18

Sari Banaketa Gipuzkoako Berriztapen jardunaldietan

Zarautzeko Berritzeguneko zuzendaritzaren gidaritzapean, Multimedia Lehiaketaren III. edizioaren sarien banaketa egin da. Hona hemen sarituak:

DBH-ko bideo lehiaketako irabazleak:

  1. saria: Tolosako Paper Eskola Analisis del agua
  2. saria: Oiartzungo Haurtzaroa Anorexiari Stop
  3. saria: Hirubide (Irun) Zorionak

LMH-ko bideo lehiaketako irabazleak

  1. saria: Orokieta (Zarautz) Kotxearen erbilera
  2. saria: Gainzuri (Urretxu), Euskal artistak
  3. saria: San Andres (Eibar), Untzagako agurea

Gure muga Elkarrekin

Koldo Etxebarria, Eibarko Berritzeguneko IKT aholkulariak, "Web 2.0rekin, zein izango da gure helmuga elkarrekin" jorratzen saiatzen da. Irakasleen komunitatearen atariak izango dituen berriztapenak eta zerbitzu berriak azaltzen ditu. Erabilitako aurkezpena hementxe deskargatu dezakezu.

Moodleren erabilpena Gipuzkoako Berriztapenetan

Gipuzkoako Berriztapen Proiektuen VI. jardunaldietan Moodleren erabilpena azaldu zuten ere. Iraupena 27 min

Berastegiko esperientzia Gipuzkoako jardunaldietan

J.A. Muñagorri ikastetxearen esperientzia, Gipuzkoako Berriztapen Proiektuen Jardunaldietan aurkeztu da. Berastegiko irakasleek bere "Proeiktu Globala" aurkezten dute Miramar Jauregian ospatutako jardunaldian; erabilitako aurkezpenaren fitxategia hemendik deskargatu dezakezu.
Iraupena 36 min

Kalitatea Hezkuntzan Maite Alosorekin

Benja Atutxak aurkeztuta, Maite Alonso, Getxoko Berritzeguneko Zuzendariak, Kalitatea Hezkuntzan programa aurkezten du.
2007-2010 aldirako lehentasun ildoen artean aurkitzen da. 2003-2006 aldian Ikastetxeen Kalitatea eta Etengabeko Hobekuntza ildoko programak hainbat ikastetxeetan garatzen hasi dira. Besteak beste:
  • Eskola zuzendaritzak,
  • Hobekuntza prozesuak eta
  • Hezkuntza-kalitateko estandarrak.
Ikastetxeetako esperientzia kontuan izanda, urrats berri batzuk
planteatzen dira hirurteko berri honetan. Iraupena 40 min