2007/05/31

Bizikidetzak badu plana ikastetxeetan

Miñanon antolatu den Bizikidetza Planak bultzatzeko jardunaldian, Pedro Uruñuela egon da hizlari.
Madrileko ministeritzaren planak ondo ezagutzen duen ikuskaria da Pedro, galdera honi erantzuteko ordubete izan duela: Zergatik egin bizikidetza plan bat ikastetxean?
Atsedenaldian Gotzon Kintanarekin hizketan egon da, punturik gordinenak zehazteko: nola gauzatu daiteke plana ikastetxe batean?

2007/05/30

Eskola Publikoaren Jaian museoa ikusgai

Ondarrun Ekainaren 3an ospatuko den Eskola Publikoaren Jaiaren ekintzetan Euskal Eskola Museoa aurkitzen da. Antolatzeko ardura izan duen Pedro Olabarria "Txasio"-rekin hitz egiteko aukera izan dugu. Museoaren helburuak eta batutako materialak azaltzen dizkigu minutu pare batean.

2007/05/28

Celedonioko eskola zaharrak

Ondarruko Zaldupe eskolako zuzendaria den Rakel Eluk Celedonioko eskolen gora beherak kontatzen dizkigu.
Celedonio Arriola Eskolak 1924. urtean eraiki ziren; beraz 2.004. urtean 75 urte bete zituzten. Hori del eta, Zaldupeko Ikas-Komunitateak batzorde bat antorlatu eta historia berreskuratzera ekin zion. Horren emaitza Rakelek eskutartean duen liburua da. Sei minututan prozesuaren zehaztasunak kontatzen dizkigu.

Joxe Aranzabal jakintzari buruz

2.007 urteko Informatikai Euskaldunen Bileran, Faroko zaindaria den Joxe Aranzabalekin hitz egiteko parada izan dugu, Alberto Agirreazaldegiren eskutik. Beste gai batzuen artean:
  • Hezkuntzaz eta Unibertsitateaz
  • Ezagutza eta jakintzari buruz
  • Ikasleak eta irakasleak
  • nola aritu elkarlanean
Gai guzti hauetaz iritzi argia bezain konprometitua eman digu.

Miguel Angel Zabalza Curriculumaren gaitasunetaz

Gipuzkoako Berriztapen Proiektuen VI. jardunaldietan Miguel Angel Zabalza gonbidatu dute, Curriculumean gaitasunak duten lekua aztertzeko. "XXI. mendeko eskolaren erronkak" izenburuarekin, konpetentzien garapena aztertu du Santiago de Compostelako Unibertsitatean, didaktika eta eskola antolakuntzako katedraduna den irakasle honek.
Bere hitzaldia bi zatitan argitaratuko den arren, lehen zati honen iraupena 57:57 da.