2007/06/09

Berriztapena Miguel Angel Pratsekin

Gipuzkoako Berriztapen Proiektuen VI. jardunaldietan Miguel Angel Prats egon da hizlari.
Victor Bermejok aurkeztuta, "Pedagogi berrikuntzak teknologi berrien erabileraz izan ditzazkeen erronkak, mugak eta aukerak" gai zailari heltzen saiatu da Prats. Egia esan Eskola analogikotik digitalera doan bidea deskribatzen saiatu da. On egin denori. Iraupena Ordu bete. Erderaz azalpen labur bat irakurtzeko jo Zibereskola blogera.

2007/06/08

Euskaljakintza blogaren esperientzia Getxolinguaen

Jakintza Ikastolako EuskalJakintza blogaren esperientzia aurkeztu du Maite Goñik Getxolinguaen, Espiral Saria jaso eta gutxira

BHINEBI esperientzia Getxolinguaen

Ibone Amorrortuk eta Mari Mertxe Basterretxeak BHINEBIren esperientzia aurkezten dute, Getxolinguaeko arratsaldeko ekitaldian.

2007/06/06

Elkarbizitza programa aurkezten du Hezkuntza Sailak

Minaon maiatzaren 29an ospatu zen ekitaldian, Hezkuntza Sailaren arduradunak elkartu ziren. Hasiera ekitaldian, Tontxu Camposek hitz egin zuen programa aurrera eramateko animatuz.

Elkarbizitzaren programa aurkeztu dute Minaon

Elkarbizitza programaren arduradunak, Minaon ospatutako jardunaldian, proposamenaren zehaztasunak eman dituzte. Hona hemen agerraldiaren bideoa.

2007/06/05

Bakea etikarekin inoiz baino gehiago

Baketik zentroan Bakea eta Etika uztartzen saiatzen dira. Bere zuzendaria den Jonan Fernandezekin hitz egin dugu, hiru galdera hauei erantzuteko:
  • nondik dator Jonan eta ze esperientzi dauzka
  • nola ikusi/ulertu duen hirugarren espazioa
  • nora doa/goaz orain bera, bere proiektua, herria....
Zazpi minututan laburtu digu bideo-elkarrizketa honetan, Alianza Editorialak argitaratu berri duen "Ser humano en los conflictos" liburuaren edukia.

METADATUAK
Gai hau sakontzeko Wikipedian Bakearen definizioa eraikitzen lagundu dezakezu.
Baita Docencia atarian bultzatu dezakezu; edo Meneame-n meneo bat eman

Konpetentziak ebaluatzeko

ISEIko Paco Lunak konpetentzien ebaluaketaz hitzegiten digu, zer diren eta nola ebaluatu daitezke argi azalduz. Ordu erdi batez azalpen zehatza bezain ona ematen du.

2007/06/04

Bizkikidetzaren plana eskolan

Pedro Uruñuela Nájera Elkarbizitza jardunaldian egon da, Miñaon antolatutako ekintza. Ikuskaritzako buru bat izateaz gain, bizikidetzan aditua da. LOGSEren garaietatik apostu handia egin zuen gai honen alde, eta zenbait ikastetxeetako esperientziak jarraitu (besteak beste Fuenlabradakoa), ikertu eta sustatu ditu.