2009/06/19

1937ko Udaberria

Gerra Zibilean Frente Norte delakoaren erasoa, Udaberriarekin batera hasi zen. Eta Ekainaren 19an, Bilbo erori zenean, bukatu egin zen Euskal Herriaren lehen botere modernoaren adierazpen demokratikoarekin.
Nolabait udaberri galdu bat izan zela esan daiteke: pertsona askorentzat, famili askorentzat, herri askorentzat...
Joseba Agirreazkuenagak, Udaberri Galdua blogean argitaratu duten bideoan, ederki laburtzen du, sei minututan, zer gertatu zen orduan.

Azalpen historikoa gerra aurretik

Udaberri Galdua blogean azalpen historiko interesgarri bat argitaratu dute: Gerra Zibilaren aurretik gauzak nola zeuden eta giro politikoa zein zen. Azalpena Joseba Agirreazkuenagak ematen du, EHUko Historia Garaikidearen irakasleak.

2009/06/18

Udaberri Galdua bunkerretik ateratzen da

ETB3ko NickdutNik saioan Udaberri Galdua proiektuari buruz erreportai bat egin (eta eman) dute. Oroimen historikoa berreskuratzeko proiektu pedagogiko honi buruz sakontzeko Josi Sierra irakaslea elkarrizketatu dute.
1936an Euzko Jaurlaritza egon zeneko egoitzan grabatu zuten bideoa, behekaldean zegoen bunkerrean hain zuzen ere (gaur egun anbigu bat bihurtuta dagoena). Horregatik esan daiteke, Udaberri Galdua bunker hartatik atera dela; eta orain denon eskura dago proposamen didaktiko honek zertan datzan jakitea.
Hamar minututan sekretu guztiak kontatu ditu Josik; ikusi bestela...