2007/11/17

GROUP bilatzailea & Wikipedia

Jimmy Wales entzun ondoren, Wikipedian ekarpenak egiten dituen Albertorekin hitz egin genuen. Bere ustez bilatzaile berriak abantailak ekarriko dizkigu. Hona hemen bere hitzak!

Wikipediarekin dibertitzen

Laura Wikipediako erabiltzailea eta editorea da. Zergatik?
Telebista ikustea baino zerbait gehiago egitea gustatzen zaiolako; eta dibertigarria delako ere!
Entzun bere hitzak:

Jimmy Walesen konfiantza jendearengan

Jimmy Wales Gasteizen egon zenean (2.007.11.05ean) wikizale askorekin elkartu ginen. Wikipedian izendaezina esaten dioten arren (Yrthinnd ezizena erabiltzen duelako) Roberto oso argia izan da: "Jimbok ez du sortu lanabes bat bandalismoa egiteko; berak konfiantza du jendearengan". Entzun bere hitzak!

Wikipedia eta Wikia

Jimbo Walesen hitzaldiaren ondoren Jaimerekin (Wikipedian Jynus erabiltzailea) hitz egin genuen. Bere ikuspegia emateke eskatu genion. Eta hementxe dago!

2007/11/16

Wikipedista baten iritzia

Rafa Wikipediazale bat da: Txo ezizena erabiltzen du Entziklopedia librean.
Jimmy Walesek eman zuen hitzaldiarei buruz, bere iritzia ematea eskatu genion. Hauxe da:

Komunikazioa Zientzia Astean

Zientzia Astearen komunikazioaren standaren eskaintza kontatu digu Enara Novillok.

2007/11/15

Zientzia Asteko standak ikusgai

Bilbon ospatu berri den Zientzia Astearen Karpan hamalau stand egon dira ikus-entzun-ukitu gai.
Hona hemen euskalmet metereologi agentziarena.

2007/11/14

Donostiako Zientzia Astea bideoan ikusgai

Zientzia Asteak Donostian izan duen erakusketa arrakastatsua izan da.
Eta bertatik pasatu diren zenbait iksle-ikusle bideo batean ikusi ditzakegu, Youtubeko Margarilen erabiltzaileari esker. Hona hemen, Sergio Mongeri jarraituz topatu ditugun gazteen komentarioak!

Gai hau blogosferan jarraitu dezakezu Technorati begiratuz!

2007/11/13

Bilboko alkatea karparen inagurazioan

Iñaki Azkuna, Bilboko Alkate jauna, Zientzia Astearen Karpa erraldoairen inagurazioa egon da.
Bere hitzak era animoak, bideo honetan ikus-entzun ditzakegu.

2007/11/12

Wikipedia Euskaraz Blai sarituta

Zientzia Astearekin bateraospatu dan Wikipedia lehiaketan, Josu Telletxea sarituta izan da. Batxilergo eta Lanbide Hezkietako irakasleen artean, Alegiazko Memoria edo memoria birtuala gaia jorratu du. Zorionak Josu!

Web 20 & Wikipedia eskutik helduta

Xabier Eskizabel izan da Zientzia Astearen Wikipedia Euskaraz Blai lehiaketaren Batxilergo eta Lanbide Heziketako sarien irabazleetariko bat. Lehian 37 wiki-zalek parte hartu badute ere, denok atera gara irabazle lehiaketarekin, Euskal Wikipedia guztion ekarpenek aberastu dutelako.

XESKIZABELEN EKARPENA
Wikipedian egin duen ekarpena Web 2.0 gaia lantzeko izan da. Lanaren prozesua eta gora beherak kontatzen dizkigu bideo labur honetan.