2007/06/30

Pilar Etxebarria Getxo Ikasblogean

Pilar Etxebarria, Leioako Berritzeguneko Zientzien eta Teknologiaren Aholkulariak bere lana blogetan aurkezten du.

Ikasi eginez: learning by doing

Anibal de la Torre (adelat) Getxo Ikasblogak jardunaldian eman zuen hitzaldian bideo bat jarri zuen: Eduard Punset elkarrizketa bat Roger Schank hezkuntzaren ikerlariarekin. "Crisis educativa", zeritzon atal bat izan zen Redes saioan emitituta. Schanken teoriari buruz laburpen bat hementxe duzu. Hona hemen bideoa (Iraupena: 8:13)

IRene, MArimar & ADELa Getxo Ikasblogean

IRMADEL, hau da, IRene, MArimar eta ADELaren konbinaziorik onena ikus/entzun genuen Getxo Ikasblogak Jardunaldiak. Hiru neska hauek, bere onena ematen dute blogeatzen, hau da "Blogeando".
Iraupena: 29 min.

Beatriz Caro Barojako Ikaslea Ikasblogean

Beatriz, Julio Caro Baroja BHIko hamalau urteko ikaslea, Getxo Ikasblogak jardunaldian egon da. Bere bideoak eta blogeatzen ikasitakoak erakusten/irakasten dizkigu, La bitácora de la Bailarina aurkeztuz.

Carlos Jakintza ikastolako ikaslea

Ordiziako Carlos, Jakintza Ikastolako ikaslea da. Getxo Ikasblogak jardunaldian bere esperientzia konpartitu du bertan elkartu ginen irakasle & ikasleekin.

Kevin Ortuellako ikaslea Ikasblogean

Ortuellako Institutuko Kevin Sanchez, Getxo Ikasblogak jardunaldian egon da. Hona hemen bere testigantza.

Anibal de la Torre berriketan Isidrorekin

Anibal de la Torre, (Adelat.org), hizketan egon da Getxo Ikasblogak jardunaldiaren antolatzailea den Isidro Vidalekin. Eguerdian, atseden lasai bat hartuz, mazustondo baten itzalean, analisia eta gogoetarako beta hartzen dute.
Hona hemen emaitza. Iraupena: 2 min

2007/06/29

Jordi Adell Moodlerekin maiteminduta

Jordi Adell Moodle Moot jardunaldietan egon da, UJIren esperientzia konpartitzen.
Ainhoa Ezeizarekin solasean egon da Castellongo unibertsitatean duten maiteminaz hitzegiten: Moodle maitatzeraino iritsi al daiteke?

Patxo Landa BerrIKeTan

Ortuellako BHIko Patxo Landa, Getxo Ikasblogak jardunaldian egonda. Zertan? BerrIKeTan!
Bere institutuan blogak hizkuntzak lantzeko erabiltzen dituztenez, BerrIKeTan bloga aurkeztu du. Iraupena: 17 min

Isidro Vidal Ikasblogak jardunaldian

Isidro Vidal Getxo Ikasblogak jardunaldian egon da. Nnola etzen egongo ba? Ekintza horren gatza eta piperra izan baita!

Hona hemen bere blogen azalpena: Taller de Blogs, Caro Baroja Institutuan ematen duen hautazko bat lantzeko. Iraupena 29 min.

Jordi Adell prestakuntzaz hitzegiten

Donostian ospatu berri den Moodle Moot jardunaldietan, Jordi Adellek parte hartu du. Ainhoa Ezeizarekin irakasleen prestakuntzaz hitz egin du, UJIren esperientziaz gogoeta eginez. Iraupena 2:28

Ortuellako institutuan Berriketan

Ortuellako institutuko irakasleek BerrIKeTan egin nahi dute: klasean, Interneten, Getxo Ikasblogean...
Erabilera hezitzaile egoki bat dela diote:
  • bai blogetan idaztea, irakurtzea eta "hitz-egitea"
  • bai esperientzia eta ezagutzea konpartitzea: amankomunean sortzea esan nahiko luke Creative Commons (gutxi gora behera); eta horrela sortzen omen da ikasleen ezagutza, bakoitzaren buruan/barruan.
Bideo honetan azaltzen digu ideia hori, Ortuellako irakasleak.
Gai honi buruzko bideoen jarraipena RSS honetan egin dezakezu.
Iraupena: 14 min.

2007/06/28

Anibal de la Torre, blogak & Web 2.0

Getxo Ikasblogak jardunaldian, Anibal de la Torre, oinarrizko konpetentzietaz gogeta egiten dut. Interneten idazteko eta mugitzeko askorik ez dela behar uste du: oinarreizko trebezi batzuk.
Eta blogak bide aparta dira Web 2.0ren abantailak erabiltzeko. Bere hitzaldiaren bigarren zatiak 50 minutu irauten du.

Anibal de la Torre Getxo Ikasblogean

Anibal de la Torre, Adelat blogaren sustatzailea, Getxoko Berritzeguneak antolatu duen Ikasblogak jardunaldian egon da.
Hitzaldia argia bezain interesgarria izan da. Bideo pare batetan erakutsiko dizuegu xamurrago egiteko:
* Lehen bideoak 11 minutu dauzka.
* Bigarrenak 40 min. gutxi gora behera.
Baina ez galdu begien bistatik, ezta belarritik, bere esandakoak.