2008/06/19

Arkeologia ikus eta ikasi daiteke bideoan

Euskal Telebistako IkusIkas saioan Arkeologia gaia aztertu zuten 1989 urtean.
Biasteriko La Hoya hirixkan egiten ziren indusketak bisitatu zituzten, ikerlari gazteekin hitz eginez.
Ordu erdiko bideoan 17 urteetako lanen ondorioak azaltzen dira.

2008/06/18

Anorexia & Bulimiaren kontra

"Ana & Mia" deitzen omen dira anorexia eta bulimia Interneten, neska gazteen artean.
Kanpaina bat zabaltzen ari da, AnayMia izenarekin, guraso eta hezitzaileen eskutik, gazteek Googlen bilaketa bat egiten dutenean, ez dadin azaldu pro-ana edo pro-mia, gaixotasun horien aldeko orriak direlako. Beraz zuk irakurle, lagundu nahi baduzu zure ekarpenarekin, idatzi testu bat bi hitz horiek erabiliz, (eta ahal baduzu etiketatu ere), zure posta.
Anibal de la Torreren blogean (Adelat.org) bideo hau ikusi dut eta ona iruditu zaidanez, ona ekartzen dut, kanpaina horrekin bat eginez.

GEHIAGO JAKITEKO/EGITEKO
* Bisitatu dezakezu Ana y Mia bloga
* Kontsultatu Wikipedian kontzeptu hauek: anorexia eta bulimia
* Zure postari "anaymia" etiketa jarri egiozu eta jarraitu Technoratin bere eboluzioa

Euskal Zinema aztertuz

Euskal Zinemaren inguruko azterketa lan bat argitaratu du Josi Sierrak Komunika blogean.
Ikusentzunezko Komunikazioaren Teorian lantzen den gaia izanik, zalantzagarria eta eztabaidagarria da asuntua: ba al dago euskal zinemagintzarik?
Hizkuntza, historioa, ekoizpen sistema, hainbat aldetatik aztertu du Komunikazioan Ikasle nekaezinak. Merezi du 7 minutu ematea bideo hau ikusten.
Gogokoa baldin baduzu, Aupatu dezakezu blogosferan.

2008/06/15

Surfa Mundakan Ikus-ikasteko

Olatu ospetsurik bada munduan, Mundakakoa da. Eta surf ikasteko aparta delako, Ikus Ikas saioak bertara jo zuen 1989.ko udazkenean.

Ekologia ikus-ikasteko Urdaibain

1989.ko udazkenean, etb-1eko Ikus Ikas saioa Urdaibaira hurbildu zen.
Sukarrietako borda eskolako gazte batzuk topatu ziten bertan, Belen Mellado irakaslearekin.
Eta natura zaintzeko azalpen baliotsuak eman zizkioten saioaren aurkezleari. Ikusi bestela bideo hau.

GEHIAGO JAKITEKO/EGITEKO:

Eguraldia nola asmatu?

Eguraldia nolakoa izango den jakiteko Metereologia beharrezkoa da. etb-1eko Ikus Ikas saioak programa bat dedikatu zion gaiari 1989.ko udazkenean.
Eskoletan gaia nola lantzen duten ikusteaz gain, Igeldoko metereologi zentrura ere joan zen Iñaki Iturriaga aurkezlea. Hona hemen bideoa.

Irratia nola egiten zen ikus-ikasteko

1989. urtean Ikus Ikas saioan irratia nola egiten zen ikustera joan zen; besteak beste, Euskadi Irratiak Alderdi Ederren zituen estudiotara. 12/16 urteko gazteentzat egiten zen saio hau, udazkenean hasi zen emititzen. Eta urriko azken astean, Gernikako azoka bezala, irratigintzari buruzko saio hau egin zuten:
  • modu profesionalean nola egiten zen, Martxelo Otamendiren eskutik, Euskadi Irratiak Donostian zituen estudioetan
  • eskola batean nola egiten zen, Durangoko Ikastetxe batean
Hona hemen bideo ikus-entzungarri hura.

GEHIAGO JAKITEKO/EGITEKO: