2009/11/20

IKTen eragina hezkuntza

IKTen eragina hezkuntzan aztertzen du erreportai honek Programa Enlaces delakoak eginda.
Arrakastatsuak izan diren kasuak aztertzen ditu, ikasgaiak ateratzeko.

2009/11/13

Eskola 2.0 Leioako Berritzegunean

Leioako Berritzegunean (B08an) Jardunaldi Digitalen barruan, Eskola 2.0 ekimenaren aurkezpena egin zen Azaroaren 12an.
Mikel Agirregabiriaren Jarrera 2.0ri esker Blip.tv-ko bideo hau erakutsi dezakegu: Berrikuntza lurraldeburua izateaz gain, IKTero bat ere badela ondo erakutsi digu Mikelek.
BERRITZEGUNEKO JALDUNALDIA
Aurkezpena Enrique Arce, Bguneko zuzendariak egiten du.
Jarraian Victor Bermejok ekimenaren zehaztasunak azaltzen ditu.
Kronika zabalagoa Agirregabiriaren blogean edo Berta Martinez eskolako maixtrarenenan ere, edota antolatzaileen blogean irakurri ditzakezu.

AURKEZPENA Google Docsen aurkitu dezakezu aurkezpen hau ere

2009/10/29

Moodle Moot Madrilen


Gaur hasten da Madrilen, aurtego Moodle Moot delakoa, estatu mailan ospatzen dena.
Guk lehen eskuko informazioa jasotzeko aukera izango dugu, korrespontsal berezi bat bertan dugulako.
Baina emanaldi guztiak ikusteko modua izango da EducaMadrid-i esker.

Urriaren 28 egutegiaren barruan, hasiera emanaldia prestatzen hasi dira hamarretan. Hitzaldi nagusia Martin Dougiamas eta Marc Alier emango dute. Gaia: Estado actual de desarrollo de Moodle 2.0

2009/09/22

Eskola 2.0ren aurkezpena

Victor Bermejok, IKT programaren buruak, Eskola 2.0 ekimena aurkezten du bideo honetan.

2009/08/11

Joseph Campbellen mitoa

Mitoak ezagutzeko "El Heroe de las mil caras" Joseph Cambell-en liburua ezinbestekoa da.
Kultura, erligio eta zibilizazio askoren artean oinarrizko elementu bat omen dago: mitologia.
Bideo honetan Matrixen adibidearekin oso argi azaltzen da Campbellen teoria.

2009/07/30

Hezkuntzan bakearen alde zer egin

Udaberri Galdua blogean, Hezkuntza esparruan bakearen eta egiaren alde zer egin daitekeen azaldu dute! Mireia Uranga, Gernika Gogoratuz talde bakezalean urte askotan ikasi duena, entzun dezakegu zein da hezitzaileen ekarpena, berradiskidetzearen alde lan egiteko.

2009/07/23

Gerra Zibilaren haserako momentuak

Udaberri Galdua blogean gerra zibilaren hasieran gertatu zirenak argitaratzen hasi dira:
  • Nola etorri zen gerraren berria euskal herrietara
  • Nola erantzun zuten gazteek eta erakundeek
  • Zeintzuk izan ziren lehen mugimenduak.
Adibide bezala, Inazio Ernabideren pasarte bitxi hau ikusi dezakezue: gerra bi egunetan bukatzen zelako, penaz gelditu ziren gazteen harridura!

2009/07/13

Raul Blanco Udaberri Galdua blogean

Gaur aurkitu dugu Udaberri Galdua blogean beste testigantza interesgarri bat: Saturrarango kartzelan egon zen ume batena, hain zuzen ere.
Raul Blanco Santanderreko Valdecillan jaio zen 1938an, baina bere ama Aurora Herrerarekin, zorigaiztoko kartzelan pasatu zituen bere lehen urteak.
Orain gogoratzen ditu orduko bizipenak, eta harrezkero ikasi duena. Iraupena 5:15

2009/07/10

Margarite Albizu Zumaiakoa

Margarite Albizu Zumaian jaio zen 1.933 urtean. Bere gurasoak euskaldunak eta abertzaleak ziren. Gerra Zibila hasi zenean, aita eta osaba bat "mendira" joan ziren, ez ditzaten harrapatu. Aitaren anaia bertan hil zen. 1936ko irailan tropa nazionalak herria "liberatu" zuten. 1937ko otsailan erregimenarekin bat ez zetozenak espultsatzea erabaki zuten: tartean Margariteren familia. Handik Bilbora joan ziren, gero Santanderrera, eta itsasontziz, Frantziara iritsi ziren, babes bila. Gerra bukatu ondoren bueltak etorri ziren, Zumaiara iritsi zirenean.

2009/07/08

Txanton Piperri Zeanuriko erara

Floren Uriartek Txanton Piperri abestiaren bertsio berezi bat kantatzen du Udaberri Galdua blogean: Zeanuriko erara. Euskara jatorrean, Arratiako berbeteari egokituta.
Gerra Zibilaren lekukoengandik jasotako abestien artean, gaurkoan Ipinako baserri batean, lanak egin bitartean, goseari "engañetako" kantatzen zutena entzun daiteke. Iraupena: 3:48

GEHIAGO JAKITEKO/EGITEKO

2009/07/03

Gerra Zibilaren abestiak

Udaberri Galdua blogean, Gerra Zibilean kantatzen ziren abestiak argitaratzen hasi dira. Borroka inzibilizatu haren sofrimenduak arintze aldera edo, zenbait lekukok gerran zehar kantatzen ziren abestiak oroitzen dituzte.
Adibide bezala pare bat: Imanol Ortiz de Zarate eibartar gudariak Gudalajarako burrukari buruz gogoratzen duen hau.

Edo Kontxi Belandia galdakotarrak, Frantziara erbesteratuta, Normandiako L'Ebeuf-eko kolonian ikasitako abestia.

2009/07/01

Batxilergoko sariak

Hezkuntza sailak, Ekainaren 29an, Batxilergoko aparteko sariak banatu zituen Gasteizen. Hamabost gazte zeuden deituta, sari bana jasotzeko. Haietariko hamaikarekin hitzegiteko aukera izan genuen.

Saritutako ikasleak hauexek dira: (Hezkuntzaren webetik hartuta):
  1. Ane, Urola Ikastola Azkoitia-Azpeitia BHI.koa
  2. Pablo, Colegio Gaztelueta-koa
  3. Gonzalo, Colegio Gaztelueta-koa
  4. Maialen, Colegio La Salle- Eibarrekoa
  5. Alexander, IES Pio Baroja-koa
  6. Borja, Lauaxeta Ikastolakoa
  7. Mayte, IES Usandizaga Peñaflorida-koa
  8. Leire, Colegio La Salle (Donostia)-koa
  9. Gonzalo, Colegio B.V.Maria-koa
  10. Jin-Kyu, Colegio Vizcaya-koa
  11. Teresa, IES Fray Juan de Zumarraga-koa
  12. Nuria, Olabide Ikastola-koa
  13. Gilen,Lauaxeta Ikastola-koa
  14. Maitane, Colegio Jesús María-koa
  15. Jonatan Nicolas, IES Mungia-koa

2009/06/24

Gerra Zibilaren une garrantzitsuak

Udaberri Galdua blogean, Gerra Zibilaren unerik garrantzitsuenak bost bideo interesgarritan banatuta ikusi ditugu (testu osoaren transkripzioa ere badago eskuragarri):
1) Gerra hasi baino lehenagoko giroa: 30eko hamarkadan egon ziren mugimenduak, gertakari nagusiak eta aurrerapen sozio-politikoak

2) Militarrak altxatu zirenetik jaurlaritza osatu arte, hau da 1937ko uda, Gerra Zibila hasi zenean.

3) Konzentrazio gobernua osotu zenetik martxoaren bukaera arte, negu luze eta ospela izan zena: euskal boterea antolatzen saiatzen zen artean, defentsa prestatu eta gerraren beharizanei erantzun behar zuen

4) Ipar aldeko frontearen erasoa, hau da Udaberri Galdua deitu daitekeena, martxoaren 30etik ekainaren 19ra, nafar txapelgorriak eta Francoren tropak italiarren laguntzarekin Bilbora sartu ziren arte.

5) Azken mugimenduak eta elkarrizketak, Santoñako ituna adostu (eta ez bete) arte.

2009/06/23

2009/06/19

1937ko Udaberria

Gerra Zibilean Frente Norte delakoaren erasoa, Udaberriarekin batera hasi zen. Eta Ekainaren 19an, Bilbo erori zenean, bukatu egin zen Euskal Herriaren lehen botere modernoaren adierazpen demokratikoarekin.
Nolabait udaberri galdu bat izan zela esan daiteke: pertsona askorentzat, famili askorentzat, herri askorentzat...
Joseba Agirreazkuenagak, Udaberri Galdua blogean argitaratu duten bideoan, ederki laburtzen du, sei minututan, zer gertatu zen orduan.

Azalpen historikoa gerra aurretik

Udaberri Galdua blogean azalpen historiko interesgarri bat argitaratu dute: Gerra Zibilaren aurretik gauzak nola zeuden eta giro politikoa zein zen. Azalpena Joseba Agirreazkuenagak ematen du, EHUko Historia Garaikidearen irakasleak.

2009/06/18

Udaberri Galdua bunkerretik ateratzen da

ETB3ko NickdutNik saioan Udaberri Galdua proiektuari buruz erreportai bat egin (eta eman) dute. Oroimen historikoa berreskuratzeko proiektu pedagogiko honi buruz sakontzeko Josi Sierra irakaslea elkarrizketatu dute.
1936an Euzko Jaurlaritza egon zeneko egoitzan grabatu zuten bideoa, behekaldean zegoen bunkerrean hain zuzen ere (gaur egun anbigu bat bihurtuta dagoena). Horregatik esan daiteke, Udaberri Galdua bunker hartatik atera dela; eta orain denon eskura dago proposamen didaktiko honek zertan datzan jakitea.
Hamar minututan sekretu guztiak kontatu ditu Josik; ikusi bestela...

2009/06/12

Olinpiada matematikoa

Eduardo Chillida olinpiada matematikoaren zazpigarren edizioaren sariak banatu dira 2009ko ekainaren 3an.
Isabel Celaak, Hezkuntza sailburuak, saritutakoak eta euren familiak, eta nola ez, irakasleak ere, animatu zituen, matimatiken bitartez, ezagutza sakontzeko eta konpartitzeko. Hona hemen ekitaldiaren bideo-laburpena: Beethovenen bostgarren sinfoniaren martxarekin. Iraupena: 7 min.

2009/06/11

Imanol Ortiz de Zarate Eibarkoa

Udaberri Galdua blogean, beste istori berri bat argitaratu dute: Imanol Ortiz de Zarate Eibarko semearena. Bere borondatez gudari joan zen 16 urtekin, Elgetako frontera. Umorez eta adorez gogoratzen ditu orduko bizipenak. Eta eibarko euskara jatorrean hitz eginez.

2009/06/09

Domi Zugarramurdi Doneztebekoa

Domi Zugarramurdi 1917 urtean jaio zen, Bidasoa ibaiaren ondotxoan: Uhartean. Eta urak bere familiaren bizitza sakonki markatu zuen. Asko ikasi zuen Doneztebeko mojen kolegioan eta Santanderrera joateko zenean, enfermera ikastera, Gerra Zibila hasi ze. Donezteben 13 hildako izan ziren, baina herritik kanpo: han gerra ez zen pasatu, "los de la gerra" pastzen ikusi zituzten.

2009/06/08

Gregorio Etxebarria Leioakoa

Udaberri Galdua blogean Gregorio Etxebarriaren istorioa argitaratu dute. Mendibile auzoan jaio zen 1915 urtean. Baserrian laguntzen zuen eskolatik irten ondoren eta nahiko lana ematen zizikioten ortuko zereginak: artoa, belarra... Gerra Zibila hasi zenean Gorbeira joan zen bolondres bezala, Euskadi defendatzeko... eskopeta batekin! Iraupena: 4 min

2009/06/06

pedromagoa

Pedro Algría EHUko matematika irakaslea da; baina magia egiten etorri da Gasteizera, zazpigarren olinpiada matematikoaren sari banaketara.

El profesor de matemáticas de la UPV Pedro Alegría ha hecho mágia en la entrega de premios de la séptima olimpiada matemática que lleva el nombre de Eduardo Chillida. Al finalizar conversa con Santiago Fernandez sobre la situación de las matemáticas


2009/06/05

Maria Fuertes Barakaldokoa

Maria Fuertes Arenal Barakaldoko N.S. Begoña ikastetxeko ikasle fina da, matematiketan batipat. Eduardo Chillidaren zazpigarren olinpiada matematikoan saritua izan denez, Gasteizen egon da animoak eta opariak jasotzen. Ondoren bere amarekin solasean aritu da, sentipenak eta bizipenak gogoratzen.

Olinpiada matematikoa eitbn

Olinpiada matematikoaren frogak egin ziren egunean, Euskal Telebistako kamarak bertan egon ziren. Eta erreportai hau egin zuten. Javi Duoandikoetxeari egindako elkarrizketa labur batean azaltzen dira giltzak.

Patricia Bilboko Berrio-Otxoakoa

Patricia Peña Torre ikasle fina da, matematiketan batipat. Bere aitarekin solasean grabatu dugu, Eduardo Chillida artistaren izena daraman zazpigarren olinpiadan. Aurtengo hamabi saridunei Ekainaren 3an eman zizkioten animoak eta opariak. Hona ehmen Patriciaren hitzak.

2009/06/04

Ibai Genua Gamio Donostikoa

Ibai Genua Gamio mutil gazte bat da, Donostiko Usandizaga-Peñaflorida Institutuan ikasten duena. Ikasle fina da, matematikan baitpat. Horregatik irabazi du Euskadiko 7. olinpiada matematikoa. Saria jaso ondoren Jose Manuel Lopez Irastorza matematikako aholkulariarekin hitz egin du.

Juan Urriola Eibarkoa

Juan Urriola Eibarren jaio zen, 1917 urtean Errebal auzoan. Umetan Madrilera joan zen Primo de Riveraren diktadura garaian. Eta bere sorterrira bueltatu Errepublikaren aldarrikapenerako. 36an Gerra Zibila hasi zenean, bere herriko defentsan laguntzeko prest zegoen. Eta frontera joateko momentuan, armero bezala, ametrailadoren bataloian egon zen.

Jon Kepa Beasaingoa

Jon Kepa Oria Urbina Beasaingo Loinazpe institutuko ikasle fina da. Eduardo Chillidaren izena daraman 7. olinpiada matematikoan sarituetariko bat izan da. Bere amak elkarrizketatu du sari banaketa ekitandian. Begira zer diotson bere amari!

2009/06/03

Mari Igarza Elorriokoa

Mari Igarza Elorrion jaio ta bizi zen, herriko plazan, eliza aurrean, frontoiaren ondoko etxe eder batean. Bere familiak taberna zeukan eta jende asko mugitzen zen handik: hasieran gudariak eta milizianoak, baina ondoren Francoren aldekoak eta alemanak ere. Berak kontu guztiak (eta kantu guztiak ere) gogoratzen ditu. Eta bideo honetan kontatzen dizkigu.

2009/06/02

Ordiziko arotzaren semea

Mikel Garmendia Donostian jaio zen 1915 urtean. Baina Ordizira joan zen, bere aita Legorretakoa zelako. Hobeto esan, aita arotza zen eta Beasaingo CAFen halakoak behar zituzten trenen bagoiak egiteko. Beraz Mikel 4 urte zituelarik, Ordizira bizitzen joan zen, eta Gerra Zibila hasi zenean, bertako batzokian bizi zen...
Beno den-dena argitzea nahi baduzue, ikusi Udaberri Galdua blogean argitaratu dute istorio hau.

2009/05/29

MartinZabala

Martin Zabala Mendatan jaio zen 1924an, baina bere amari Bistibieta baserria egokitu zitzaion  Lemoan. Bertara joan zen Martin 10 urtekin eta bertatik ikusi zituen pasatzen lehen gudariak, Gasteizerako bidean

FerminLarrea

Fermin Larrea Basauriko Etxerre auzokoa da; umetan San Migueleko eskoletara joaten zen, bidetik beldur asko pasatuz. 14 urterarte Arizko "barriadako"eskolan ibili zen. Gerra Zibila hasi zenean, bolondres joan zen frentera, baina burua gordetzeko, harri baten atzean hobeto egongo zela esan zioten. Eta horrela egin zuen.

2009/05/27

Txomin Artetxe Udaberri Galdua blogean

Udaberri Galdua blogean bideo berri bat argitaratu dute, bizkaiera garbian: Txomin Artetxerena.
Txomin Arratiako Arantzazun jaio zen, Olarre auzoan, Katikene baserrian. 1935ean soldadutza egitera joan zen Zeutara. Eta lizenziatzeko puntuan zegoenean... Franco azaldu zen hidroabioan, ejerzito guztiei aginduak emateko: gerra zibilak harrapatu zuen Txomin bete-betean.
Entzun egin behar da Txominen istorioa, bere bizitza zein gogorra izan zen jakiteko.

LuismAzpiri

Luis Mari Azpiri Eibartarra da, euskalduna eta sozialista peto-petoa. Bere herria eta ideiak defenditzeko mendira jo zuen 1936an. Harrezkero buelta asko eman zituen: gerran eta bere bizitzan.

2009/05/20

Bideo fresko-freskoa ZEMOS98-ri buruz

Bideo on, fresko eta interesgarri bat topatu dut La Comuna TV-n.
Ondo eginda egoteaz gain gaia interesgarria da: Sevillan ospatu den ZEMOS98 festibala, aurten Heziketa zabaldua edo Educacion Expandida gaia izan dutelako. Horregatik la Comuna telebistak ere ideia hori ahrtuta, "la comuna expnadida" gauzatu du bideoan. Benetan ikusgarri & ikas-garri!

2009/05/13

Cesario Irigoien Iturengo eskolara joan zen

Cesario Irigoien Nafarroako Ituren herrian jaio zen 1924an. Txiki-txikitatik baserrian lan egin du eta umore ona ez zaio falta, kantatzen ibiltzeko oraindik ere. Bere familia handia eta baketsua izan da berak aitortzen duenez.

2009/05/06

LuisMariAzpiri

Luis Mari Azpiri 15 urtekin joan zen Amuategi batailoiarekin frentera. Durangaldean zauritu eta anaiak atera zuen lubakitik. Luis ospitalean zegoen artean, bere anaia Peña Lemonan egon zen. Bere ama 3 aste beranduago enteratuko zan guzti honetaz.

2009/05/02

Jakintza Ikastola ikusgai

Ordiziako Jakintza Ikastolako lan egiteko modua agiri-agirian gelditu da. Maite Goñik den dena kontatu du: orain ez dago sekreturik euren lan egiteko moduaz.
Orain edozeinek kopiatu ahal izango du pedagogia blogosferiko hori.
Ikusi bestela bideo hau!

2009/04/29

Google-ren bideoak ala Blip.tv-renak

Udaberri Galdua blogean ikusi dugu azken egunetan Googleren bideoan ezezik, Blip.tv zerbitzarian jarri dituztela. Googlek zerbitzu hori itxi edo murriztu duenetik, erabiltzaile arruntek beste ostaturen bat bilatu beharko dute. Halabeharrez!
Hori izango al da Udaberri Galduak egin duena? Zuek uste duzue alde handia dagoela kalitatean? Ikertzen jarraitu beharko dugu. Lagungu mesedez, zuen iritziekin.

2009/04/08

Facebook hezitzaile ote?

Hik Hasi aldizkarian idazteko, galdera hau luzatu didate: FaceBook hezitzaile izan daiteke ala?
Erantzuten saiatzean, hainbat informazio aurkitu dut, galdera hori erantzuteko. Antolatzen saiatu naiz era pedagogiko baten, eta idazki bat moldatzen: ez dakit nola ikusten duzu/en. Baina feed-backa eskertuko nuke.
GEHIAGO JAKITEKO/EGITEKO

2009/04/01

Delicious erabiltzeko modu erraza

EHUko Campus Virtualean egiten nabilen ikastaroan (Web 2.0ren erabilerari buruz) bideo ikusgarri, eta argigarri bat, gomendatu digute: Delicious ulertzeko eta erabiltzeko.
Mezua argia da: kaosa gainditzeko... sare soziala dago.
Hiru minutu dira eta ezin da gehiago ikasi denbora gutxitan. Ikusi ta komentatu!

2009/03/25

Zumaiatik kanporatu zituzten pertsonak

Udaberri Galdua blogean Zumaiatik derrigorrez kanporatuak izan ziren pertsonen testigantzak topatu ditugu: tartean Lore Albizu. Sei urte zituenean bere familiarekin batera kanpratu zuten herria hartu berria zuten falangistek. Hona hemen bere testigantza

Ikastolen Elkartearen Telebista

IKTB edo Ikastolen elkarteko telebista martxan da jadanik. Euskadi Irratiko Amarauna saioan entzun nuen lehen aldiz, eta blogosferan zabaldu ahala hobeto ezagutzeko aukera izan dut. Eitbko berri hau spot moduan hartu daiteke.

2009/03/24

Elgetatik gertu Angiozar dago

Udaberri Galduaren blogean Felix Santorcuato aurkitu dugu: Angiozarren jaio ta bizi zen gizona.
Gerra Zibila hasi zenean, bere etxe ondotik pasatu ziren Francoren tropak: zuriak. Eta Intxorta inguruan frentea estabilizatu zirenean, etxea bi aldeen tiroen erdian zegoen, mendi gainetan gorriak zeudelako.
Bere gurasoak herrira bajatzen ziren lo egitera, bera eta anaia, animaliak zaintzen gelditzen ziren artean. Felixek ez zuen beldurrik sentitu armak eta bonbak ikustean. Hori bai, gabaz harri bolak bere etxeko teilatuan erortzen zirenean, bihotza saltoka hasten zitzaion. Medikuak gota batzuk eman eta... dena pasatu zitzaion.
Holako historia gehiago aurkitu ditzakegu oroimen historikoa berreskuratu nahi duen blog horretan: Udaberri Galduan.
ESKERRAK:
Grabaketa hau egiteko Felixen iloba, Alexandere, eta Kimetz Blancoren laguntzarekin kontatu nuen: eskerrik asko bioi.

2009/03/18

Udaberriko loreak ikusgai

Udaberri Galdua proiektuan 1937ko loreak argitaratzen hasi dira. Berrogeitamar pertsona elkarrizketatu ondoren banaka banaka bideoak editatzen eta argitaratzen hasi dira.
Gerra Zibilaren lekukoen aurpegiak, hitzak eta kontakizunak agertzen dira blog pedagogiko horretan. Aurrera ta zorte on! Gustokoa baduzu, berri hau zabaldu dezakezu blogosfera.

Web 2.0 argitzeko

Bideo ona, laburra eta argia, Web 2.0 zer den argi eta garbi jakiteko.

Ikusi ondoren badakizu zer egin dezakezun:
  • Google Reader-era (edo beste irakurle batera) joan eta
  • zeure kontua eguneratu
Berriak zugana iritsiko dira laster!

2009/03/09

Informazioa, ezagutza eta jakituria

Web 2.0ren eztabaida argitzeko Hiroshi Tasakaren bideo bat ikusteko aukera izan dut, EHUko campus virtualeko ikastaro bat dela medio.
Ikastaldeanaldekoak eta kontrakoak antolatu gara Internet ulertzeko modu berri hau aztertzeko.
Denetarik egon da (Botikan bezala) baina bide hau argigarria izan da niretzat. Nola ulertzen duzu zuk hau? Iraupena 6:52

2009/02/18

Hezkuntza eta telebista uztartzeko gogeta

Hezkuntza eta komunikabideen artean dagoen esparru amankomuna aztertzeko Bilboko Eitbren egoitzan zenbait aditu eta aritu elkartu dira. Sut&Blai telesaioaren ekimen honetan hainbat erakunde bat etorri dira: Innbasque, Spri, EHU, Eitb, eta saioaren ekoiztxea bera: Pausoka.
From komunikazioan ikasle nekaezina

2009/01/09

Usansolon kros atletikoa

Usansolon jaiak ospatzen dute San Andres bueltan. Eta urtero urtero kros jendetsu bat korritzen da.
Aurtengoan Galdakaoko Atletismo taldeak oso altu utzi du bere pabiloia, edo izena bederen.

Ateltismoa bultzatzen

Durangoko Landako polikiroldegian, Galdakaoko Atletismo taldeak parte hartu du 2000 metrotan, bere kemena adieraziz.

2009/01/02

Erreleboak atletismon

Galdakaoko Atletismo taldeak erreleboetan parta hartzen du, Eskolarteko Kirol lehiaketetan. Hona hemen froga bat