2007/10/02

Koordinatzea lehen urratsa da

Sergio Monge bere tesia egin ondoren, Eskoletan IKTak egokiro erabiltzeko lehen urratsa ematen ausartzen da: koordinatzea. Ez da makala gero, ematen duen aholkua. Eskerrik asko, Sergio

2007/10/01

Zientzia eta Teknologiaren astea

Bilbon ospatuko da Zientzia eta teknologiaren astea, datorren azaroaren 7tik 11ra. Mundu osoan bezala, Elkarte Autonomoko hiru hiriburuetan ekintza ezberdinak izango dira, zientziaren zabalkundea bultzatzeko eta ezagutza amankomunean konpartitzeko. Aurten, Informazio eta Komunikazio Teknologiak izango dira gai nagusia (IKT delakoak).
Besteak beste, Wikipediaren inguruko lehiaketa bat izango da.
IHAZKO EDIZIOA
Hona hemen ihazko Zientziaren asteko bideoa.

Azalpen txiki bat gaztelaniaz,Eduvlog-en daukazu ere!
Eta Youtuben bideoaren bertsio arin bat ere ikusi daiteke

Pertsona Helduen alde

Anibal de la Torre, Adelat blogean, Pertsona helduen inguruko gogoeta eta aldarria egin du berriki.
Honela adierazten du Anibalek, bere esperientziaren ondorioz:
"El descubrir la lectura y la escritura por primera vez se convirtió en el verdadero motor de muchas realizaciones personales, pero mucho más importante fue, y sigue siendo esa primera oportunidad que hombres, y sobre todo mujeres, tuvieron y siguen teniendo de salir de casa, reunirse, superar rutinas de décadas, compartir y, sobre todo, disponer de una alternativa socio-cultural diferente y digna."
Arrazoi sakonak daude pertsona guztiei abotsa emateko. Baina bereziki Aguraingo bi emakume hauek merezimendu berezia irabazi dute:
Entzun arretaz euren mezua, 16 minutu bakarrik dira.
Bideo guztiak ikusi nahi badituzu, Googlen begiratu dezakezu.