Mostrando entradas con la etiqueta hezkuntb. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta hezkuntb. Mostrar todas las entradas

2007/04/20

Gatazkak jendeari segurtasuna emateko

Felipe Urkidi Arantzazun egon da Baketik zentroaren "Elaboración ética de conflictos" delako ikastaroa egiten. Hasteko ideiarik garrantzitsuenak nabarmentzen ditu:
  • sistematikoki landu egin da gatazken azterketa
  • segurtasuna emateko balio du: beldurrak kentzeko, ezezagunari aurre egiteko
Baina jarraian irakasleei eta jende guztiari aholkua ematen ausartzen da, honelakoak ikasi daitezkeelako
  • gogoeta eginten, etikoki
  • pertsonalki nola kokatzen, politiko eta sozialki
  • ze ekarpen egin dezakegu gure inguruan...
Azken finean, merezi du-ta, hurbildu Arantzazura!

2007/04/19

Bakea etikarekin uztartuz gatazkak lantzeko

Patxi Lasak kontatzen digu zer ikasi duen Baketik zentruan egindako ikastaroan: "Elaboración ética de conflictos" delakoan.

Haritik tiratzen hasten da gatazken ebazpena

Gotzon Quintana Baketik zentroaren ikastaroan parte hartu ondoren, bere iritzia ematen digu.
Gatazkak ebazteko hari batetik tiraka hasiko litzateke. Eta eskolari aplikatzeko BiolentziEzaren curriculuma jorratzeko aukera ikusten du. Iraupena: 2:43

2007/04/01

Heziketarekin ere kritiko hazi Freirerekin batera

Paulo Freire 1994.urtean Bartzelonan egon zen Nazioarteko kongresu batean. "Universidad de Barcelona" delakoaren CREA elkarteak bultzatuta, beste erakunde batzuen artean, pedagogo handi honen partaidetza lortu zuten. Bere hitzaldia: Orain ikus/entzungai dugu Web 2.0ren tresna indartsuei esker.
Rafa Mendia, nire lagun onak, laburpen interesgarria bezain aberatsa egin du bere blogean: ez galdu hitzik ere!
Kongresuaren laburpenaren iraupena 4:42.
Hitzaldi osoa 56 min.

2007/03/31

Paulo Freire Barcelonan

Paulo Freire Bartzelonan egon zen 1994.urtea, Naziorateko Kongresu batean: "Nuevas Perspectivas cíticas en educación" zuen izenburua.
Hementxe dugu aukera paregabea bere hitzaldi osoa entzuteko, Bartzelonako Unibertsitateko CREAko jendeari esker.

2007/03/19

Elkarardura absentismoa gutxitzeko

Francesco Pignataro elkararduraren gaia jorratzen du Ima Cerecedaren eskariz. Caltagironeko irakasle eta politikari honek ez du arazorik gaia zehatz mehatz adierazteko. Pertosna eta komunitatearen arteko gai bat da.
Elkarrizketaren testua bere osotasunean Google Docsen aurkitu dezakezu patxaraz irakutzeko.

2007/03/13

Emakunderen diagnostikoa eta erronkak hezitzeko

Ana Agirre, Emakundeko Hezkuntza esparrurako arduradunak, Emakundek egiten duen diagnostikoa eta aurrerantzean ikusten dituen erronkak azaltzen ditu.
Hitzaldi hau Ikasketa Komunitateen jardunaldietan egin zuen, 2003. urtean, Gasteizko Europa Jauregian. Ekarpen bat bezala egin zen Kongresuaren mahai-inguru baten barruan, Rafa Mendia eta Andoni Basterrarekin batera. Iraupena 35:43

2007/03/12

Kulturaniztasuna Xabier Besalurekin

Xabier Besalú, Gironako unibertsitateko irakaslea, eta Pedagogi ikasketetako koordinatzaileak, Kulturen arteko hezkuntzaz hitzegiten digu. Bere ikuspegia Kulturaniztasunaren hezkuntza aberasten du, oinarriak eta puntu gordinak aipatuz.
Hauxe da bere hirugarren hitzaldia.

2007/03/09

Matematikan IKTak erabili

Antonio Pérez Sanz, Matematikako irakaslea Sestaoko Berritzegunean egon da. Madrileko Salvador Dalí Institutuko partaide honek, Santiago Fernandezen galderei erantzuten saiatu da:
  • Nola erabili IKTak matematikako klasean?
  • Ze eragin du curriculumean?
  • Irakasleak prestakuntza berezia behar al du?
Labur eta zehatz erantzun du Antoniok. Begira bestela!



Erreferentzi bat ere irakurri dezakezu Ikasvlogean
Elkarrizketaren testua irakurri dezakezu Googleren dokumentuetan

2007/03/07

Asertibitatea morala eta kognizioaren batuketa

Manuel Segurak asertibitatea erdibidean marrazten du:
  • inibizioa eta agresibitatearen artea,
  • juztizia eta efikaziaren batuketa bezala ulertzen du.
Bere MSC azaltzeko laugarren zatia da.
Beste guztiak ikusi ahal izateko MCS kanal osoa aukeratu

2007/03/06

Elexalden bideo digitalarekin lanean

Elexalde BHIn, hau da Galdakaoko bigarren hezkuntzako institutoan, bideoekin lan egin nahi dute. Eta era erosoagoan ikusi eta erabili ahal izateko, dauzkaten bideo interesgarri guztiak, digitalizatzen hasi dira. Jesús de Blas, Premia arduradunak, kontatzen digu nola egiten duten. Iraupena 1:30

Jesusen esandakoak Googleren Dokumentuetan irakurri dezakezu ere!

2007/03/05

Bizikidetza lantzeko-zaintzeko bideoak

Sopelako eta Gallartako institutuetan bideo bana egin dute Bizikidetza hobetzeko. Pentsatuz eta gogoeta eginez ikasi badezakegu,
  • gure rolak ikusiz (antzeztuz eta gugandik urrunduz)
  • eta beste posible batzuk jokatuz (role-playing)
ikusi eta ikasi egiten dugu. Eta horri gutxi balitz, Bizikidetzako programa batetan landuz gero... denok hobeto biziko gara zalantzarik gabe. Animatu zaitezte eta zeuek ere (bideoekin egiten duten bezala gutxienez) etxeko lanetan parte hartu!
Gallartako Bideoa: Gazte Bizitza 3:01

Sopelako Bideoa: Tareas Compartidas 2:59

Bideo gehiago eta proposamen ugari Bizikidetzaren Blogean dauzkazu

2007/03/01

HezkunTB logotipo bila

Hezkuntza Telebista & Blogak irudi baten bila dabil.
Proeiktu kolektibo bat izanik, lortu, sortu & eraiki nahi dugun irudia, denon artean egin nahi genuke.
Hasteko zirriborro pare bat sortu ditu Josik, eta Flickrren daude ikusgai.
Hasteko eta bat, hemen daude BI

Begiratu, kritukatu, komentatu... eta hobeagorik asmatzen baduzu, ESAN!

Laster arte HezkunTBzale guztioi!

Geure ondarea Gernikan

Bizkaiera geure ondarea jardunaldiak bideoak ikusgai daude Google Bideoen zerbitzariak.
2001.ko martiaren 19 eta 20an ospatutako hitzaldi eta mahainguruak dira, bizkaitarrok daukagun altxoarrari buruz.

2007/02/26

IPUIN BATEN IPUINA


....ERA LABURREAN ESANDA
Getxoko Geroa Ikastolako Blogean, ipuingintzaren inguruan interesik baduzue, unitate txiki bat aurkitu ahal izango duzue. Unitate hau hiru saiotan oinarriturik dago eta umea, bere adinaren arabera, protagonista izan dadin lortu nahi du. Emaitza bideo batean argitaratzen da.

argazkia
Ikusi kontakizunaren bertsio osoago bat hemen, ACEXen blogean!

2007/02/24

Aniztasunean Elkarrekin Bizi Elena Martinekin

Elena Martin, psikologia katedraduna, eta Madrileko Unibertsitate Autonomoan (UAM) Hezkuntzaren Psikologiaren irakaslea, Barakaldoko Berritzegunearen jardunaldi pedagogikoetan parte hartu zuen.
Errealitate gatazkatsu batean aurrera egiteko giltzak eskatu zizkioten antolatzaileek.
Eta berak izenburu honekin "Trabajar desde la Diversidad, avanzar en la convivencia" aurkezpen bikaina egin zuen, hemen ikus dezakezuenez. Iraupena ordu bat gutxi gora behera.

B04ren beste bideoak ikusgai daude Googleren Bideo zerbitzarietan.

2007/02/22

MCS 4 bolada psiko-pedagogikoak

Manuel Segurak azken 20 urteetako psiko-pedagogi arloan egon diren ekarpenak, lau boladatan biltzen ditu. Aurreko bien osagarria da:
Oraingoan banan banan deskribatzen ditu:
  1. Pentsatzen ikastea (Lipman, Feurstein, Gardner, Harvardeko Unibertsitatearena, de Bono)
  2. Giza Trebezien Garapena
  3. Golemanen Emoziozko Adimena
  4. Balore Moralen Hezkuntza


MCS hezkuntzan 4 bolada izan dira

Manuel Segurak azken urteetako teoria eta ekarpenin garrantzitsuenak 4 bolada ezberdinetan elkartzen ditu. Jarraian zehatzago aipatuko dituen arren, bideo hoentan sarrera orokor bat egiten du, "Cuatro Oleadas" delakoak ezagutzeko:
  • Pentsatzen ikastea (Lipman, Feurstein, Gardner, Harvardeko Unibertsitatearena, de Bono)
  • Golemanen Emoziozko Adimena
  • Balore Moralen Hezkuntza
Baina laugarrena non dago? Laugarrena bere ustez, beste guztiak ahalbideratuko dituena da: Giza-trebezien Garapenarekin etorriko dena. Iraupena 9:28

MCS Gizarte Gaitasunen Eredua

MSC zera da: Modelo de Competencia Social, nik nire kabuz, Gizarte Gaitasunen Eredu bezala bateatu dudana. Oker banago jakinarazi iezadazue.
Baina niretzat funtsezkoena zera da: Manuel Segurak ematen duen ikuspegi orokor integratzailea gaitasun guzti hauetaz. Horregatik Eredu izatearen garrantzia.
Leioako Mertzedarien prestakuntza ekintza batetan grabatuta dago eta oso mamitsua delakoan, zati ezberdinetan argitaratzen joango naiz. Denon hobekuntzarako delakoan:
  • pertsonal mailan, gogeta eragiten dizulako
  • teori mailan, zenbait ikuspegiren integrazioa eroso egiten duelako eta
  • pedagogi arloan ere, azken 20 urteetako teoriak berrikusten dituelako.
Hona hemen lehen zatia: Ereduaren sarrera orokorra. Iraupena 11:39

2007/02/21

Eskarmentu handiko emakumeak

Epatopaketan, Bilbon egin diren Pertsona Helduen Topaketetan, eskarmentu handiko pertsonak parte hartu zuten. Aguraineko
* Paulo Freire nagusien ikastetxea eta
* emakumeen taldearen arteko
elkarlanaren fruitua aurkezten dute. Bi emakumeon artean sekulako klasea eman ziguten denori, ikasteko moduko ikasgaia: apaltasunez, bigunkiro, baina egi borobilak esaten dituzte, ordu laurden mamitsu honetan. Ez galdu esaldi bat ere ez!