2007/03/20

Sarean lan egiten pertsonak eta elkarteak

Francesco Pignataro, Caltagironeko alkateak integraziorako bide interesgarri bat azaltzen dut: Sare batean lan egin. Berak "Modelo Reticular" deitzen dio:
  • familiak eta eskolak,
  • bolondresak eta elkarteak,
  • irakasleak eta udaleko elkarteak....
elkar lanean ibiltzeari.

2007/03/19

Berdintasunaren aldeko komikiak

"IKTak eta elkarlana" proiektu barruan Martxoaren 8rako sortutako komiki sorta da bideo hau. Sareak eskeintzen dituen baliabideak erabiliz, ikasleek ordu bat izan dute euren ideiak burutzeko. Bitartean, irakasle batzuk ere aukera ona izan dute web 2.0ra hurbiltzeko.

Elkarardura absentismoa gutxitzeko

Francesco Pignataro elkararduraren gaia jorratzen du Ima Cerecedaren eskariz. Caltagironeko irakasle eta politikari honek ez du arazorik gaia zehatz mehatz adierazteko. Pertosna eta komunitatearen arteko gai bat da.
Elkarrizketaren testua bere osotasunean Google Docsen aurkitu dezakezu patxaraz irakutzeko.

Italiako esperientzia absentsimoa gutxitzeko

Francesco Pignataro, Siciliako Caltagirone hiriko alkatea eta zuzendaria da; hobeto esan, bertoko bigarren hezkuntzako instituko zuzendaria, eta udaletxeko alkatea.
Oso esperientzi interesgarria egin dute, gizartea eta eskola elkartzeko, banakako ardurak eta komunitatea (auzolana deitu genezakeena) uztartzeko. Testu osoa Googleren Dokumentuetan irakurri daiteke.
Hona hemen bere ekarpena Inmaculada Cerecedaren galderei erantzunez.