2008/03/06

Gazteak eta Telebista

Ikus Ikas saioak 1990ko uztailan bukatu zuen bere ibilbidea, Gazteak eta Telebista gaia eztabaidatzen. Hona hemen haren lekukoa:

Ikus Ikas gazteekin gaztetxean

Ikus Ikas 1989/90 kurtsoan emititu zen telesaio bat izan zen. 36 programatan gazteen gaiak jorratu zituen era zabal eta ireki batez. 16. saioan Gaztetxeen egoeraz hitzegiteko Azpeitira joan zen, bertako gazteekin hitzegitera.

2008/03/05

Jazz y Literatuta

Un vídeo con Luis Cernuda y Duke Ellington con la colaboración de vario profesores y profesoras.

Bideogile berriak ziber-espazioan

Azken asteetan esperientzi berri bat bizitzen ari naiz: Web 2.0ren ikasle berriak ekoizten hasi/ari dira ziberespazioan. Ikasten ari diren gehiena "EspacioWePersonal" izeneko blogean ikus daiteke: Webespaziora etorri berriak izan arren, kalitatezko lanak burutzen dituzte. Ikusi bestela.

ABIBIDEZ
Adibide moduan Celia Ullak egin duen bideo hau: "space invaders" izenburuarekin. Blogea bideo bat nola txertzen den ikasteko, gida hau kontsultatu dezakezu laguntza moduan. Gustatzen al zaizue?

2008/03/04

IkusIkas ikusgai

Euskal Telebistaren gazte-saio zahar bat da gaur berri.
1989-90 kurtsoan, etb-1eko saio bat egiteko aukera aparta izan nuen: Ikus Ikas telesaioa, Deliriums Tremens taldearen abesti ospetsuaren sintonia zeramana.
Urte askotan etxean gordeta eduki ondoren, blogosferan konpartitzea pentsatu dut, jende askoren lana islatzen duelako. Eta bide batez, nire unibertsitateko ikasketak aurrera ateratzeko! Zer deritzozue?

LANTALDE OSO BATEN FRUITUA
Euskal telebistaren ekoizpen bat izan zen, kurtso oso batez (36 saio). Talde oso baten fruitua izan zen saio hau:
  • Durangoko Megavideok grabatuta,
  • Iñaki Zabalak errealizatuta Miramongo lantalde tekniko osoarekin
  • Ikustek (Eduardo Barinaga eta Josi Sierra) zuzenduta eta gidoituta,
  • Delirium Tremens musika taldearen Ikusi eta Ikasi abestiaren sintoniarekin
  • Koro Lasarte gazte era umeen saioen arduradun bezala zenean, Inigo Zubizarretaren aholkularitzarekin
Hementxe duzue lan guzti horren fruitua: hasteko eta bat, Gabonetako Umeen Parkean grabatutako mahai-inguru interesgarri bat, gazteen aisialdiari buruz.


OHARRA: audioaren kalitatea eta bideoaren tamaina eta pixelizazioa VHS zinta batetik digitalizatuta daudelako dira. Gabezi hau barkatuko didazuelakoan nago, dokumentu bezala duen balioa handia delako, nire uste apalean.