2007/11/10

Wikipedia denori erantzuten

Wikipedia entziklopedia librearen sortzaileak, Jimmy Wales denori erantzuten saiatu zen. Gasteizen egon zen Zientzia Astearen hasieran, hitzaldi interesgarri bat ematen.
Bukaeran, partaide guztien galderei erantzuten saiatu zen. Besteak beste, Sergio Mongek egin zionari: zerk bultzatzen du jendea parte hartzen, errekonozimendurik ez ba dago?. Hona hemen erantzuna!


GEHIGARRIAK
Jimbo Walesek emandako erantzunen transkripzioa Google Docsen ikus dezakezu
Bideo hau YouTuben ere ikus dezakezu, Zientzia Astearen kanalaren barruan.
Google Video-n grabaketa guztiak ikusteko aukera ere baduzu
Zientzia Astea Technoratin ikusteko bete ere badago

2007/11/08

Jimmy Wales erantzuten Agirregabiriari

Mikel Agirregabiriak galdera interesgarri bat luzatu zion Jimmy Walesi Wikipedian parte hartzeari buruz. Editore bisual batez jende gehiagok hartuko luke parte? Hona hemen Entzikolpedia Librearen sortzaileak emandako erantzuna.

Zientzia Astearen bideo guztiak Googlen

Wikipedia sariak Zientziaren Astean

Zientzia Astea ospatzeko antolatu zen Wikipedia lehiaketa (Wikipedia Euskaraz blai) amaitu, epaitu eta saritu egin da.
Hona hemen sari banaketa, Arriaga Antzokian eginda, Bilboko karpa irekitzen zen egunean. Zorionak sarituei eta zorionak Euskal Wikipedia aberasten lagundu duten guztiei!

Zientzia Astearen bideo guztiak Googlen

Zientzia Asteak kanal propioa dauka

Zientzia Asteak komunikabideetan isla zabala izan du azken egunetan. Eta oihartzuna areagotzeko, hemendik aurrera bideoen "kanal propioa" izango du: YouTuben noski.
Begira hau:


Zientzia Astearen bideo guztiak Googlen.

2007/11/07

Zientzia Astearen hasiera Bilbon

Tontxu Campos, Hezkuntza Sailburua, Bilboko Arriagan egon zen, Zientzia Astearen karpa ireki zen egunean.


Zientzia Astearen bideo guztiak Googlen.

Zientzia Astearen berria etb-2an

Zientzia Astea Bilbon, Arriagako karpa da batipat.
Euskal Telebistako Teleberrian, inaguratu delaren aitzakiarekin, erreportai hau eman dut.


Zientzia Astearen bideo guztiak Googlen.

Zientziaren karpa Bilbon ireki da

Zientziaren Astean, dibulgaziorako Karpa ireki egin da azaroaren 7an. EHUko Bizkaiko Campuseko errektoreordea, Iñaki Goirizelaia, hasiera ekitaldian egon da. Esaldi xelebre batzuk irakurri ditu, denon gozamenerako. Lasai irakurri ditzakezu, Googleren dokumentuetan


Zientzia Astearen bideo guztiak Googlen.

Zientzia Astea etb-1ean berri

Euskal Telebistaren berrietan Zientzia Astearen karpa zabaldu deneko berria eman dute.
Arriaga plazan jarri diren standak eta ekintzak azaltzen dira minutu terdiko berri honetan.


OHARRA:
Zientzia Astearen bideo guztiak Googlen.

Jimmy Wales wikizaleari galdezka

Zientzia Astearen hasiera ekitaldian, Jimmy Wales hizlariari, hainbat galdera egin zioten wiki-zaleok.
Google Docsen aurkitu ditzakezu, galderak eta Jimbok emandako erantzunen transkirpzioak

2007/11/06

Lehendakaria Wikipediarekin ikasten

Zientzia Astearen irekiera ekitaldian Juan Jose Ibarretxe egon zen, beste jende askoren artean. Arabako Parke Teknologikoan egin zen ekitaldian, ikasteko asmoa adierazi zuen lehendakariak, eta elkar-lanean aritzeko gogoa ere.
Jimmy Wales mahai-kideari, ingeleraz agurtu ondoren, gure hizkuntzaren eta gure herriaren berri eman zion. Berrikuntzaz hitz egitea garrantzitsua bada, berrikuntza egitea are inportanteagoa dela azpimarratu zuen:
  • lidergoa: gugan eta proiektuan sinistu behar dugulako
  • ikusmira: nora goazen jakiteko
  • estrategia: kuantitatiboaz gain, kualitatiboa bihurtzeko
  • konpromisoa: hitzetatik ekintzetara pasatu behar dugulako
utopia pixka batez atonduta,
Hona hemen bere hitzaldia. Iraupena 7:57

Ikusi Technoratin Astearen gora beherak
Ikusi Googlen Wikipediako bideo guztiak

Jimmy Wales oso-osorik

Zientziaren Asteari hasiera emateko Jimmy Wales eman zuen hitzaldia oso-osorik ikus-entzun daiteke hemen.
Itzultzailearen hitzak Googleren dokumentuetan irakurri dezakezu ere, ulergarritasuna hobetze aldera!

Wikia eta jatetxea Jimmy Walesekin

Jimmy Walesek proeiktu berria aurkezten du: Wikia.
Eta hobeto ulertzeko, jatetxe baten adibidea jartzen du.
Ea gustatzen zaizun!

Zientzia Astea hasi da

Pedro Luis Uriarte, Innobasqueko lehendakaria mahai-buru delarik, Zientzia Asteari hasiera eman zion Juan Jose Ibarretxek, eta Jimmy Walesen hitzaldiak.
Hona hemen Uriarteren hitzak.

Jimmy Walesen proiektuak

Jimmy Wales proiektu interesgarriak ditu. Zientziaren Astea hasteko hitzaldian WIkia aurkeztu zuen.
Hona hemen bere azalpenak.

Wikia proeiktu berria

Jimmy Wales Wikipediako sortzaileak,bere proiektu berriak kontatzen dizkigu.

2007/11/05

Jimmy Wales Gasteizen

Wikipedia Entziklopedia librearen sortzailea, Jimmy Wales, Gasteizen egon da gaur, Zientzia Asteari hasiera emateko.
Bere hitzaldia, zatika antolatuta, hementxe ikusi ahal izango duzu. Eta Jimbo Walesen bideo gehiago Googlen ikusi ditzakezu.