2007/12/03

Bizitzaren alde, indarkeriaren kontra

Bizitza aurrera ateratzea lan nekagarria bezain polita da. Pertsonei kostatzen zaigu (askotxo) baina animaliei ere. Concepción Abrairak bere txakurra, Azuliñaren berri eman zidan aspaldi (Youtuben kanal propioa dauka txakurrak!). Baina oraingoan erditzearen bideoa bidali didanean, bizitzari omenaldi bat egin nahi diot.
Bizitza erditzen eta mundu honetara ekartzen ahalegin gehiago egin beharko ditugu; baina jendea hemendik eramateko, sofrimendu gehiago eragiteko, familiak apurtzeko, sentipen bortitzekin herriak eta pertsonak deskontsolatuta uzteko... gutxiago.
ZUHAITZ BAT ERORTZEN...
Sinistu nahi baduzue, Azuliña txakur-eme honi Colita erditzea zenbat kostatu zaion ikustea baino ezduzue (ordutako prozesua minutu gutxitan laburtuta dagoela ez dago esan beharrik ezba?) Instant batean, gatillo batek balari jotzeko behar dituen segunduak besterik ez dira behar, bizitza bat bertan behera uzteko.
Zuhaitz bakar batek erortzean egiten duen zarata, baso oso batek, baketsu eta geldiro hazten egiten duena baino handiagoa da. Zuhaitzak ez diezaigula baso osoa lausotu. Ezta bizitza ere!