2007/02/16

Web 2.0 bideohitzaldi fresko batean

Anibal de la Torreren bitakoran (Adelat) bideo interesgarri bat topatu dut, Web 2.0ren giltzak azaltzeko. Berak 3 azpimarratzen ditu, gatz eta piperrez. Ordu laurden batean, ingurune paregabe batean (bere etxetik bertatik) argi eta garbi azaltzen dizkigu 3 gai hauek, adibide on batzuekin:
  • RSS edo sindikazioen gaia
  • Etiketak eta folksonomiaren demokrazia
  • Erraz egitearen abantailak, zure datuak kontrolatuz.
Interesgarria da bere post originala irakurtzea ere, irakasle argia eta blogari trebea delako.
Eta testua irakurtzea lagungarri gertatzen bazaizu, jo Googleren Dokumentuetara.
Guzti honekin azken desioa: Web 2.0arekin On Egin!

2007/02/14

Recuperar el espíritu de una Educación Libre


En este vídeo, quizá poco cuidado en el texto, la forma y el formato, subyace un canto de libertad que habríamos de incorporar intensivamente a nuestra educación,...

Elearning2 bideo digitalean

Leioako Unibertsitatean ospatu den Elearning2 nazioarteko kongresuaren bideo guztiak ikusgai daude Googleren bideo zerbitzuan.
Nonbaitetik hasteko Alvaro Ramirezen bideoarekin gomendatzen dizuet, blogekin elkartzea gozagarria izan daitekeela uste duelako

Beste hitzaldi interesgarri batzuk:
Carlos Castaño Life Long Learning gaia jorratzen
Berritzegune batean SL ezartzeko proposamena
Antonio Russo e-migrazioari buruz hitzegiten

Epatopaketa Pertsona Helduen Topaketa

2007.ko Otsailaren hasiera Pertsona Helduen Prestakuntzari buruzko topaketa ospatu da. EPAko irakasle eta ikasleen lanari esker, Berritzeguneetako etapa horretako ahokularien gidaritzapean, Bilboko Ingenieritza Eskolan jardun dira bi egunez, gai nagusien inguruan eztabaidatzen. Horren fruituak eta ondorioak bideo hauetan ikus/entzun daitezke. Denak bilatzeko Googlen EPATOPAKETA etiketa erabili dezakezu. Edo/ta blogosferan ere,Technoratin adibidez.

Beste zenbait zati interesgarri:
Antolatzaileen ondorioak, Berritzegunetako Helduen etapako arduradunen ahotik
Leioako esperientzia Software Librearekin ikastetxe bat antolatzeko eta ondo funtzionatzeko.
Aguraineko Paulo Freire zirkuloko emakume baten testigantza, txapela kentzeko medukoa

2007/02/13

Telebista Interneten nola?

Proposamen berri hau ireki bezain pronto, beste toki batzutan egiten dutena ikusten hasi gara. Eta Catalunyan aurrea hartu digute, oraingoan ere. Non eta VilaWeb kazetaritza digitalean. Ikusi nola egiten dute:

Jatorrizko testuaren (catalanez) laburpen bat hemen ikus dezakezu!
Eta "VilaWeb diari elektroniko independiente" delakoaren bideo guztiak Googelen eta Youtuben

2007/02/12

Aprendiz moduan ikasten

Ikasten jarraitu behar dugula aitortu nahi dut hasteko eta bat.
Ikastun, ikasle, ikas-kin ona izan nahi nuke, ireki berri zaigun arlo zabal honetan:
  • Hezkuntza kontuetan
  • Telebista eta komunikabideen arloan
  • Blogosferan eta bere komunikazio moduetan.
Zer hobeago horretarako plan beretsuan dauden "aprendiz"-ekin elkartu, lan egin eta elkareragin.
Hona hemen adibide bat:

Hezkuntza Telebista eta Blogak

Hezkuntzan ari garen pertsona batzuk, telebista eta blogak elkarrekin egon daitezkeela uste dugu.
Horregatik, eta horretarako HezkunTB, edo Hezkuntza Telebista eta Blogak sortu dugu, elkarlanean aritzeko.
Hemen jarri nahi ditugu
  • Hezkuntza munduan sortzen diren bideoak, eskoletan egiten grabaketak
  • eskoletan ekoizten diren bideoak
  • heziketarako balio duten materialak.
Zure ekarpena ezinbestekoa da
  • iritzia ematen
  • gogoetak eginez
  • bideoak aholkatuz
  • zeure ekoizpenak eginez
Animatzen hasi zaitezen, hona hemen elearning nazioarteko kongresuan Fernando Santamariak eman zuen azalpena, bideoak egin ahal izateko Screencasting sistema erabiliz. Animo eta aurrera!