2008/04/25

Berrikuntza egiteko telebista behar

Euskadin berrikuntza puri-purian dago: 2.008 izendatu dute helburu horren aldeko urtea.
Eta zein izango da bide garratzitsu bat? Telebista bat martxan jartzea!
Begira bestela toki hau: Euskadi Innova programaren ekintza garrantzitsu bat da.

IDEIA BIKAINA!
Bi puntu positibo oso garrantzitsu ikusi ditut, toki horretan ongi uztartuta:
  1. berritzaileek lehen pertsonan hitzegiten dute, eta beraien aurpegiak, ahotsak eta adierazpenak ikus/entzun ditzakegu
  2. adibide eredugarriak azaltzen dira, nondik joan daitekeen erakusteko.
Hori gutxi balitz, umore toke bat ere aurkitzen dugu, Vaya Semanitako aktoreekin eginda.
Ongi etorria izan dadila berrikuntza, komunikazioaren mundura ere!

GOMENDIO BAT
Ez dakit kasu egingo didaten, baina nik ideia bat gomendatuko nieke:
dauzkaten bideoak beste toki batzutan "enbebitu" ahal izatea. Seguru batek baino gehiagok sartuko genituzkela gure blogetan bideren bat edo beste. Denborak esango!

No hay comentarios: