Mostrando entradas con la etiqueta arte. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta arte. Mostrar todas las entradas

2008/05/20

Saioa Etxebarria Camargon

Saioa Etxebarria, eitbko grafismo saileko artistak Camargon erakutsi du "A-tik B-ra" multimedia instalazioa. Koldo Etxebarriaren lankidea, eta erakusketa areto honetan lagun ere izan da Saioa oraingoan. Versión 2.1 izeneko erakusketan aprte hartu du, Camargo herriko La Vidriera kultur gunean. Bere lanaren zergatiak eta giltzak azaltzen dizkigu bideo honetan.

2008/05/19

Koldo Etxebarria Camargon ikusgai

Santander ondoko Camargo herrian, Koldo Etxebarria ikusgai dago.
Version 2.1 ekintzaren barruan, ziber-artearen erakusketan Koldoren lanak toki berezia dauka. Bideo honetan bere hitzetan entzun dezakegu zergatik aurkezten duen "La Belleza del Ser" izeneko irudi bikoitza.

2008/03/13

Koldo Etxebarria elkarrizketan Vortex saioan

Koldo Etxebarria margolaria Vortex telebista-saioan.

2007/12/15

Arte Ederrak Zientzia Astean

Leioako Arte Ederretako Fakultateak bere lekutxoa izan du Zientzia Astean:
  • Julian Irujo
  • Santiago Ortega eta
  • Fernando Mardones
irakasleekin hitz egin dugu standaren gakoa ezagutzeko. Sekretu guztiak kontatu dizkigute.
Gaiari buruz bideo eta informazio gehiago ikusi dezakezu Zientzia Astearen blogean.

2007/09/20

Koldo Etxebarria eitbkultura saioan

Euskal Telebistako eitbkultura saioan Koldo Etxebarriaren erreportai hau emititu zuten.
El Silencio Habitado erakusketa ireki zenean grabatu eta egun gutxira emititu zuten. Oso ondo laburtzen du Koldoren ideiak eta lanak.

2007/09/18

Koldo Etxebarriaren ixiltasuna

Koldo Etxebarria artista bat da:
  • bai etbrako diseinu elektronikoak egiten
  • bai kuadroak marrazten eta margotzen.
2007ko ekaina eta uztailean, toki paregabea den Bizkaiko Abokatuen egoitzan "El silencio habitado" izeneko erakusketa bat egin zuen Koldok.
Eta berarekin hitzegiteko aukera izan genuen:
  • arteaz,
  • estetikaz,
  • teknologiaz...
Hona hemen erakusketaren esanahia, bi minututan laburtuta