2007/02/12

Hezkuntza Telebista eta Blogak

Hezkuntzan ari garen pertsona batzuk, telebista eta blogak elkarrekin egon daitezkeela uste dugu.
Horregatik, eta horretarako HezkunTB, edo Hezkuntza Telebista eta Blogak sortu dugu, elkarlanean aritzeko.
Hemen jarri nahi ditugu
  • Hezkuntza munduan sortzen diren bideoak, eskoletan egiten grabaketak
  • eskoletan ekoizten diren bideoak
  • heziketarako balio duten materialak.
Zure ekarpena ezinbestekoa da
  • iritzia ematen
  • gogoetak eginez
  • bideoak aholkatuz
  • zeure ekoizpenak eginez
Animatzen hasi zaitezen, hona hemen elearning nazioarteko kongresuan Fernando Santamariak eman zuen azalpena, bideoak egin ahal izateko Screencasting sistema erabiliz. Animo eta aurrera!

No hay comentarios: