
Uda uzta biltzeko garaia denez, ekaina ere fruituak hartzeko eta dastatzeko momentua da.
Eikasi plataforman aurtengo emaitzak biltzen ari gara, eta zoriontzeko modukoak direla esan daiteke: zoriontzeko ikasleak, zoriontzeko irakasleak eta teletutoreak ere bai!
Begira bestela datuok:
- berrehun ikasletik gora izan dira ikastetxe publikoetatik matrikulatuta, hamar institutu ezberdinetatik; (1500 ikasle g.g.b. sare guztiak kontatuta)
- ikasle gehienek nota onarekin bukatu dute Moodle erabiltzen duen plataforman
- arrakasta handia izan du ikasteko modu honek, ehuneko 95,95ak gainditu duelako
- datorren kurtsorako deialdia zabalik dago, ikastetxe publikoetako ikasleek zazpi irakasgai telematiko hauetan izena emateko (ekainaren 21ean aurre-matrikula egiteko epea bukatzen da; eta irailaren 15ean behin betikoa)

No hay comentarios:
Publicar un comentario