2007/07/02

Jordi Adell etorkizunaz & erronketaz hitz egiten

Jordi Adell, UJIren CENTeko zuzendaria, Ainhoa Ezeizarekin solasean egon da, Moodle Moot ekitaldien egunean. EHUko irakasleak, unibertsitateak dituen erronkak eta aukeretaz galdetzen dio Castellongo irakasleari.
Jordi 5 minututan Internetekiko harremanak eta ahalbideratuko dituen aukerak azaltzen ditu:
  • Flickr argazkien inguruan komunitateak sortzeko tresna dela uste du
  • Wikipedia esate baterako crowd sourcing bezala azaltzen du: jendeak tresna kultural interesgarriak sortu ditzakeela baieztatzen du, denon artean zertxobait jarrita.
Gauza publikoak eta pribatuen arteko uztarketan sinisten du Jordik, irakasle askori beldura azalduko zaiela, klasean egiten dituzten gauzak "kanpoan" ikusiko direlaz ohartzen direnean.

No hay comentarios: