2007/04/18

Bideotan azpitituluak jartzen ...

Klaseetarako Youtube edota Google Video weborrialdetako bideoak sarritan erabiltzen ditut -gehienetan pelikula zatiak eta abestiak ingelesez. Orain arte azpitituluak jartzeko Subtitle Workshop eta Virtualdub programak erabili ditut. Erreminta hauek bere eginbeharrak ondo bete arren, prozesua nahiko geldoa eta korapilatsua da: bideo deskargatu, azpitituluak sortu, bideo eta tituluak lotu, bideoren errenderizazioa egin eta berriro bideoa kargatu egin behar da. Hau dena errazteko Internet sarean bi aplikazio aparteakoak topatu ditut: BubblePLY eta Mojiti. Bideoa deskargatu barik -bere URL jakin behar da soilik- azpitituluak eta mota askotako testu eta oharrak gehitu daitezke. Azken urratsean weborrialde edota blog batean bideo embed jartzeko kodea sortzen dute. Oso interesgarria iruditzen zait, batez ere hizkuntza arlotan.
Bere erabilera oso erraza da, bideo honetan ikus daitekenez.

1 comentario:

Josi Sierra dijo...

Oso ideia ona da Norberto! Aspaldi nuen bideoak honela aberasteko gogoa, eta orain, zure azalpenekin xamurragoa izango delakoan nago: eskerrik asko. Segi horrela lagun!