2009/06/24

Gerra Zibilaren une garrantzitsuak

Udaberri Galdua blogean, Gerra Zibilaren unerik garrantzitsuenak bost bideo interesgarritan banatuta ikusi ditugu (testu osoaren transkripzioa ere badago eskuragarri):
1) Gerra hasi baino lehenagoko giroa: 30eko hamarkadan egon ziren mugimenduak, gertakari nagusiak eta aurrerapen sozio-politikoak

2) Militarrak altxatu zirenetik jaurlaritza osatu arte, hau da 1937ko uda, Gerra Zibila hasi zenean.

3) Konzentrazio gobernua osotu zenetik martxoaren bukaera arte, negu luze eta ospela izan zena: euskal boterea antolatzen saiatzen zen artean, defentsa prestatu eta gerraren beharizanei erantzun behar zuen

4) Ipar aldeko frontearen erasoa, hau da Udaberri Galdua deitu daitekeena, martxoaren 30etik ekainaren 19ra, nafar txapelgorriak eta Francoren tropak italiarren laguntzarekin Bilbora sartu ziren arte.

5) Azken mugimenduak eta elkarrizketak, Santoñako ituna adostu (eta ez bete) arte.

2009/06/23

2009/06/19

1937ko Udaberria

Gerra Zibilean Frente Norte delakoaren erasoa, Udaberriarekin batera hasi zen. Eta Ekainaren 19an, Bilbo erori zenean, bukatu egin zen Euskal Herriaren lehen botere modernoaren adierazpen demokratikoarekin.
Nolabait udaberri galdu bat izan zela esan daiteke: pertsona askorentzat, famili askorentzat, herri askorentzat...
Joseba Agirreazkuenagak, Udaberri Galdua blogean argitaratu duten bideoan, ederki laburtzen du, sei minututan, zer gertatu zen orduan.

Azalpen historikoa gerra aurretik

Udaberri Galdua blogean azalpen historiko interesgarri bat argitaratu dute: Gerra Zibilaren aurretik gauzak nola zeuden eta giro politikoa zein zen. Azalpena Joseba Agirreazkuenagak ematen du, EHUko Historia Garaikidearen irakasleak.

2009/06/18

Udaberri Galdua bunkerretik ateratzen da

ETB3ko NickdutNik saioan Udaberri Galdua proiektuari buruz erreportai bat egin (eta eman) dute. Oroimen historikoa berreskuratzeko proiektu pedagogiko honi buruz sakontzeko Josi Sierra irakaslea elkarrizketatu dute.
1936an Euzko Jaurlaritza egon zeneko egoitzan grabatu zuten bideoa, behekaldean zegoen bunkerrean hain zuzen ere (gaur egun anbigu bat bihurtuta dagoena). Horregatik esan daiteke, Udaberri Galdua bunker hartatik atera dela; eta orain denon eskura dago proposamen didaktiko honek zertan datzan jakitea.
Hamar minututan sekretu guztiak kontatu ditu Josik; ikusi bestela...

2009/06/12

Olinpiada matematikoa

Eduardo Chillida olinpiada matematikoaren zazpigarren edizioaren sariak banatu dira 2009ko ekainaren 3an.
Isabel Celaak, Hezkuntza sailburuak, saritutakoak eta euren familiak, eta nola ez, irakasleak ere, animatu zituen, matimatiken bitartez, ezagutza sakontzeko eta konpartitzeko. Hona hemen ekitaldiaren bideo-laburpena: Beethovenen bostgarren sinfoniaren martxarekin. Iraupena: 7 min.

2009/06/11

Imanol Ortiz de Zarate Eibarkoa

Udaberri Galdua blogean, beste istori berri bat argitaratu dute: Imanol Ortiz de Zarate Eibarko semearena. Bere borondatez gudari joan zen 16 urtekin, Elgetako frontera. Umorez eta adorez gogoratzen ditu orduko bizipenak. Eta eibarko euskara jatorrean hitz eginez.