2007/04/26

Gernikako bonbaketaren LXX. urtemuga

Gaur 2007.ko Apirilaren 26an 70 urte betetzen dira "Legion Condor"-ek Gernika hiria bonbardatu zuenetik. CEPA GERNIKA-LUMO HHI ikastetxea egun hori gomutarazteko -Gernika Gogoratuz elkartearen eskutik- Gernikako Bakearen Museoa bisitatu dugu eta bonbaketan bizirik geldituekin solasaldian egon gara. Museoaren bisitaldia oso interesgarria eta atsegina izan arren, hondamena eta zitalkeria jasan izan behar zuten lekuko zuzenen ahotsetik bere testigantza entzutea hunkigarria izan da.

Arrasaten ere bakea ta etikaren alde

Nerea, Arrasateko langile konprometitua, Arantzazun egon da, Baketiken ikastaroa egiten.
Ikuspegi globala euki behar dela defendatzen du, bizitzan gauza asko ikasi behar direlako.

Ekarpen indartsua gogoeta egiteko

Bilboko Lujan, emakume indartsua bezain argia, Gatazken lantze etikoaz gogoeta egiten du.

2007/04/25

Gauzak birplanteatzeko aukera

Jaione, Irungo emakume ausarta, gauzak birplanteatzeko modua dagoela defendatzen du. Arantzazuko Baketik eskolan egon ondoren, maila pertsonalean eta gizartean ere, oztopoak mantendu eta areagotzeko, gatazka guztietan, hari batzuk direla uste du. Atzean interesak daudela sumatzen du, eta zeintzuk diren ezagutzea beharrezkoa da bere ustez. Euskaldunak ere zenbait konflikto elikatzen dugula aitortzen du. Ikusi eta komentatu. Iraupena: 2:46

Arrasatetik bake bila

Oscar, Arrasateko langile animatua, Arantzazuraino igo da bake bila.
Hona hemen bere gogoetak.

2007/04/24

Nafarroa ere bake bila

Eduardo, Iruñako publizista hau, Baketik zentroaren ikastarora etorri da.
Lehendabizi Arantzazuko bakea aurkitu du; ondoren bere barruko onena bilatzen saiatu da.
Eta bukatzeko jende guztiari gomendatzen dio honelako ikastaro bat egitea. Gehiago eskatu daiteke?

Emakumeen ekarpena bakearen eraikuntzan

Make Irigoien ere Arantzazun egon da "Gatazken elaborazio etikoaz" ikasten. Eta geure barruan daukagun hoberena begiratzea eta ateratzea bultzatu nahi du. Horrekin batera, emakumeen ekarpenak aipatzea ere egokia ikusten du.

Generoaren gatazka elaboratu daiteke

Marisa Otadui "Gatazken elaborazio etikoaren" bidetik, generoarena ere landu daitekeela uste du. Baketik zentroak Arantzazun egindako ikastaroaren alderin gordinenak nabaritzen ditu irakasle honek. Eta denon artean zertxobait egitea proposatzen du.

2007/04/23

Gatazkak lantzeko aukerak zabaldu

Carmen Biain Arantzazuko Baketik eskolan egon da. Gatazkak lantzeko modu etikoaz gogeta eginez, hezkuntzan duen garrantzia aipatzen du, pertsonal mailan eta profesionalean ere.
Lagungarri bezala:
  • buruan duzun nahastea sistematikoki eta antolatuta lantzea komenigarria dela uste du, gatazkak klabe batzuekin aztertuz.
  • eta aukerak zabalduz, blokeoak ireki daitezkeela ere uste du Carmenek.
Bi minututan laburpen mamitsua eskaintzen digu Mallabiko irakasle honek.

Liburu ireki bat bezala hitzeginez bakeari buruz

Gabi Pinter, Donostiako lagun zintzo bat, Arantzazuko Baketik zentroan egon da. Era osasuntsu batean gatazkak elaboratu nahi ditu: Euskadikoa eta norbere bizitzakoa.
Bere hitzak, Carmen Biainen galderei erantzunez hartu ditut, beste jendeari ere kontagiatzeko asmoarekin.