Mostrando entradas con la etiqueta gasteiz. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta gasteiz. Mostrar todas las entradas

2009/06/12

Olinpiada matematikoa

Eduardo Chillida olinpiada matematikoaren zazpigarren edizioaren sariak banatu dira 2009ko ekainaren 3an.
Isabel Celaak, Hezkuntza sailburuak, saritutakoak eta euren familiak, eta nola ez, irakasleak ere, animatu zituen, matimatiken bitartez, ezagutza sakontzeko eta konpartitzeko. Hona hemen ekitaldiaren bideo-laburpena: Beethovenen bostgarren sinfoniaren martxarekin. Iraupena: 7 min.

2009/06/05

Maria Fuertes Barakaldokoa

Maria Fuertes Arenal Barakaldoko N.S. Begoña ikastetxeko ikasle fina da, matematiketan batipat. Eduardo Chillidaren zazpigarren olinpiada matematikoan saritua izan denez, Gasteizen egon da animoak eta opariak jasotzen. Ondoren bere amarekin solasean aritu da, sentipenak eta bizipenak gogoratzen.

Patricia Bilboko Berrio-Otxoakoa

Patricia Peña Torre ikasle fina da, matematiketan batipat. Bere aitarekin solasean grabatu dugu, Eduardo Chillida artistaren izena daraman zazpigarren olinpiadan. Aurtengo hamabi saridunei Ekainaren 3an eman zizkioten animoak eta opariak. Hona ehmen Patriciaren hitzak.

2009/06/04

Ibai Genua Gamio Donostikoa

Ibai Genua Gamio mutil gazte bat da, Donostiko Usandizaga-Peñaflorida Institutuan ikasten duena. Ikasle fina da, matematikan baitpat. Horregatik irabazi du Euskadiko 7. olinpiada matematikoa. Saria jaso ondoren Jose Manuel Lopez Irastorza matematikako aholkulariarekin hitz egin du.

Jon Kepa Beasaingoa

Jon Kepa Oria Urbina Beasaingo Loinazpe institutuko ikasle fina da. Eduardo Chillidaren izena daraman 7. olinpiada matematikoan sarituetariko bat izan da. Bere amak elkarrizketatu du sari banaketa ekitandian. Begira zer diotson bere amari!

2008/09/15

Politika 2.0 Gasteizen

Gasteizko Legebiltzarrean politika egiteko modu berri batez aritu dira Irailaren 13an (laburpen bat Komunika blogean ikus dezakezu).
Politika 2.0 ekitaldia topaketa ospatu da, komunikazioa beste modu batez egin daitekeela adierazteko, politika munduan ere.
Euskal Telebistako Gaur Egun saioan berria honela laburtu dute bi minututan.

2007/11/17

Jimmy Walesen konfiantza jendearengan

Jimmy Wales Gasteizen egon zenean (2.007.11.05ean) wikizale askorekin elkartu ginen. Wikipedian izendaezina esaten dioten arren (Yrthinnd ezizena erabiltzen duelako) Roberto oso argia izan da: "Jimbok ez du sortu lanabes bat bandalismoa egiteko; berak konfiantza du jendearengan". Entzun bere hitzak!