2007/03/31

Paulo Freire Barcelonan

Paulo Freire Bartzelonan egon zen 1994.urtea, Naziorateko Kongresu batean: "Nuevas Perspectivas cíticas en educación" zuen izenburua.
Hementxe dugu aukera paregabea bere hitzaldi osoa entzuteko, Bartzelonako Unibertsitateko CREAko jendeari esker.

2007/03/29

Hazkunde morala hezi egiten da

Manuel Segura bere ereduaren azalpenean (MCS edo giza-gaitasunen eredua) moralaren hazkundea azaltzen digu.
3 ikuspegi osagarri azaltzen dizkigu:
  • erlijoarena
  • arrazoiarena (arrazionalista)
  • Piaget eta Kohlbergen estadio moralena.
Jarraian banan banan garatzen ditu, adibideak emanez:
  1. heteronomia
  2. norberekeriarena (egoismo mutio delakoa)
  3. pertsonen arteko espektatibena
  4. ardura eta konpromisoa
  5. denok dute eskubidea
  6. denok gara berdinak edo nebarrebak
Bukatzeko berri on bat ematen digu: "ikasleak lagundu ditzakegu hazkunde moral honetan hobetzen eta hazten". Bideo guztiak ikusteko sakatu MCS etiketa.

Ikusi dezakezu post honen erreferentzia Docencia atarian, eta zeure botoa eman, ondo baderitsozu!

2007/03/28

Barakaldoko eskolagabetzea gutxitzen

Kandi Hernandez, Barakaldoko Berritzeguneko zuzendaria,Hezkuntzarako Eskubidea bermatzeko Programan parte hartu ohi du. Martxoaren 19an ospatutako jardunaldian, akordioaren jarraipenerako mahaian egon da, datuak emanez. Hona hemen bere hitzaldia.

Gizartekintza hezkuntzarako eskubidea bermatzen

Bizkaiko Foru Aldundiaren Gizartekintza saila hezkuntzarako eskubidea bermatzearen programan parte hartzen du. Alazne Madinabeitiak Bidebarreitan ospatu den "Eskolagabetzea eta eskolara ez agertzea ezabatzea" programaren barruan parte hartu du, akordiaoren jarraipenaren datuak azalduz. Billbon 2007.03.19an ospatutako jardunaldian.

2007/03/27

Absentismoari aurre egiten Portugaletetik ere

Javier Ruiz, Portugaleteko udaletxeko arduraduna, Absentismoari aurre egiteko protokoloaz hitzegiten du.
Elkarlanean aritu dira:
  • Eudel eta Bilboko Udala
  • Diputazioaren gizarte ekintza
  • Hezkuntza saila eta Barakaldoko Berritzegunea.

Pignataro galderei erantzuten

Francesco Pignataro Absentismo Eskolarraren jardunaldian egindako galderei erantzuten die. Caltagironeko alkatea, eta bertako institutuko zuzendaria denak, bi gai jorratzen ditu:
  • nola egin behar den lan koordinaturik komunitate mailan eta
  • eskoletan emotibitatea nola landu daitekeen

Zuzendari eta alkate hizlaria

Caltagironeko Institutuko zuzendaria, eta gainera hiriko alkatea den Francesco Pignataro hizlari dugu bideo honetan.
Bidebarreitan ospatu ziren jardunaldietan luze eta mintzatu zen eskolan inor piper egin ez dezan.
Hementxe duzu bere hitzaldi osoa. Italieraz dago, baina laster bere testua gainidatzia agertzeko asmoa dugu.