2007/05/17

Gemma Lluch literaturaz

Valenciako Unibertsitateko irakaslea den Gemma Lluch, aurtengo Getxolinguae jardunaldietan egon da, "Gazteen literaturaz eta periferiako beste narratibetaz" hitzegiten. Bere hitzaldiaren hasieran, 20 minutu inguru eman ditu, "jakintza iturriak" aztertzen: ze liburu irakurri dituen eta zergatik azalduz. Berak esan duen bezala, "aipamenak egiten ikasi behar da". Jakituria Interneten dago, baina norbaitek jarri du, norbaitek esan du, norbaitek penstsatu du... eta bakoitzari zor zaiona eman behar zaio. Iraupena 20:51

2007/05/16

Unai Elorriaga literaturaren irakaskuntzaz

Una Elorriaga, idazle ospetsua, Getxolinguaeko irekiera ekitaldian izan da.
XXI. mendeko literaturaren irakaskuntzaz gogoeta egin du bere oroimen eta bizipen pertsonalak kontantuz.
Berri hau zabaldu dezakezu Zabaldu.com atarian.

Getxolinguaeren hasiera Agirrezabalarekin

Juanjo Agirrezabala, Hezkuntza Berriztatzeko zuzendaria, izan da Getxolinguae 2007 jardunaldietako irekiera hitzaldia eman duen agintaria.

Getxolinguaeren irekiera Zarraoarekin

Getxolinguaeren irekiera ekitaldia, Getxoko alkateak egin du. Iñaki Zarraoa, udalburua ezezik, bertoko institutuko irakasle ohia ere bada. Jardunaldietako irakas-kide guztiei ongi etorria eman die.

Getxolinguae hasi da Unai Elorriagarekin


Aurtengo Getxolinguae, B07ak antolatutako "Literatura Hezkuntza XXI. mendeko ikasgeletan" hasi egin da.
Agintarien sarreraren ondoren, Unai Elorriaga izan da hizlari.
Kontu kontari, bere institutuko denborako klaseak gogoratu ditu, istorioz eta gertakizunez beterik. Tarteka martekoa, datozen belaunaldietarako proposamenak eginez: Nola izan daitezke gaur egungo gazteen klaseak, baldin eta literatura maite dezaten nahi badugu?
Argazki gehiago aurkitu ditzakezu Flickr-en edo jarraitu Technoratin Getxolinguae etiketa.

2007/05/15

Genero bortizkeria Elena Duquerekin

Elena Duque Bartzelonako Unibertsitateko irakasleak, Generoari lotutako biolentziaz hitzegiten digu. CREA kolektiboko partaide honek, egin duen ikerketaren giltzak azaltzen dizkigu eta heziketarako irizpide batzuk ere proposatzen ditu, genero bortizkeria gutxitze aldera.