2007/03/01

HezkunTB logotipo bila

Hezkuntza Telebista & Blogak irudi baten bila dabil.
Proeiktu kolektibo bat izanik, lortu, sortu & eraiki nahi dugun irudia, denon artean egin nahi genuke.
Hasteko zirriborro pare bat sortu ditu Josik, eta Flickrren daude ikusgai.
Hasteko eta bat, hemen daude BI

Begiratu, kritukatu, komentatu... eta hobeagorik asmatzen baduzu, ESAN!

Laster arte HezkunTBzale guztioi!

Geure ondarea Gernikan

Bizkaiera geure ondarea jardunaldiak bideoak ikusgai daude Google Bideoen zerbitzariak.
2001.ko martiaren 19 eta 20an ospatutako hitzaldi eta mahainguruak dira, bizkaitarrok daukagun altxoarrari buruz.

2007/02/27

ZENBAT URTEREKIN ARGAZKILARIA IZANGO NAIZ?

Ikusi nahi baduzue 4 eta 5 urteko ikasleek argazki makina digitala erabiltzeko jorratzen dituzten lehenengo urratsak egin klik hemen.
Urratsez urrats, ikasleek kamarari bildurra kenduko diote, azkenik, bestelako baliabide bat bezala hartuko dutelarik...
Emaitzak, etorkizunaren hurrengo orrialdean....(jarrituko)

2007/02/26

IPUIN BATEN IPUINA


....ERA LABURREAN ESANDA
Getxoko Geroa Ikastolako Blogean, ipuingintzaren inguruan interesik baduzue, unitate txiki bat aurkitu ahal izango duzue. Unitate hau hiru saiotan oinarriturik dago eta umea, bere adinaren arabera, protagonista izan dadin lortu nahi du. Emaitza bideo batean argitaratzen da.

argazkia
Ikusi kontakizunaren bertsio osoago bat hemen, ACEXen blogean!