Mostrando entradas con la etiqueta bizkaia. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta bizkaia. Mostrar todas las entradas

2009/06/19

1937ko Udaberria

Gerra Zibilean Frente Norte delakoaren erasoa, Udaberriarekin batera hasi zen. Eta Ekainaren 19an, Bilbo erori zenean, bukatu egin zen Euskal Herriaren lehen botere modernoaren adierazpen demokratikoarekin.
Nolabait udaberri galdu bat izan zela esan daiteke: pertsona askorentzat, famili askorentzat, herri askorentzat...
Joseba Agirreazkuenagak, Udaberri Galdua blogean argitaratu duten bideoan, ederki laburtzen du, sei minututan, zer gertatu zen orduan.

2009/06/08

Gregorio Etxebarria Leioakoa

Udaberri Galdua blogean Gregorio Etxebarriaren istorioa argitaratu dute. Mendibile auzoan jaio zen 1915 urtean. Baserrian laguntzen zuen eskolatik irten ondoren eta nahiko lana ematen zizikioten ortuko zereginak: artoa, belarra... Gerra Zibila hasi zenean Gorbeira joan zen bolondres bezala, Euskadi defendatzeko... eskopeta batekin! Iraupena: 4 min

2009/05/27

Txomin Artetxe Udaberri Galdua blogean

Udaberri Galdua blogean bideo berri bat argitaratu dute, bizkaiera garbian: Txomin Artetxerena.
Txomin Arratiako Arantzazun jaio zen, Olarre auzoan, Katikene baserrian. 1935ean soldadutza egitera joan zen Zeutara. Eta lizenziatzeko puntuan zegoenean... Franco azaldu zen hidroabioan, ejerzito guztiei aginduak emateko: gerra zibilak harrapatu zuen Txomin bete-betean.
Entzun egin behar da Txominen istorioa, bere bizitza zein gogorra izan zen jakiteko.

2008/12/12

Atletismoa kirol garrantzitsua

Neskak eta mutilak, kirola ikasten dute atletismo frogetan. Galdakaoko Atletismo taldeak Bizkaiko eskolen arteko lehiaketetan parte hartzen du.