Mostrando entradas con la etiqueta euskara. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta euskara. Mostrar todas las entradas

2010/01/04

Euskaljakintzaren ekarpena

Maite Goñiren ekimenak oparoak bezain ikusgarriak dira.
Ordiziako ikastolan egiten ari diren berrikuntzen artean, Gaurko Hitza delakoa dago.
Egunero hitz bat azaleratu eta proposatzeaz gain, bideoak ere egiten hasiak dira azalpen zehatzagoak emateko.
Adibide bezala harrespil edo kromletx hitza dugu.

harrespil from Maite Goñi on Vimeo.

iz. (neol.) Neolito aroko hileta-oroigarria, lurrean gune biribil bat mugatzen duten iruinarriz osatua. (Harluxet Hiztegi entziklopedikoa)

2009/07/08

Txanton Piperri Zeanuriko erara

Floren Uriartek Txanton Piperri abestiaren bertsio berezi bat kantatzen du Udaberri Galdua blogean: Zeanuriko erara. Euskara jatorrean, Arratiako berbeteari egokituta.
Gerra Zibilaren lekukoengandik jasotako abestien artean, gaurkoan Ipinako baserri batean, lanak egin bitartean, goseari "engañetako" kantatzen zutena entzun daiteke. Iraupena: 3:48

GEHIAGO JAKITEKO/EGITEKO

2009/06/11

Imanol Ortiz de Zarate Eibarkoa

Udaberri Galdua blogean, beste istori berri bat argitaratu dute: Imanol Ortiz de Zarate Eibarko semearena. Bere borondatez gudari joan zen 16 urtekin, Elgetako frontera. Umorez eta adorez gogoratzen ditu orduko bizipenak. Eta eibarko euskara jatorrean hitz eginez.

2008/03/04

IkusIkas ikusgai

Euskal Telebistaren gazte-saio zahar bat da gaur berri.
1989-90 kurtsoan, etb-1eko saio bat egiteko aukera aparta izan nuen: Ikus Ikas telesaioa, Deliriums Tremens taldearen abesti ospetsuaren sintonia zeramana.
Urte askotan etxean gordeta eduki ondoren, blogosferan konpartitzea pentsatu dut, jende askoren lana islatzen duelako. Eta bide batez, nire unibertsitateko ikasketak aurrera ateratzeko! Zer deritzozue?

LANTALDE OSO BATEN FRUITUA
Euskal telebistaren ekoizpen bat izan zen, kurtso oso batez (36 saio). Talde oso baten fruitua izan zen saio hau:
  • Durangoko Megavideok grabatuta,
  • Iñaki Zabalak errealizatuta Miramongo lantalde tekniko osoarekin
  • Ikustek (Eduardo Barinaga eta Josi Sierra) zuzenduta eta gidoituta,
  • Delirium Tremens musika taldearen Ikusi eta Ikasi abestiaren sintoniarekin
  • Koro Lasarte gazte era umeen saioen arduradun bezala zenean, Inigo Zubizarretaren aholkularitzarekin
Hementxe duzue lan guzti horren fruitua: hasteko eta bat, Gabonetako Umeen Parkean grabatutako mahai-inguru interesgarri bat, gazteen aisialdiari buruz.


OHARRA: audioaren kalitatea eta bideoaren tamaina eta pixelizazioa VHS zinta batetik digitalizatuta daudelako dira. Gabezi hau barkatuko didazuelakoan nago, dokumentu bezala duen balioa handia delako, nire uste apalean.

2007/06/08

BHINEBI esperientzia Getxolinguaen

Ibone Amorrortuk eta Mari Mertxe Basterretxeak BHINEBIren esperientzia aurkezten dute, Getxolinguaeko arratsaldeko ekitaldian.

2007/05/28

Joxe Aranzabal jakintzari buruz

2.007 urteko Informatikai Euskaldunen Bileran, Faroko zaindaria den Joxe Aranzabalekin hitz egiteko parada izan dugu, Alberto Agirreazaldegiren eskutik. Beste gai batzuen artean:
  • Hezkuntzaz eta Unibertsitateaz
  • Ezagutza eta jakintzari buruz
  • Ikasleak eta irakasleak
  • nola aritu elkarlanean
Gai guzti hauetaz iritzi argia bezain konprometitua eman digu.

2007/05/16

Unai Elorriaga literaturaren irakaskuntzaz

Una Elorriaga, idazle ospetsua, Getxolinguaeko irekiera ekitaldian izan da.
XXI. mendeko literaturaren irakaskuntzaz gogoeta egin du bere oroimen eta bizipen pertsonalak kontantuz.
Berri hau zabaldu dezakezu Zabaldu.com atarian.

Getxolinguaeren hasiera Agirrezabalarekin

Juanjo Agirrezabala, Hezkuntza Berriztatzeko zuzendaria, izan da Getxolinguae 2007 jardunaldietako irekiera hitzaldia eman duen agintaria.

Getxolinguaeren irekiera Zarraoarekin

Getxolinguaeren irekiera ekitaldia, Getxoko alkateak egin du. Iñaki Zarraoa, udalburua ezezik, bertoko institutuko irakasle ohia ere bada. Jardunaldietako irakas-kide guztiei ongi etorria eman die.

2007/05/11

Euskararen erronkak interneten

Iratxe Esnaolak, Informatikari Euskaldunen 6. Bilkuran, "zortzigarren lurraldean" Euskarak eta Euskal Herriak dituen erronkak azaltzen ditu. EH20 ekimenaren gakoak zehazten dizkigu labur eta argi.
Berri hau Zabaldu.com atarian mugitu eta zabaldu dezakezu.