2007/09/14

Galdakaoko jai egunean, galdakotar bideoak ikusgai

Irailaren 14a, Galdakaoko jai nagusiaren eguna da: Gurutze deunaren eguna ospatzen dutelako.
Eta egun ona da gogoratzeko, zein lan interesgarria ari diren egiten, bideo digitalari esker, Web 2.0ren tresnak erabiliz: Galdakotar bloga (ostatuta Blogari.net atarian duelarik).
Lan horren adibide bat, gaurko egunez argitaratutako bideoa: ume baten begietatik nola ikusten ziren Gernika bonbardatu zuten hegazkinak.
Victor Bengoetxea da kontalaria, gerra denboran 12 urte zituela. Bere hitzetan "Alemaniar hegazkin astunak bere sabeleko karga bota ondoren, Erletxetaraino etorten ziren buelta emateko: kearen keaz, bisibilidaderik ere ez eukielako!

2007/09/13

Sergio Mongeren tesia zuzentzen

Joxerra Garzia, EHUko irakaslea, duela gutxi arte, Sergio Mongeren tesia zuzentzen ibili da. Sergiok egin duen lanean, "La escuela Vasca ante el cambio Tecnologico", zuzendari bezala egon da Garzia irakaslea; eta oso ondo ezagutzen ditu, bere edukia, puntu gordinak eta iritziak.
Horregatik eskatu diogu galdera honi erantzutea:
zein da IKTen egoera eskoletan?
Hona hemen bere erantzuna, minutu baten laburtuta!

2007/09/10

Sergio Mongeren tesiaz Deian

Sergio Monge EHUko ikasle-irakaslea da:
  • duela gutxi arte ikasle fin eta ikertzaile bezala aritu da Kazetaritza Fakultatean
  • irakasle baten ordezkapena egiten publizitate sailean dabil orain klaseak ematen
Baina bere meriturik handiena, Hezkuntza sistemari buruz egin duen ikerketa da: bere tesia 2007ko iraulan aurkeztu ko du. Izenburu honen azpian aritu da lanean: "La escuela vasca ante el cambio tecnológico (1999-2004)"
Hori dela-ta Deian elkarrizketa bat egin diote. (Argazki hau Angel Ruiz de Azuak egin diona da, artikuluan agertzeko)
Eta zenbait iritzi interesgarri eman ditu, bere ikerketan oinarrituta. Zorionak Sergio!
Nabaritzeko modukoak hauexek dira (nire ustez):
  • IKTen konpetentzia beharrezkoa dela uste du, baina zortzigarrena bezala, baizik eta beste zazpirekin integratuta.
  • IKTak eskolan sartu dira, baina irakasteko eta ikasteko modua ez da aldatu!
  • Aldaketen aurrean eskola berdin gelditzen bada, baliorik gabeko erakunde zaharkitua bihurtu daiteke.
  • Batez ere programak erabiltzen ikasten da Informatikarekin; informazioa bilatzea eta kritikoki aukeratzea garrantzitsuagoa dela uste du
Berri hau interesgarria ikusten baduzu, Zabaldu.com atarian mugitu dezakezu