Irailaren 14a, Galdakaoko jai nagusiaren eguna da: Gurutze deunaren eguna ospatzen dutelako.
Eta egun ona da gogoratzeko, zein lan interesgarria ari diren egiten, bideo digitalari esker, Web 2.0ren tresnak erabiliz: Galdakotar bloga (ostatuta Blogari.net atarian duelarik).
Lan horren adibide bat, gaurko egunez argitaratutako bideoa: ume baten begietatik nola ikusten ziren Gernika bonbardatu zuten hegazkinak.
Victor Bengoetxea da kontalaria, gerra denboran 12 urte zituela. Bere hitzetan "Alemaniar hegazkin astunak bere sabeleko karga bota ondoren, Erletxetaraino etorten ziren buelta emateko: kearen keaz, bisibilidaderik ere ez eukielako!
2007/09/14
2007/09/13
Sergio Mongeren tesia zuzentzen
Joxerra Garzia, EHUko irakaslea, duela gutxi arte, Sergio Mongeren tesia zuzentzen ibili da. Sergiok egin duen lanean, "La escuela Vasca ante el cambio Tecnologico", zuzendari bezala egon da Garzia irakaslea; eta oso ondo ezagutzen ditu, bere edukia, puntu gordinak eta iritziak.
Horregatik eskatu diogu galdera honi erantzutea:
Horregatik eskatu diogu galdera honi erantzutea:
zein da IKTen egoera eskoletan?
Hona hemen bere erantzuna, minutu baten laburtuta!
Etiketak:
educom,
hezikomunikazioa,
IKT,
sergio_monge
2007/09/10
Sergio Mongeren tesiaz Deian
Sergio Monge EHUko ikasle-irakaslea da:
Hori dela-ta Deian elkarrizketa bat egin diote. (Argazki hau Angel Ruiz de Azuak egin diona da, artikuluan agertzeko)
Eta zenbait iritzi interesgarri eman ditu, bere ikerketan oinarrituta. Zorionak Sergio!
Nabaritzeko modukoak hauexek dira (nire ustez):

- duela gutxi arte ikasle fin eta ikertzaile bezala aritu da Kazetaritza Fakultatean
- irakasle baten ordezkapena egiten publizitate sailean dabil orain klaseak ematen
Hori dela-ta Deian elkarrizketa bat egin diote. (Argazki hau Angel Ruiz de Azuak egin diona da, artikuluan agertzeko)
Eta zenbait iritzi interesgarri eman ditu, bere ikerketan oinarrituta. Zorionak Sergio!
Nabaritzeko modukoak hauexek dira (nire ustez):
- IKTen konpetentzia beharrezkoa dela uste du, baina zortzigarrena bezala, baizik eta beste zazpirekin integratuta.
- IKTak eskolan sartu dira, baina irakasteko eta ikasteko modua ez da aldatu!
- Aldaketen aurrean eskola berdin gelditzen bada, baliorik gabeko erakunde zaharkitua bihurtu daiteke.
- Batez ere programak erabiltzen ikasten da Informatikarekin; informazioa bilatzea eta kritikoki aukeratzea garrantzitsuagoa dela uste du
2007/09/04
Gizakiaren jatorria bideo digitalean?
Jatorrizko bideoa DailyMotion atarian dago, txokolate baten iragarki bezala. Dastatzeko, minutu pare bat lasai hartu itzazu & On Egin!
2007/07/24
Joserra Garzia, IKTak eta eskolak
Joserra Garzia, EHUko irakaslea, Sergio Mongeren tesia zuzendu du: "La Escuela Vasca ante el cambio tecnológico".
Sergio, bere ikaslearekin eta Lukas Rodriguezekin hizketan egon da, tesiaren puntu nagusiak nabarmentzen.
Bost minututan laburbiltzen dizkigu, eskolak eta IKTen artean dauden gairik gordineneak.

eskola_publikoa,
komunikazioa,
sergio_monge
2007/07/13
Bideorik ikusienak
Milatik gora dira jada, HezkunTBn argitaratu ditugun bideoak ikusi egin direla. Begira txosten hau, Uztailaren 13an aterata (kurtsoa bukatzear dagoela).
Denetan ikusiena, Paulo Freirek Bartzelonan eman zuen hitzaldiarena da: 1.079 gaurko egunean.
Bere omenez, berriro argitaratuko dugu bere mezu pedagogikoa, kritikoa eta eraikitzailea.
Denetan ikusiena, Paulo Freirek Bartzelonan eman zuen hitzaldiarena da: 1.079 gaurko egunean.
Bere omenez, berriro argitaratuko dugu bere mezu pedagogikoa, kritikoa eta eraikitzailea.
Etiketak:
bideo,
educom,
josi,
paulofreire,
pedacritic
Gitano de hoy en Kale dor Kayiko
Pedro Casermeiro es un gitano de hoy. Es licenciado en Psicología, tiene 26 años y vive (y trabaja) en Barcelona. Estuvo en la entrega de premios de Kale dor Kayiko, celebrada en Junio del 2007, en la Universidad de Deusto. Cristal Montoya dialoga con él, sobre el presente y el futuro de los gitanos y gitanas; y si para ser un "gitano de verdad", hay que estudiar... ¿o no???
Suscribirse a:
Entradas (Atom)