Mostrando entradas con la etiqueta galdakotar. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta galdakotar. Mostrar todas las entradas

2008/08/08

Iruinean omenaldia nafar militarrei

Gerra Zibilaren erdian, Franco Iruñera etorri zen, Ipar aldeko Frontean borrokan ibili ziren soldaduei zorionak emateko. Udaberri Galdu hura bultzatu zuten gudarosteen "lana" lau minutu terdian laburtuta ikusi dezakezu "Brigadas de Navarra" delako dokumentala, TVE-2ko La Guerra Filmada saioan emitituta, 2.006ko udan.

2008/04/09

Galdakaon bonbardeo bat... duela 71 urte

1937. urteko Apirilaren 9an Galdakaon bonbardaketa bat egon zen. Victor Bengoetxeak ondotxo gogoratzen du: bere urtebetetze eguna izan zelako. Opari ederra jaso zuen berak; eta garai latz haiek jasan zituzten guztiek. Galdutako udaberri bat dela uste dut nik: haurtzaro gabe, gaztaro gabe, askatasunik gabe gelditu ziren pertsona haiek. Opari gisan, Victorri eta beste guztiei ere oroimen hau:

GEHIAGO JAKITEKO

2007/09/14

Galdakaoko jai egunean, galdakotar bideoak ikusgai

Irailaren 14a, Galdakaoko jai nagusiaren eguna da: Gurutze deunaren eguna ospatzen dutelako.
Eta egun ona da gogoratzeko, zein lan interesgarria ari diren egiten, bideo digitalari esker, Web 2.0ren tresnak erabiliz: Galdakotar bloga (ostatuta Blogari.net atarian duelarik).
Lan horren adibide bat, gaurko egunez argitaratutako bideoa: ume baten begietatik nola ikusten ziren Gernika bonbardatu zuten hegazkinak.
Victor Bengoetxea da kontalaria, gerra denboran 12 urte zituela. Bere hitzetan "Alemaniar hegazkin astunak bere sabeleko karga bota ondoren, Erletxetaraino etorten ziren buelta emateko: kearen keaz, bisibilidaderik ere ez eukielako!