2007/04/12

Aurkezpenetan kontuz ibili

Aurkezpen bat egiteko kontuz ibili behar dugu: kontatu nahi duguna ez dadila formaren (eta animazio grafikoen) itzaletan gelditu. Hau da, mezua argi gelditu behar da efektu guztien ondoren.
YouTuben Dean Shareskik egindako bideo interesgarri bat aurkitu dut PowerPoint erabiltzeko giltzekin: PowerPoint Extreme Makeover du izenburu.
Hogei minututan era argi eta erakargarri batean ematen ditu zenbait pista aurkezpenak hobeto eta efektiboago egiteko. Ez galdu: ingelesez egon arren, pantailan agertzen diren hitzekin eta adibideekin, asko ikasiko duzulakoan nago!

2007/04/01

Heziketarekin ere kritiko hazi Freirerekin batera

Paulo Freire 1994.urtean Bartzelonan egon zen Nazioarteko kongresu batean. "Universidad de Barcelona" delakoaren CREA elkarteak bultzatuta, beste erakunde batzuen artean, pedagogo handi honen partaidetza lortu zuten. Bere hitzaldia: Orain ikus/entzungai dugu Web 2.0ren tresna indartsuei esker.
Rafa Mendia, nire lagun onak, laburpen interesgarria bezain aberatsa egin du bere blogean: ez galdu hitzik ere!
Kongresuaren laburpenaren iraupena 4:42.
Hitzaldi osoa 56 min.

2007/03/31

Paulo Freire Barcelonan

Paulo Freire Bartzelonan egon zen 1994.urtea, Naziorateko Kongresu batean: "Nuevas Perspectivas cíticas en educación" zuen izenburua.
Hementxe dugu aukera paregabea bere hitzaldi osoa entzuteko, Bartzelonako Unibertsitateko CREAko jendeari esker.

2007/03/29

Hazkunde morala hezi egiten da

Manuel Segura bere ereduaren azalpenean (MCS edo giza-gaitasunen eredua) moralaren hazkundea azaltzen digu.
3 ikuspegi osagarri azaltzen dizkigu:
  • erlijoarena
  • arrazoiarena (arrazionalista)
  • Piaget eta Kohlbergen estadio moralena.
Jarraian banan banan garatzen ditu, adibideak emanez:
  1. heteronomia
  2. norberekeriarena (egoismo mutio delakoa)
  3. pertsonen arteko espektatibena
  4. ardura eta konpromisoa
  5. denok dute eskubidea
  6. denok gara berdinak edo nebarrebak
Bukatzeko berri on bat ematen digu: "ikasleak lagundu ditzakegu hazkunde moral honetan hobetzen eta hazten". Bideo guztiak ikusteko sakatu MCS etiketa.

Ikusi dezakezu post honen erreferentzia Docencia atarian, eta zeure botoa eman, ondo baderitsozu!

2007/03/28

Barakaldoko eskolagabetzea gutxitzen

Kandi Hernandez, Barakaldoko Berritzeguneko zuzendaria,Hezkuntzarako Eskubidea bermatzeko Programan parte hartu ohi du. Martxoaren 19an ospatutako jardunaldian, akordioaren jarraipenerako mahaian egon da, datuak emanez. Hona hemen bere hitzaldia.

Gizartekintza hezkuntzarako eskubidea bermatzen

Bizkaiko Foru Aldundiaren Gizartekintza saila hezkuntzarako eskubidea bermatzearen programan parte hartzen du. Alazne Madinabeitiak Bidebarreitan ospatu den "Eskolagabetzea eta eskolara ez agertzea ezabatzea" programaren barruan parte hartu du, akordiaoren jarraipenaren datuak azalduz. Billbon 2007.03.19an ospatutako jardunaldian.

2007/03/27

Absentismoari aurre egiten Portugaletetik ere

Javier Ruiz, Portugaleteko udaletxeko arduraduna, Absentismoari aurre egiteko protokoloaz hitzegiten du.
Elkarlanean aritu dira:
  • Eudel eta Bilboko Udala
  • Diputazioaren gizarte ekintza
  • Hezkuntza saila eta Barakaldoko Berritzegunea.