Mostrando entradas con la etiqueta comunaprend. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta comunaprend. Mostrar todas las entradas

2008/02/21

Luisma & Ignasi elkarrizketan

Luisma Landaluze eta Ignasi Vila Ikaskom kongresuan elkarrizketan egon dira, Mungiako BHIko esperientziaren punturik gordinenak aipatuz. Ikasketa Komunitateen kongresuaren informazioa jarraitu dezakezu Technoratiren Ikaskom etiketarekin.

2007/05/28

Celedonioko eskola zaharrak

Ondarruko Zaldupe eskolako zuzendaria den Rakel Eluk Celedonioko eskolen gora beherak kontatzen dizkigu.
Celedonio Arriola Eskolak 1924. urtean eraiki ziren; beraz 2.004. urtean 75 urte bete zituzten. Hori del eta, Zaldupeko Ikas-Komunitateak batzorde bat antorlatu eta historia berreskuratzera ekin zion. Horren emaitza Rakelek eskutartean duen liburua da. Sei minututan prozesuaren zehaztasunak kontatzen dizkigu.

2007/05/26

Ikas-Komunitatea Ondarrun

Ondarruko Zaldupe eskola Ikas-komunitate bat da. Guraso baten laguntzarekin bideo eder eta intersagarri hau egin dute, kultur aniztasuna aberasteko asmoz

2007/05/15

Genero bortizkeria Elena Duquerekin

Elena Duque Bartzelonako Unibertsitateko irakasleak, Generoari lotutako biolentziaz hitzegiten digu. CREA kolektiboko partaide honek, egin duen ikerketaren giltzak azaltzen dizkigu eta heziketarako irizpide batzuk ere proposatzen ditu, genero bortizkeria gutxitze aldera.

2007/04/01

Heziketarekin ere kritiko hazi Freirerekin batera

Paulo Freire 1994.urtean Bartzelonan egon zen Nazioarteko kongresu batean. "Universidad de Barcelona" delakoaren CREA elkarteak bultzatuta, beste erakunde batzuen artean, pedagogo handi honen partaidetza lortu zuten. Bere hitzaldia: Orain ikus/entzungai dugu Web 2.0ren tresna indartsuei esker.
Rafa Mendia, nire lagun onak, laburpen interesgarria bezain aberatsa egin du bere blogean: ez galdu hitzik ere!
Kongresuaren laburpenaren iraupena 4:42.
Hitzaldi osoa 56 min.

2007/03/31

Paulo Freire Barcelonan

Paulo Freire Bartzelonan egon zen 1994.urtea, Naziorateko Kongresu batean: "Nuevas Perspectivas cíticas en educación" zuen izenburua.
Hementxe dugu aukera paregabea bere hitzaldi osoa entzuteko, Bartzelonako Unibertsitateko CREAko jendeari esker.