Tiscar Larak Interneten bi aurpegiak ikusten eta azaltzen ditu: gauza onak eta alde txarrak. Moot08an esan zuen bezala, biak euki behar dira kontutan, erabiltzaile kritikoa izateko.
Gehiago jakiteko/egiteko:
* ikusi Moodle Moot-en bideo gehiago Youtuben
* bisitatu Tiscarren bloga (tiscar.com)
* jarraitu Moot08 etiketa Technoratin
2008/05/27
Tiscar Lara Moot08an
Tiscar Lara Mondragon Unibertsitatean egon da Moot08 jardunaldian. Carlos III unibertsitateko irakasle honek ireki zuen ekitaldia hitzaldi argi eta esanguratsu batekin: "Cuestiones críticas de la alfabetización digital".
Pablo Garaizar, Deustuko irakasleak laburpen bat eskatu zion. Hona hemen Tiscarren erantzuna. Iraupena: 6'
Pablo Garaizar, Deustuko irakasleak laburpen bat eskatu zion. Hona hemen Tiscarren erantzuna. Iraupena: 6'
2008/05/23
Moot08an ikusita
Moot08an Jende askorekin elkartu naiz: aprendices taldeko batzuk, unibertsitateko fakultate ezberdineko irakasleekin, eta abar luze bat (Tiscar barne).Mikel Garmendiak Ikideren partaide, Moodlen aditua eta aritua, bideo hau gomendatu dit. Zer deritsozue?
2008/05/21
Hable con ella dio Almodovarrek
Azterketa sakonago bat aurkitu dezakezu Googleren dokumentuetan
Gehiago jakiteko ikusi dezakezu:
- Zuzendariaren Web orri ofiziala,
- filmaren fitxa teknikoa eta
- fitxa artistikoa)
Almodovarrek pelikula honetan, besteetan bezala, pastitxearen estetika erabiltzen du, beste pelikulen erreferentziak eginez.
2008/05/20
Saioa Etxebarria Camargon
Saioa Etxebarria, eitbko grafismo saileko artistak Camargon erakutsi du "A-tik B-ra" multimedia instalazioa. Koldo Etxebarriaren lankidea, eta erakusketa areto honetan lagun ere izan da Saioa oraingoan. Versión 2.1 izeneko erakusketan aprte hartu du, Camargo herriko La Vidriera kultur gunean. Bere lanaren zergatiak eta giltzak azaltzen dizkigu bideo honetan.
2008/05/19
Koldo Etxebarria Camargon ikusgai
Santander ondoko Camargo herrian, Koldo Etxebarria ikusgai dago.
Version 2.1 ekintzaren barruan, ziber-artearen erakusketan Koldoren lanak toki berezia dauka. Bideo honetan bere hitzetan entzun dezakegu zergatik aurkezten duen "La Belleza del Ser" izeneko irudi bikoitza.
Version 2.1 ekintzaren barruan, ziber-artearen erakusketan Koldoren lanak toki berezia dauka. Bideo honetan bere hitzetan entzun dezakegu zergatik aurkezten duen "La Belleza del Ser" izeneko irudi bikoitza.
2008/05/13
Eskola inklusiboa Ikaskomen
Ikaskom kongresuan Eskola Inklusiboaren gaia jorratzeko, bi aditu/aritu etorri dira:
Ikas Komunitateak ondo ezagutzen dutenak:
Ikas Komunitateak ondo ezagutzen dutenak:
- Ignasi Puigdellivol Bartzelonako Unibertsitateko Hezkuntza Antolaketarako departamenduaren katedratikoa eta CREAko kidea,
- José Ramón Orcasitas, UPV/EHUko Didaktika eta Eskola Antolakuntza saileko kidea.
Suscribirse a:
Entradas (Atom)