Mostrando entradas con la etiqueta koldoetxebarria. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta koldoetxebarria. Mostrar todas las entradas

2008/05/20

Saioa Etxebarria Camargon

Saioa Etxebarria, eitbko grafismo saileko artistak Camargon erakutsi du "A-tik B-ra" multimedia instalazioa. Koldo Etxebarriaren lankidea, eta erakusketa areto honetan lagun ere izan da Saioa oraingoan. Versión 2.1 izeneko erakusketan aprte hartu du, Camargo herriko La Vidriera kultur gunean. Bere lanaren zergatiak eta giltzak azaltzen dizkigu bideo honetan.

2008/05/19

Koldo Etxebarria Camargon ikusgai

Santander ondoko Camargo herrian, Koldo Etxebarria ikusgai dago.
Version 2.1 ekintzaren barruan, ziber-artearen erakusketan Koldoren lanak toki berezia dauka. Bideo honetan bere hitzetan entzun dezakegu zergatik aurkezten duen "La Belleza del Ser" izeneko irudi bikoitza.

2008/03/13

Koldo Etxebarria elkarrizketan Vortex saioan

Koldo Etxebarria margolaria Vortex telebista-saioan.

2007/10/26

Forum saioan Etxebarriarekin hizketan

Etb-2ko Forum saioan Koldo Etxebarria elkarrizketatu dute, bere artelanen arrazoiak eta zehaztasunak emateko.
Basauriko Ariz dorretxean erakusketa daukan margolariak, bere artelanen zergatiak azaldu ditu

2007/10/25

Etxebarriaren elkarrizketa Vortexen

Grafista inbestigataile nekaezin honek Vortex saioan agertu da ere. Bilbon erakutsi zuen obraren inguruan, elkarrizketa eta muntai ona bezain freskoa egin zioten. Zeuk erabaki horrela oten den!

Koldo Etxebarriaren sariak berri

Africa Baetak zoriontzen du Koldo Etxebarria etb-2ko berrietan. Margolank Artea etaTeknologia saria eskuratu zuenean, bere berrikuntzagatik ongi merezia. Markesina lana izan da aitzaki nagusia, baina beste zenbait arte-lan eder eginak ditu grafista nekaezin honek.

Koldo Etxebarria Teleberrin

Euskal telebistako berrietan, Koldo Etxebarriari eskeinitako berri bat ikusi dezakegu.
Lemoako margolari honek merezitako aipamena egiten diote bere lankideek.

Koldo Etxebarria ez da ixiltzen

Koldo Etxebarria margolaria, ez da ixildu orain arte, egin dituen lanak azaltzeko. ETBko grafismo sailean dabilen artista honen aspaldiko bideo baten ikusi dugu eta...
Oraingoan berreskuratu dugu "De todo un poco" saioan egin zioten elkarrizketa. Bere lanaren zehaztasunak ematen ditu, argi asko.

2007/09/20

Koldo Etxebarria eitbkultura saioan

Euskal Telebistako eitbkultura saioan Koldo Etxebarriaren erreportai hau emititu zuten.
El Silencio Habitado erakusketa ireki zenean grabatu eta egun gutxira emititu zuten. Oso ondo laburtzen du Koldoren ideiak eta lanak.

2007/09/18

Koldo Etxebarriaren ixiltasuna

Koldo Etxebarria artista bat da:
  • bai etbrako diseinu elektronikoak egiten
  • bai kuadroak marrazten eta margotzen.
2007ko ekaina eta uztailean, toki paregabea den Bizkaiko Abokatuen egoitzan "El silencio habitado" izeneko erakusketa bat egin zuen Koldok.
Eta berarekin hitzegiteko aukera izan genuen:
  • arteaz,
  • estetikaz,
  • teknologiaz...
Hona hemen erakusketaren esanahia, bi minututan laburtuta