Mostrando entradas con la etiqueta iekom. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta iekom. Mostrar todas las entradas

2008/06/18

Euskal Zinema aztertuz

Euskal Zinemaren inguruko azterketa lan bat argitaratu du Josi Sierrak Komunika blogean.
Ikusentzunezko Komunikazioaren Teorian lantzen den gaia izanik, zalantzagarria eta eztabaidagarria da asuntua: ba al dago euskal zinemagintzarik?
Hizkuntza, historioa, ekoizpen sistema, hainbat aldetatik aztertu du Komunikazioan Ikasle nekaezinak. Merezi du 7 minutu ematea bideo hau ikusten.
Gogokoa baldin baduzu, Aupatu dezakezu blogosferan.

2008/05/21

Hable con ella dio Almodovarrek

Pedro Almodovarren Hable con Ella pelikula aztertu dugu gaur Zinearen Historian, Iñigo Marzabal irakaslearekin.
Azterketa sakonago bat aurkitu dezakezu Googleren dokumentuetan
Gehiago jakiteko ikusi dezakezu:SINOPSIA: Bi gizonen arteko adiskidetasunaren istorioa da, bakardadea eta pasioak uzten dituen zauriak osatzeko behar den denbora luzeaz gogoeta eginez. Baina komunikazioa, eta bikoteen inkomunikazioa ere, pelikularen muinean dago. Zinemaz ere hitzegiten da; eta gaixorik konortea galduta dagoen pertsona bati hitzegitea zein garrantzitsua den.
Almodovarrek pelikula honetan, besteetan bezala, pastitxearen estetika erabiltzen du, beste pelikulen erreferentziak eginez.

2008/04/25

Ikastetxeetan portaera txarra betidanik

1933. urtean, portaera "ez-egokia" eukitzeagatik, nota txarrak jartzen ziren ikastetxeetan. Hemen eta Frantzian ere!
Kasu honetan Jean Vigo zuzendariak egindako filma daukagu: Zero de Conduite izenarekin, ikastetxe batean mutikoek duten portaera "kritikoki" islatzen da.
Hementxe ikusi dezakegu.