2007/10/25

Koldo Etxebarria ez da ixiltzen

Koldo Etxebarria margolaria, ez da ixildu orain arte, egin dituen lanak azaltzeko. ETBko grafismo sailean dabilen artista honen aspaldiko bideo baten ikusi dugu eta...
Oraingoan berreskuratu dugu "De todo un poco" saioan egin zioten elkarrizketa. Bere lanaren zehaztasunak ematen ditu, argi asko.

2007/10/24

Zinebiren Abenturantz

Aurtengo Zinebiren edizioan, 49. hain zuzen ere, Arriaga Antzokian egindako erreportaia aurkeztuko da Informatiboen sailean: Abenturantz izenburua duena.

ANTZEZPEN GISA
Arriaga Antzokiak ekoiztuta eta Lluis Pasqualek zuzenduta, "Aventura en el Teatro" antzezlanaren inguruan egindako dokumentala da Abenturantz, hiru aktotan banatua. Umeei zuzendutako antzezpena bezala, erreportaiak ere hiru zati dauzka, antzokiaren eremu ezberdinetan grabatuta eta girotuta.
Zoriontzeko moduko berria dela uste dut, hezkuntza munduko jendearekin konpartitzeko.

2007/10/21

Concepcion Abraira kultur ezberdinekin

Hizkuntza periferikoek eskertzen dugu, zentrala den hizkuntzan egiten dizkiguten aipamenak. Eta maitasunez beterik badatoz, hobe!
Hauxe da Concepción Abrairak bere blogean egin diguna.
Zientizaren Astean antolatu den Wikipedia lehiaketa dela-ta, post labur eta mamitsu hau argitaratu du Chitik:
... me he enterado de la iniciativa para divulgar la ciencia en la milenaria lengua vasca, tan poco presente en Internet, con medios del siglo XXI a través de la Euskal Wikipedia. Para ello comienzan con la acertada idea de convocar nada menos que un concurso para hacer aportaciones.

Omenaldi bat bezala, Chitiri eta bere txakurra Azuliñari, bideotxo hau jartzen dizuet. Youtuben txakurkumeen jaiotza eta amaren zainketa guztiak ikusi ditzakezue: Concepcionek kanal bat ireki du bere txakurra (eta txakurkumeak) ikusi ahal izateko.

2007/10/19

Zientzia berriak berrietan

Zientzilariek eta kazetariek erronka handia daukate berriekin:
  • lehenengoek ikerketen eta zientzi-lanetako ondorioak ezagutzera emateko
  • eta bigarrenek egunkarietan eta komunikabideetan ondo idazteko, ondo egituratzeko, eta irakurleek edo ikusentzuleek ulertzeko moduan egokitzeko.
Guzti horretaz hitz egin zuen Jesus Ugaldek Leioako Gizarte eta Komunikazio zientzien fakultatean.

Bideorik onenak Googlen

Urte bat beteko da orain, Google Video topatu nuela. Eta sei hilabete, HezkunTB martxan dagoenetik. Orduan ezin nuen asmatu ere kontatuko dizuedan hau:
jendeak bideoak ikusteko gogoz doagoela.
Egia esan, irrikitan hezkuntza gaietako bideoak ikus/entzuteko!
Eta gogotsu ezagutza konpartitzeko ere.
Horren adibidea hementxe duzue: hogei bideorik ikusienak!
Denetara 335 bideo guzti hauetatik
  • 27.787 aldiz ikusi egin dira eta
  • 1.360 bider deskargatu
Pozten naiz tartean, nire lagun on batzuk aurkitzea: ea asmatzen duzuen nortzuk diren!
Adibide gisan, emakume baliotsu bat, irakasle sutsua eta berdintasunaren aldeko borrokalari gartsua. Post honekin merezitako omenaldia egin nahi diot ere, Mari Joseri.


Lehen hamarrak baino ez ditut jartzen: besteak TOP 20 Video Google dokumentuan dauzkazu!
Título Visitas a la página Descargas
paulofreire 2202 154
mari_jose_urruzola 704 15
gorkaptwdic 564 2
a2fsantamaria 551 2
2in4oleadas.mpg 537 56
elenaduquevg 487 10
elenam 484 32
jordiadell3.mpg 420 16
asmaaaouattah.wmv 414 0
iratxesnaola 411 6

2007/10/18

Zientzia ezagutzeko grina

Jesus Ugalde Leioako EHUren campusean egon da Zientzia eta Kazetaritzaren erronka berriak aztertzeko. Txema Ramirez de la Piscinarekin egon baino lehen, galdera hau egin genion:
Ba al dago zientzia ezagutzeko, irakurtzeko, ikus-entzuteko grinarik?
Hona hemen bere erantzuna!

Zientzia komunikatzea beharrezkoa da

Euskal Herriko Unibertsitateko Leioako campusean, Urriaren 18an, Jesus Ugalde elkarrizketatu dugu.
Kazetaritzako Txema Ramirez de la Piscinak antolatuta, Zientziaren dibulgazioari buruz hitzegiteko gonbidatu du Fisika Kimikako irakasle hau.