Udaberri Galdua blogean, Gerra Zibilean kantatzen ziren abestiak argitaratzen hasi dira. Borroka inzibilizatu haren sofrimenduak arintze aldera edo, zenbait lekukok gerran zehar kantatzen ziren abestiak oroitzen dituzte.
Adibide bezala pare bat: Imanol Ortiz de Zarate eibartar gudariak Gudalajarako burrukari buruz gogoratzen duen hau.
Edo Kontxi Belandia galdakotarrak, Frantziara erbesteratuta, Normandiako L'Ebeuf-eko kolonian ikasitako abestia.
2009/07/03
2009/07/01
Batxilergoko sariak
Hezkuntza sailak, Ekainaren 29an, Batxilergoko aparteko sariak banatu zituen Gasteizen. Hamabost gazte zeuden deituta, sari bana jasotzeko. Haietariko hamaikarekin hitzegiteko aukera izan genuen.
Saritutako ikasleak hauexek dira: (Hezkuntzaren webetik hartuta):
Saritutako ikasleak hauexek dira: (Hezkuntzaren webetik hartuta):
- Ane, Urola Ikastola Azkoitia-Azpeitia BHI.koa
- Pablo, Colegio Gaztelueta-koa
- Gonzalo, Colegio Gaztelueta-koa
- Maialen, Colegio La Salle- Eibarrekoa
- Alexander, IES Pio Baroja-koa
- Borja, Lauaxeta Ikastolakoa
- Mayte, IES Usandizaga Peñaflorida-koa
- Leire, Colegio La Salle (Donostia)-koa
- Gonzalo, Colegio B.V.Maria-koa
- Jin-Kyu, Colegio Vizcaya-koa
- Teresa, IES Fray Juan de Zumarraga-koa
- Nuria, Olabide Ikastola-koa
- Gilen,Lauaxeta Ikastola-koa
- Maitane, Colegio Jesús María-koa
- Jonatan Nicolas, IES Mungia-koa
2009/06/24
Gerra Zibilaren une garrantzitsuak
Udaberri Galdua blogean, Gerra Zibilaren unerik garrantzitsuenak bost bideo interesgarritan banatuta ikusi ditugu (testu osoaren transkripzioa ere badago eskuragarri):
1) Gerra hasi baino lehenagoko giroa: 30eko hamarkadan egon ziren mugimenduak, gertakari nagusiak eta aurrerapen sozio-politikoak
2) Militarrak altxatu zirenetik jaurlaritza osatu arte, hau da 1937ko uda, Gerra Zibila hasi zenean.
3) Konzentrazio gobernua osotu zenetik martxoaren bukaera arte, negu luze eta ospela izan zena: euskal boterea antolatzen saiatzen zen artean, defentsa prestatu eta gerraren beharizanei erantzun behar zuen
4) Ipar aldeko frontearen erasoa, hau da Udaberri Galdua deitu daitekeena, martxoaren 30etik ekainaren 19ra, nafar txapelgorriak eta Francoren tropak italiarren laguntzarekin Bilbora sartu ziren arte.
5) Azken mugimenduak eta elkarrizketak, Santoñako ituna adostu (eta ez bete) arte.

Etiketak:
1936,
1937,
civil_war,
gerra_zibila,
udaberri_galdua
2009/06/23
Aurkezpena Donostian
Udako Ikastaroetan aurkezpena.
Udaberrigalduap20
View more Keynote presentations from Josi Sierra.
2009/06/19
1937ko Udaberria
Gerra Zibilean Frente Norte delakoaren erasoa, Udaberriarekin batera hasi zen. Eta Ekainaren 19an, Bilbo erori zenean, bukatu egin zen Euskal Herriaren lehen botere modernoaren adierazpen demokratikoarekin.
Nolabait udaberri galdu bat izan zela esan daiteke: pertsona askorentzat, famili askorentzat, herri askorentzat...
Joseba Agirreazkuenagak, Udaberri Galdua blogean argitaratu duten bideoan, ederki laburtzen du, sei minututan, zer gertatu zen orduan.

bilbo,
bizkaia,
gerra_zibila,
udaberri_galdua
Azalpen historikoa gerra aurretik
Udaberri Galdua blogean azalpen historiko interesgarri bat argitaratu dute: Gerra Zibilaren aurretik gauzak nola zeuden eta giro politikoa zein zen. Azalpena Joseba Agirreazkuenagak ematen du, EHUko Historia Garaikidearen irakasleak.
Etiketak:
1936,
ehu,
gerra_zibila,
udaberri_galdua
2009/06/18
Udaberri Galdua bunkerretik ateratzen da
ETB3ko NickdutNik saioan Udaberri Galdua proiektuari buruz erreportai bat egin (eta eman) dute. Oroimen historikoa berreskuratzeko proiektu pedagogiko honi buruz sakontzeko Josi Sierra irakaslea elkarrizketatu dute.
1936an Euzko Jaurlaritza egon zeneko egoitzan grabatu zuten bideoa, behekaldean zegoen bunkerrean hain zuzen ere (gaur egun anbigu bat bihurtuta dagoena). Horregatik esan daiteke, Udaberri Galdua bunker hartatik atera dela; eta orain denon eskura dago proposamen didaktiko honek zertan datzan jakitea.
Hamar minututan sekretu guztiak kontatu ditu Josik; ikusi bestela...

eitb,
etb,
nickdutnik,
udaberri_galdua
Suscribirse a:
Entradas (Atom)