Martin Zabala Mendatan jaio zen 1924an, baina bere amari Bistibieta baserria egokitu zitzaion Lemoan. Bertara joan zen Martin 10 urtekin eta bertatik ikusi zituen pasatzen lehen gudariak, Gasteizerako bidean
2009/05/29
FerminLarrea
Fermin Larrea Basauriko Etxerre auzokoa da; umetan San Migueleko eskoletara joaten zen, bidetik beldur asko pasatuz. 14 urterarte Arizko "barriadako"eskolan ibili zen. Gerra Zibila hasi zenean, bolondres joan zen frentera, baina burua gordetzeko, harri baten atzean hobeto egongo zela esan zioten. Eta horrela egin zuen.
2009/05/27
Txomin Artetxe Udaberri Galdua blogean
Udaberri Galdua blogean bideo berri bat argitaratu dute, bizkaiera garbian: Txomin Artetxerena.
Txomin Arratiako Arantzazun jaio zen, Olarre auzoan, Katikene baserrian. 1935ean soldadutza egitera joan zen Zeutara. Eta lizenziatzeko puntuan zegoenean... Franco azaldu zen hidroabioan, ejerzito guztiei aginduak emateko: gerra zibilak harrapatu zuen Txomin bete-betean.
Entzun egin behar da Txominen istorioa, bere bizitza zein gogorra izan zen jakiteko.

Etiketak:
arratia,
bizkaia,
bizkaiera,
udaberri_galdua
LuismAzpiri
Luis Mari Azpiri Eibartarra da, euskalduna eta sozialista peto-petoa. Bere herria eta ideiak defenditzeko mendira jo zuen 1936an. Harrezkero buelta asko eman zituen: gerran eta bere bizitzan.
2009/05/20
Bideo fresko-freskoa ZEMOS98-ri buruz
Bideo on, fresko eta interesgarri bat topatu dut La Comuna TV-n.
Ondo eginda egoteaz gain gaia interesgarria da: Sevillan ospatu den ZEMOS98 festibala, aurten Heziketa zabaldua edo Educacion Expandida gaia izan dutelako. Horregatik la Comuna telebistak ere ideia hori ahrtuta, "la comuna expnadida" gauzatu du bideoan. Benetan ikusgarri & ikas-garri!

2009/05/13
Cesario Irigoien Iturengo eskolara joan zen
Cesario Irigoien Nafarroako Ituren herrian jaio zen 1924an. Txiki-txikitatik baserrian lan egin du eta umore ona ez zaio falta, kantatzen ibiltzeko oraindik ere. Bere familia handia eta baketsua izan da berak aitortzen duenez.
Etiketak:
bideo digitala,
gerra_zibila,
udaberri_galdua
2009/05/06
LuisMariAzpiri
Luis Mari Azpiri 15 urtekin joan zen Amuategi batailoiarekin frentera. Durangaldean zauritu eta anaiak atera zuen lubakitik. Luis ospitalean zegoen artean, bere anaia Peña Lemonan egon zen. Bere ama 3 aste beranduago enteratuko zan guzti honetaz.
Suscribirse a:
Entradas (Atom)