2008/05/13

Eskola inklusiboa Ikaskomen

Ikaskom kongresuan Eskola Inklusiboaren gaia jorratzeko, bi aditu/aritu etorri dira:
Ikas Komunitateak ondo ezagutzen dutenak:
Hona hemen bion elkar-hizketa dia-logikoa.

2008/05/08

Bonbardaketak hemen eta han

1936.an hasitako Gerra Zibilean bonbardaketa ugari izan ziren: hemen, Euskal Herrian, eta Espainiako beste leku guztietan.
Adibidez Madrilen, hainbat gertatu ziren, hiriburua hartzeko asmoz. "Bombardeamiento de Madrid" Francoren tropek Madril eskuratzeko ahaleginetan grabatutako irudiekin egindako dokumentala izan zen.


GEHIAGO JAKITEKO/EGITEKO:

2008/05/07

Bizkaia erasotzeko frontea

1937. urteko udaberrian altxamendu nazionalean parte hartu zuten tropek, Bizkaia eraso egin zuten, "el frente norte" zeritzon ekimenarekin. Gerra Zibilaren lehen urtean, Lekeitio, Markina, Zornotza eta nola ez Gernika eta bere bonbardaketa... ez parkatu: gorriek erre zutela! Bere bertsioa gezurtia kontatzen dute lehenengo minutuan, atzekaldean Iparragirreren Gernikako Arbolaren soinua entzuten den artean.
BURDINAZKO GERRIKOA
Erasoen artean, Bilbo defenditzeko zegoen Burdinazko Gerrikoa ere agertzen da, eman zioten tratamendua irudietan argiro agertuz. TVE2ko La Guerra Filmada saioan eimititu zuten España Heroica dokumentaletik hartutako zati hoentan, Gerra Zibilaren sortzaileek, zinema bere interesetarako propaganada gisa nola erabiltzen zuten ikusi daiteke, honela kontatzen bait zuten bere bertsio ofiziala.

Gehaigo jakiteko/egiteko:

2008/04/28

Errepublikaren alde Terueleraino

Gerra Zibilean negu krudela pasatu zuten 1937. urtean Errepublikaren alde borrokan zebiltzanak.
Teruel ber-eskuratzera joan ziren gudariek, Francoren tropaz gain, negu hotz eta krudela pasatu behar izan zuten, erreportai honetan ikusi daitekeenez.

2008/04/25

Gerra Zibilean Catalunyan babes

1937. urtean, Agirre lehendakaria, penintsulako iparraldean Gerra Zibila aurrera egin ahala, Euzkadiko Gobernuaren ordezkari bezala, Catalunyara joan zen, babes bila.
Zein harrera ona euki zuen eta Generalitateko President-a zen Lluis Companys-ek eman zion babesa, bideo honetan ikusi daiteke. TVE2ko La Guerra Filmada saioa emititu zuten 2006.ko udan. Gerra Zibilari buruz gehiago jakiteko Technoratin etiketa jarraitu dezakezu; edo gustokoa baduzu berri hau Aupatu dezakezu eitb-ren ingurunean

Berrikuntza egiteko telebista behar

Euskadin berrikuntza puri-purian dago: 2.008 izendatu dute helburu horren aldeko urtea.
Eta zein izango da bide garratzitsu bat? Telebista bat martxan jartzea!
Begira bestela toki hau: Euskadi Innova programaren ekintza garrantzitsu bat da.

IDEIA BIKAINA!
Bi puntu positibo oso garrantzitsu ikusi ditut, toki horretan ongi uztartuta:
  1. berritzaileek lehen pertsonan hitzegiten dute, eta beraien aurpegiak, ahotsak eta adierazpenak ikus/entzun ditzakegu
  2. adibide eredugarriak azaltzen dira, nondik joan daitekeen erakusteko.
Hori gutxi balitz, umore toke bat ere aurkitzen dugu, Vaya Semanitako aktoreekin eginda.
Ongi etorria izan dadila berrikuntza, komunikazioaren mundura ere!

GOMENDIO BAT
Ez dakit kasu egingo didaten, baina nik ideia bat gomendatuko nieke:
dauzkaten bideoak beste toki batzutan "enbebitu" ahal izatea. Seguru batek baino gehiagok sartuko genituzkela gure blogetan bideren bat edo beste. Denborak esango!

Ikastetxeetan portaera txarra betidanik

1933. urtean, portaera "ez-egokia" eukitzeagatik, nota txarrak jartzen ziren ikastetxeetan. Hemen eta Frantzian ere!
Kasu honetan Jean Vigo zuzendariak egindako filma daukagu: Zero de Conduite izenarekin, ikastetxe batean mutikoek duten portaera "kritikoki" islatzen da.
Hementxe ikusi dezakegu.