2007/03/20

Sarean lan egiten pertsonak eta elkarteak

Francesco Pignataro, Caltagironeko alkateak integraziorako bide interesgarri bat azaltzen dut: Sare batean lan egin. Berak "Modelo Reticular" deitzen dio:
  • familiak eta eskolak,
  • bolondresak eta elkarteak,
  • irakasleak eta udaleko elkarteak....
elkar lanean ibiltzeari.

2007/03/19

Berdintasunaren aldeko komikiak

"IKTak eta elkarlana" proiektu barruan Martxoaren 8rako sortutako komiki sorta da bideo hau. Sareak eskeintzen dituen baliabideak erabiliz, ikasleek ordu bat izan dute euren ideiak burutzeko. Bitartean, irakasle batzuk ere aukera ona izan dute web 2.0ra hurbiltzeko.

Elkarardura absentismoa gutxitzeko

Francesco Pignataro elkararduraren gaia jorratzen du Ima Cerecedaren eskariz. Caltagironeko irakasle eta politikari honek ez du arazorik gaia zehatz mehatz adierazteko. Pertosna eta komunitatearen arteko gai bat da.
Elkarrizketaren testua bere osotasunean Google Docsen aurkitu dezakezu patxaraz irakutzeko.

Italiako esperientzia absentsimoa gutxitzeko

Francesco Pignataro, Siciliako Caltagirone hiriko alkatea eta zuzendaria da; hobeto esan, bertoko bigarren hezkuntzako instituko zuzendaria, eta udaletxeko alkatea.
Oso esperientzi interesgarria egin dute, gizartea eta eskola elkartzeko, banakako ardurak eta komunitatea (auzolana deitu genezakeena) uztartzeko. Testu osoa Googleren Dokumentuetan irakurri daiteke.
Hona hemen bere ekarpena Inmaculada Cerecedaren galderei erantzunez.

2007/03/16

5 modu pentsatzeko MCS-en

Manuel Segurak 5 modu pentsatzeko azaltzen dit. Eta Lehen Hezkuntzan nola landu daitezkeen komentatu ere. Ikusi MCSren bideo guztiak.

2007/03/14

Harremanetan kontu gehiago

Manuel Segura, MCS edo giza-konpetentziaren ereduaren defendatzaileak, beste gai bat jorratzen du guretzat: Lehen Hezkuntzan, nola zaindu giza-harremanak? Bere ideia oinarrizkoa da: kontu handiz.
Hau da, gure arteko harremanetan kontu eta arreta handia jarri dezakegu, besteokin hobeto ulertzeko eta konpontzeko. Ariketa polita jartzen digu adibide bezala.

2007/03/13

Emakunderen diagnostikoa eta erronkak hezitzeko

Ana Agirre, Emakundeko Hezkuntza esparrurako arduradunak, Emakundek egiten duen diagnostikoa eta aurrerantzean ikusten dituen erronkak azaltzen ditu.
Hitzaldi hau Ikasketa Komunitateen jardunaldietan egin zuen, 2003. urtean, Gasteizko Europa Jauregian. Ekarpen bat bezala egin zen Kongresuaren mahai-inguru baten barruan, Rafa Mendia eta Andoni Basterrarekin batera. Iraupena 35:43