2009/09/22

Eskola 2.0ren aurkezpena

Victor Bermejok, IKT programaren buruak, Eskola 2.0 ekimena aurkezten du bideo honetan.

2009/08/11

Joseph Campbellen mitoa

Mitoak ezagutzeko "El Heroe de las mil caras" Joseph Cambell-en liburua ezinbestekoa da.
Kultura, erligio eta zibilizazio askoren artean oinarrizko elementu bat omen dago: mitologia.
Bideo honetan Matrixen adibidearekin oso argi azaltzen da Campbellen teoria.

2009/07/30

Hezkuntzan bakearen alde zer egin

Udaberri Galdua blogean, Hezkuntza esparruan bakearen eta egiaren alde zer egin daitekeen azaldu dute! Mireia Uranga, Gernika Gogoratuz talde bakezalean urte askotan ikasi duena, entzun dezakegu zein da hezitzaileen ekarpena, berradiskidetzearen alde lan egiteko.

2009/07/23

Gerra Zibilaren haserako momentuak

Udaberri Galdua blogean gerra zibilaren hasieran gertatu zirenak argitaratzen hasi dira:
  • Nola etorri zen gerraren berria euskal herrietara
  • Nola erantzun zuten gazteek eta erakundeek
  • Zeintzuk izan ziren lehen mugimenduak.
Adibide bezala, Inazio Ernabideren pasarte bitxi hau ikusi dezakezue: gerra bi egunetan bukatzen zelako, penaz gelditu ziren gazteen harridura!

2009/07/13

Raul Blanco Udaberri Galdua blogean

Gaur aurkitu dugu Udaberri Galdua blogean beste testigantza interesgarri bat: Saturrarango kartzelan egon zen ume batena, hain zuzen ere.
Raul Blanco Santanderreko Valdecillan jaio zen 1938an, baina bere ama Aurora Herrerarekin, zorigaiztoko kartzelan pasatu zituen bere lehen urteak.
Orain gogoratzen ditu orduko bizipenak, eta harrezkero ikasi duena. Iraupena 5:15

2009/07/10

Margarite Albizu Zumaiakoa

Margarite Albizu Zumaian jaio zen 1.933 urtean. Bere gurasoak euskaldunak eta abertzaleak ziren. Gerra Zibila hasi zenean, aita eta osaba bat "mendira" joan ziren, ez ditzaten harrapatu. Aitaren anaia bertan hil zen. 1936ko irailan tropa nazionalak herria "liberatu" zuten. 1937ko otsailan erregimenarekin bat ez zetozenak espultsatzea erabaki zuten: tartean Margariteren familia. Handik Bilbora joan ziren, gero Santanderrera, eta itsasontziz, Frantziara iritsi ziren, babes bila. Gerra bukatu ondoren bueltak etorri ziren, Zumaiara iritsi zirenean.

2009/07/08

Txanton Piperri Zeanuriko erara

Floren Uriartek Txanton Piperri abestiaren bertsio berezi bat kantatzen du Udaberri Galdua blogean: Zeanuriko erara. Euskara jatorrean, Arratiako berbeteari egokituta.
Gerra Zibilaren lekukoengandik jasotako abestien artean, gaurkoan Ipinako baserri batean, lanak egin bitartean, goseari "engañetako" kantatzen zutena entzun daiteke. Iraupena: 3:48

GEHIAGO JAKITEKO/EGITEKO