2009/07/30

Hezkuntzan bakearen alde zer egin

Udaberri Galdua blogean, Hezkuntza esparruan bakearen eta egiaren alde zer egin daitekeen azaldu dute! Mireia Uranga, Gernika Gogoratuz talde bakezalean urte askotan ikasi duena, entzun dezakegu zein da hezitzaileen ekarpena, berradiskidetzearen alde lan egiteko.

2009/07/23

Gerra Zibilaren haserako momentuak

Udaberri Galdua blogean gerra zibilaren hasieran gertatu zirenak argitaratzen hasi dira:
  • Nola etorri zen gerraren berria euskal herrietara
  • Nola erantzun zuten gazteek eta erakundeek
  • Zeintzuk izan ziren lehen mugimenduak.
Adibide bezala, Inazio Ernabideren pasarte bitxi hau ikusi dezakezue: gerra bi egunetan bukatzen zelako, penaz gelditu ziren gazteen harridura!

2009/07/13

Raul Blanco Udaberri Galdua blogean

Gaur aurkitu dugu Udaberri Galdua blogean beste testigantza interesgarri bat: Saturrarango kartzelan egon zen ume batena, hain zuzen ere.
Raul Blanco Santanderreko Valdecillan jaio zen 1938an, baina bere ama Aurora Herrerarekin, zorigaiztoko kartzelan pasatu zituen bere lehen urteak.
Orain gogoratzen ditu orduko bizipenak, eta harrezkero ikasi duena. Iraupena 5:15

2009/07/10

Margarite Albizu Zumaiakoa

Margarite Albizu Zumaian jaio zen 1.933 urtean. Bere gurasoak euskaldunak eta abertzaleak ziren. Gerra Zibila hasi zenean, aita eta osaba bat "mendira" joan ziren, ez ditzaten harrapatu. Aitaren anaia bertan hil zen. 1936ko irailan tropa nazionalak herria "liberatu" zuten. 1937ko otsailan erregimenarekin bat ez zetozenak espultsatzea erabaki zuten: tartean Margariteren familia. Handik Bilbora joan ziren, gero Santanderrera, eta itsasontziz, Frantziara iritsi ziren, babes bila. Gerra bukatu ondoren bueltak etorri ziren, Zumaiara iritsi zirenean.

2009/07/08

Txanton Piperri Zeanuriko erara

Floren Uriartek Txanton Piperri abestiaren bertsio berezi bat kantatzen du Udaberri Galdua blogean: Zeanuriko erara. Euskara jatorrean, Arratiako berbeteari egokituta.
Gerra Zibilaren lekukoengandik jasotako abestien artean, gaurkoan Ipinako baserri batean, lanak egin bitartean, goseari "engañetako" kantatzen zutena entzun daiteke. Iraupena: 3:48

GEHIAGO JAKITEKO/EGITEKO

2009/07/03

Gerra Zibilaren abestiak

Udaberri Galdua blogean, Gerra Zibilean kantatzen ziren abestiak argitaratzen hasi dira. Borroka inzibilizatu haren sofrimenduak arintze aldera edo, zenbait lekukok gerran zehar kantatzen ziren abestiak oroitzen dituzte.
Adibide bezala pare bat: Imanol Ortiz de Zarate eibartar gudariak Gudalajarako burrukari buruz gogoratzen duen hau.

Edo Kontxi Belandia galdakotarrak, Frantziara erbesteratuta, Normandiako L'Ebeuf-eko kolonian ikasitako abestia.

2009/07/01

Batxilergoko sariak

Hezkuntza sailak, Ekainaren 29an, Batxilergoko aparteko sariak banatu zituen Gasteizen. Hamabost gazte zeuden deituta, sari bana jasotzeko. Haietariko hamaikarekin hitzegiteko aukera izan genuen.

Saritutako ikasleak hauexek dira: (Hezkuntzaren webetik hartuta):
  1. Ane, Urola Ikastola Azkoitia-Azpeitia BHI.koa
  2. Pablo, Colegio Gaztelueta-koa
  3. Gonzalo, Colegio Gaztelueta-koa
  4. Maialen, Colegio La Salle- Eibarrekoa
  5. Alexander, IES Pio Baroja-koa
  6. Borja, Lauaxeta Ikastolakoa
  7. Mayte, IES Usandizaga Peñaflorida-koa
  8. Leire, Colegio La Salle (Donostia)-koa
  9. Gonzalo, Colegio B.V.Maria-koa
  10. Jin-Kyu, Colegio Vizcaya-koa
  11. Teresa, IES Fray Juan de Zumarraga-koa
  12. Nuria, Olabide Ikastola-koa
  13. Gilen,Lauaxeta Ikastola-koa
  14. Maitane, Colegio Jesús María-koa
  15. Jonatan Nicolas, IES Mungia-koa