2007/10/28

Wikipedian ekarpenak nola egin

Arkaitz, Wikipediako lan-taldeko kideak, ekarpenak nola egin daitezkeen azaltzen digu.

2007/10/26

Forum saioan Etxebarriarekin hizketan

Etb-2ko Forum saioan Koldo Etxebarria elkarrizketatu dute, bere artelanen arrazoiak eta zehaztasunak emateko.
Basauriko Ariz dorretxean erakusketa daukan margolariak, bere artelanen zergatiak azaldu ditu

2007/10/25

Etxebarriaren elkarrizketa Vortexen

Grafista inbestigataile nekaezin honek Vortex saioan agertu da ere. Bilbon erakutsi zuen obraren inguruan, elkarrizketa eta muntai ona bezain freskoa egin zioten. Zeuk erabaki horrela oten den!

Koldo Etxebarriaren sariak berri

Africa Baetak zoriontzen du Koldo Etxebarria etb-2ko berrietan. Margolank Artea etaTeknologia saria eskuratu zuenean, bere berrikuntzagatik ongi merezia. Markesina lana izan da aitzaki nagusia, baina beste zenbait arte-lan eder eginak ditu grafista nekaezin honek.

Koldo Etxebarria Teleberrin

Euskal telebistako berrietan, Koldo Etxebarriari eskeinitako berri bat ikusi dezakegu.
Lemoako margolari honek merezitako aipamena egiten diote bere lankideek.

Koldo Etxebarria ez da ixiltzen

Koldo Etxebarria margolaria, ez da ixildu orain arte, egin dituen lanak azaltzeko. ETBko grafismo sailean dabilen artista honen aspaldiko bideo baten ikusi dugu eta...
Oraingoan berreskuratu dugu "De todo un poco" saioan egin zioten elkarrizketa. Bere lanaren zehaztasunak ematen ditu, argi asko.

2007/10/24

Zinebiren Abenturantz

Aurtengo Zinebiren edizioan, 49. hain zuzen ere, Arriaga Antzokian egindako erreportaia aurkeztuko da Informatiboen sailean: Abenturantz izenburua duena.

ANTZEZPEN GISA
Arriaga Antzokiak ekoiztuta eta Lluis Pasqualek zuzenduta, "Aventura en el Teatro" antzezlanaren inguruan egindako dokumentala da Abenturantz, hiru aktotan banatua. Umeei zuzendutako antzezpena bezala, erreportaiak ere hiru zati dauzka, antzokiaren eremu ezberdinetan grabatuta eta girotuta.
Zoriontzeko moduko berria dela uste dut, hezkuntza munduko jendearekin konpartitzeko.