2007/10/21

Concepcion Abraira kultur ezberdinekin

Hizkuntza periferikoek eskertzen dugu, zentrala den hizkuntzan egiten dizkiguten aipamenak. Eta maitasunez beterik badatoz, hobe!
Hauxe da Concepción Abrairak bere blogean egin diguna.
Zientizaren Astean antolatu den Wikipedia lehiaketa dela-ta, post labur eta mamitsu hau argitaratu du Chitik:
... me he enterado de la iniciativa para divulgar la ciencia en la milenaria lengua vasca, tan poco presente en Internet, con medios del siglo XXI a través de la Euskal Wikipedia. Para ello comienzan con la acertada idea de convocar nada menos que un concurso para hacer aportaciones.

Omenaldi bat bezala, Chitiri eta bere txakurra Azuliñari, bideotxo hau jartzen dizuet. Youtuben txakurkumeen jaiotza eta amaren zainketa guztiak ikusi ditzakezue: Concepcionek kanal bat ireki du bere txakurra (eta txakurkumeak) ikusi ahal izateko.

2007/10/19

Zientzia berriak berrietan

Zientzilariek eta kazetariek erronka handia daukate berriekin:
  • lehenengoek ikerketen eta zientzi-lanetako ondorioak ezagutzera emateko
  • eta bigarrenek egunkarietan eta komunikabideetan ondo idazteko, ondo egituratzeko, eta irakurleek edo ikusentzuleek ulertzeko moduan egokitzeko.
Guzti horretaz hitz egin zuen Jesus Ugaldek Leioako Gizarte eta Komunikazio zientzien fakultatean.

Bideorik onenak Googlen

Urte bat beteko da orain, Google Video topatu nuela. Eta sei hilabete, HezkunTB martxan dagoenetik. Orduan ezin nuen asmatu ere kontatuko dizuedan hau:
jendeak bideoak ikusteko gogoz doagoela.
Egia esan, irrikitan hezkuntza gaietako bideoak ikus/entzuteko!
Eta gogotsu ezagutza konpartitzeko ere.
Horren adibidea hementxe duzue: hogei bideorik ikusienak!
Denetara 335 bideo guzti hauetatik
  • 27.787 aldiz ikusi egin dira eta
  • 1.360 bider deskargatu
Pozten naiz tartean, nire lagun on batzuk aurkitzea: ea asmatzen duzuen nortzuk diren!
Adibide gisan, emakume baliotsu bat, irakasle sutsua eta berdintasunaren aldeko borrokalari gartsua. Post honekin merezitako omenaldia egin nahi diot ere, Mari Joseri.


Lehen hamarrak baino ez ditut jartzen: besteak TOP 20 Video Google dokumentuan dauzkazu!
Título Visitas a la página Descargas
paulofreire 2202 154
mari_jose_urruzola 704 15
gorkaptwdic 564 2
a2fsantamaria 551 2
2in4oleadas.mpg 537 56
elenaduquevg 487 10
elenam 484 32
jordiadell3.mpg 420 16
asmaaaouattah.wmv 414 0
iratxesnaola 411 6

2007/10/18

Zientzia ezagutzeko grina

Jesus Ugalde Leioako EHUren campusean egon da Zientzia eta Kazetaritzaren erronka berriak aztertzeko. Txema Ramirez de la Piscinarekin egon baino lehen, galdera hau egin genion:
Ba al dago zientzia ezagutzeko, irakurtzeko, ikus-entzuteko grinarik?
Hona hemen bere erantzuna!

Zientzia komunikatzea beharrezkoa da

Euskal Herriko Unibertsitateko Leioako campusean, Urriaren 18an, Jesus Ugalde elkarrizketatu dugu.
Kazetaritzako Txema Ramirez de la Piscinak antolatuta, Zientziaren dibulgazioari buruz hitzegiteko gonbidatu du Fisika Kimikako irakasle hau.

2007/10/11

Zientziaren dibulgazioa Bilbon

Bilboko Arriaga plazan, karpa handi batek babestuko ditu Zientziaren Dibulgaziorako zazpigarren astearen ekintzak.
Bigarren Hezkuntzako ikasleek eskura izango dituzte hamalau stand, esperimentu eta material ezberdinak bere eskuekin ukitzeko.
Wikipedian ekarpenak egiteko lehiaketa bat ere izango da; eta IKTak aurtengo gai nagusia direnez, blog bat eta wikia ere,ikusleen eta bisitarien ekarpenak & iritziak jartzeko!
Berri honi buruz esaten/egiten den guztia jarraitu nahi baduzu, ikus Technoratin tag hau!

2007/10/09

Zientziaren dibulgazioa EHUn

Euskal Herriko Unibertsitateko Komunikazio eta gizarte zientzien fakultatean, kazetaritzaren erronka berriei aurre egin nahi diete. Txema Ramirez de la Piszina irakaslearen zuzendaritzapean, 3 hitzaldi antolatu dituzte.

ZIENTZIAREN DIBULGAZIOA
Hasteko eta bat, lehenengo hitzaldia Urriaren 18an izango da "Zientziaren Dibulgazioa" lantzeko.
Kimika Fisikako irakaslea den Jesus Mari Ugalde, EHUko katedraduna, izango da hizlaria. Kimika teorikoaren taldeko partaide hau Polimeroetan aritua eta aditua da.
Hitzaldia beraz, gai interesgarria ikutzeaz gain, punta-puntako irakasle batekin kontatzen du: hau da ez galtzeko modukoa.